- Kalitatezko musika-hezkuntzako proiektu ludiko bat eskaintzea, pedagogikoki erakargarria, musikalki eraginkorra eta ekonomikoki bideragarria izango dena. 4 urtetik aurrera, eta adin-mugarik gabe.
- Musika-irakaskuntza «batez ere praktikoa» eskaintzea, ikasleengan instrumentu- edota ahots-taldeetan parte hartzeko interesa sustatuko duena.
- Argi eta zehatz-mehatz informatzea, ohiko komunikazio bideak erabiliz, besteak beste, matrikulazioaz, hezkuntza-eskaintzaz, prezioez, ordaintzeko moduez, ordutegiez eta abarrei buruz.
- Musika-jarduerak antolatzea eta garatzea (kontzertuak, entzunaldiak, beste ikastetxe batzuekin egindako trukeak, Lesoinu...), gure ikasleen prestakuntzarako aberasgarri izango direnak eta Lezoko musika-kulturaren dinamizatzaile gisa jardungo dutenak.
- Tailer monografikoak antolatzea musikaren arloan, bereziki ikasle helduentzat, adin goiztiarreko haurrentzat (2,3 urte) eta eguneko zentroan mendekotasuna duten pertsonentzat.
- Ikastetxeko instalazio eta zerbitzuetarako sarbidea diskriminaziorik gabe kudeatzea.
- Ikasgelak, ikastetxeko musika-tresnaren bat eta gai ez-suntsikorrak erabiltzeko eskaerei erantzutea.
- Herriko ikastetxeei zuzendutako kontzertu didaktikoak egitea