Santa Zezilia ospatzeko eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko emanaldiak antolatu dira aurten ere

Az, 2022-11-16 10:36

Azaroak 25eko ekitaldietara batu egiten da aurten ere Musika Eskola.

Azaroak 25 Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Egun horren inguruan antolatuko diren ekitaldi eta jarduerak bultzatzeko, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak hainbat emanaldi antolatu ditu iaz bezala.

Asteburu honetan hasiko dira emanaldiak, hilero egiten den Kantujirarekin. Azaroaren 19an izango da, larunbatean. Ohitura izan den moduan, musika herrikoia maite dutenek elkartuko dira berriro, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.

12:30ean Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango diote amaiera. Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO. Kanten letrak bertan banatuko dira

Igandean, azaroaren 20ean, kalejira antolatu da herriko kaleetan zehar. Musika Eskolako txistulariak egongo dira bertan, 10:00etatik aurrera.

Bukatzeko, azaroaren 24an, “Musikalean” antolatu dute Musika Eskolako ikasleek herrian zehar 20:00etatik aurrera.

Arloa edo saila