Santa Ageda bezperako kalejira, otsailaren 4an

Al, 2020-02-03 10:06

Musika Eskolatik abiatuko da arratsaldeko 18:30ean

Santa Ageda bezperako kalejira antolatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak, Aiton Borda Abesbatzako kideen eta Musika eskolako taldeen laguntzarekin. Hitzordua otsailaren 4an izango da, arratsaldeko 18:30etan Musika Eskolan bertan. Kalejirak 45 minutuko iraupena izango du eta jarraian azaldutako ibilbidea egingo da: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Kale Nagusia, Donibane Kalea eta Gurutze Santuaren Plaza. (Euria egiten badu, ekitaldia Gurutze Santuaren plazan egingo da)

Musika Eskolako antolatzaileek herritarrak kalejiran parte hartzera animatzen dituzte baserritarrez edo arropa ilunarekin (txapela, zapia eta makila). 

Arloa edo saila
Eranskinak