Tomas Garbizu Musika Eskola

Arduradun teknikoa
Xanti Espina
Posta-e. helbidea
Herritarrei begirako ordutegia
  • Astelehenetik ostiralera: 16:30-20:00.
  • Irailean kurtsoaren aurkezpena eta kurtso hasiera goiz eta arratsaldez: 10:15- 14:00 eta 16:00- 20:00.
Telefonoa
943 52 99 99
Helbidea
Arretxene kalea 3, 20100 Lezo

Hona hemen gure eskaintzaren ezaugarriak:

  • Irakaskuntza arautu gabea da, batez ere praktikoa, talde jarduerak egin eta ikasleei ahots taldetan zein talde instrumentaletan parte hartzeko interesa piztea helburu nagusitzat duena.
  • Inolako irabazi asmorik gabe, baina betiere baliabideen optimizazioa bermatuz, aurrez ezarritako helburu batzuen arabera kudeatzen du gastu publikoa. Elitista ez den irakaskuntza da, tasak instrumentu bat jotzen ikasteko eragozpen izan gabe.
  • Lezoko ikasleei zuzenduta dago, edozein adinetakoei, haurretatik hasi eta helduenetara arte.
  • Jardueraren inguruko gama osoa hartzen du: musika klasikoa, erro tradizionalekoa, herrikoia eta joera berriak.
  • Irakaskuntzaren programazioa ikaslearen interesen, dedikazioaren eta ikasteko erritmoaren arabera egokitzen du, betiere, ikasleek jasotako irakaskuntzak behar bezala aprobetxatzeko gutxieneko baldintza batzuk dituztela. Ondorioz, eskaintza planifikatzerakoan askatasunez eta autonomiaz jokatzen da, ikaslearen interesetara eta gaitasunetara hobeto egokitze aldera.
  • Estilo desberdinetako kontzertu eta musika-dantza ikuskizunetara joateko gogoa sustatzen du eta espiritu kritikoa garatzen du, bai ikasleengan bai herritarrengan.
  • Ikasleak talentu eta bokazio berezia duenean, goi mailako irakaskuntzara jotzeko orientatzen du.
  • Ikasleak, bakarka zein taldean, modu aktiboan parte har dezan sustatzen du, barneko zein jendaurreko kanpo entzunaldi eta emanaldietan, eta eskolaren eta dagokion inguru sozialaren arteko elkarreragina bultzatzen du. Norberarengan hasten eta amaitzen den ikaskuntzak, gizartearen gaineko eraginik gabe, berezko izateko arrazoiaren zati handi bat galtzen du.
  • Tokiko eta eskualdeko tradizioak biltzen, sistematizatzen eta zabaltzen ditu, herriaren nortasun kulturalaren adierazgarri.
  • Eragin positiboa du musika arloko kultura herrikoian, ikasleei dagokienez eta musika taldeen jendaurreko etengabeko jardueraren bidez musika zuzenean gizartean zabaltzeari dagokionez.
Kolorea
Berde iluna
Informazio osagarria
Irakasleak Posta-e. helbidea Gaiak
Xanti Espina xantiespina@lezo.eus Talde Koralak (Sutargi), Dultzaina
Mirari Martin mmartin@lezo.eus Mus.Mintzaira, Mus.Mugimendu
Joxean Anduaga janduaga@lezo.eus Akordeoia, T. Instrumentalak. Mus.Mintzaira, M.Informatika
Iker Sanz isanz@lezo.eus Flauta.
Ricardo Navas rnavas@lezo.eus Tronpeta.
Enara Yarza eyarza@lezo.eus Triki-trixa, Pandero.
Juan Karlos Sirvent jsirvent@lezo.eus Klarinetea.
Silvia Merino smerinolezo.eus Saxofoia.
Itsaso Aristizabal iaristizabal@lezo.eus Pianoa.
Jurdana Otxoa jochoa@lezo.eus Biolína.
Maddalen Dorronsoro dorronsoro.m@gmail.com Talde Korala.
Iker Salaberria isgoikoetxea@lezo.eus Perkusioa.
Javier Echarri jecharri@lezo.eus Gitarra, Baxu elektrikoa, konboak
Joseba Etxegoien jetxegoien@lezo.eus Txistu.
Langileak-Personal   Administraritza-Administración
Edurne Osa   Administrari laguntzailea
Xanti Espina xantiespina@lezo.eus Koordinatzaile arduraduna