Ludoteka

Udal-ludoteka gizarte eta heziketarako ekipamendua da. Euskaraz jolasteko eta harremanak izateko lekua da.

Urtean zehar jolas-jarduera ugari antolatzen dira: jolas libreak, mahai-jokoak, lantegiak, etab. Horretarako beharrezkoak diren elementuak, jostailuak, material ludikoak eta espazio konkretuak eta, bereziki trebatutako pertsonala beahr da. Bertan, tailerretan parte hartu, marraztu, mozorrotu etabar egiteko aukera izango da, baita ondo pasatzeko aukera aparta ere. Era berean, jolasen inguruan ohiturak har ditzaten bultzatzea, hala nola errespetua, partaidetza, elkartasuna, eta abarreko baloretan hezitzeko aukera profitatzen da. Hori guztia, euskaraz eta hizkuntzari arreta berezia eskainiaz.

  • Erabiltzaileen adinari dagokionez, 3 eta 10 urteko haurrentzat izango da. Gehienez ere 45 matrikula onartuko dira.
  • Ikasturtea azaroaren 4tik maiatzaren 30era arte izango da.
  • Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik arratsaldeko 16:30etik 19:30era.
  • Gabonetako eta Aste Santuko oporretan jarduera bereziak antolatuko dira.
  • Jaitsi hemen ludotekan matrikula egiteko inprimakia.