Tokiko bilduma

Udal Liburutegiko tokiko bilduman Lezo eta lezoarrak dira protagonista.

Bertan Lezoren gaineko liburu eta bestelako dokumentuak aurkituko dituzu. Horien zerrenda bat ikusteko online katalogoan sartu, "Bilaketa sinplea" dioen lekuan Lezo idatzi eta "Bilatu" dioen lekuan klikatu besterik ez duzu.

Funts horien artean dituzu Francisco de Gainza lezoarrak 1738an argitaratutako liburuaren ale bat, Pedro Aguirre lezoarrak 1903an eskuz idatzitako Amorio fiñaren bersuak, Orixek 1919an argitaratutako Lezoko Gurutze Doitsuari euskal-ereserkia, eta beste lezoar batzuk idatzitako hainbat liburu eta bertsopaper.

Lezon argitaratutako aldizkako argitalpenak ere funts horien artean dituzu. Besteak beste OnLezo, Orratx! eta Zartako aldizkarien ale guztiak, eta 1989ko urtarrilaren 1etik gaur arte prentsan agertutako Lezoko kroniken bilduma.

Lagundu

Zure laguntza beharrezkoa dugu tokiko bilduma handitzeko.

Hainbat item ezin dira inon erosi bakarrak edo aspaldikoak direlako. Beraz, tokiko bilduma hornitzeko bideetako bat herritarrek egindako emaitzak dira.

Lezoren gaineko edo lezoarrek sortutako eskuizkribu, gutun, bertsopaper, liburuxka, liburu, jai egitarau, postal, irudi, argazki eta abarrek dute lekua tokiko bilduman.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer