Atzo egin zen Lezo Euskaragarri prozesuko azken eztabaida foroa, Aiton Bordako lagunen parte-hartzearekin. Bertaratuek, euskaldunok jasandako jazarpenaren eta bazterkeriaren kontakizun mingarriak eskaini zizkiguten, baina baita etorkizunean euskaraz bizitzeko gogo eta ilusioa biziarenak ere.
Saio honekin, Lezo Euskaragarri ekimeneko parte-hartze prozesuari amaiera eman zaio. Udalak zein herritarrek bultzatutako ekimen honetan, herriko hainbat eragilek parte hartu dute: gazteek, gurasoek, ikastetxeek, aisialdi eta kirol taldeek, merkatariek, jubilatuek eta kultur eragileek, besteak beste. Eskerrak luzatu nahi zaizkie guztiei, ekarpen eta iradokizunek euskararen aldeko etorkizuneko proiektuak definitzen lagunduko baitute.
Hurrengo pausoa izango da proposamen guztiak bildu eta Lezo euskaldunagoa lortzeko ekintza zehatzak definitzea, ondoren herritarren aurrean aurkezteko. Lezoko Udalak laster plazaratutako du euskararen normalizazioa bultzatzeko eta hizkuntza eskubideak bermatzeko ekarpen guztien emaitza bilduko duen Lezo EUSKARAGARRI plan estrategikoa.