Agenda

Kirola

Partidak Bekoerrota - ostirala

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

 ETXEAN MAILA ORDUA ETXEKO PARTIDAK
Munttarpe Jubenila 2 emakumezkoak 20:15 Ereintza Beissier Lezo-Munttarpe
Gaintxu AFT Senior gizonezkoak 21:55 Gaintxu AFT-Laskorain KE
Kirola

Partidak Allerru - larunbata

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Plazeta futbol zelaia

 ETXEAN MAILA ORDUA ETXEKO PARTIDAK
Allerru KE Haurrak 2011 gizonezkoak 12:30 Allerru KE - Behobia
Allerru KE Kadete gizonezkoak  14:30 Allerru KE - Internacional
Allerru KE Haurrak 2010 gizonezkoak 16:15 Allerru KE - Kostkas
Kontzertua

Piano jaialdia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Euskal Herriko Musika Eskoletako piano ikasleen arteko topaketa da.

Ikasleek pianoa gozatzeko eta partekatzeko helburua, esperientziak, partiturak eta instrumentu horrekin lotutako edozein gai trukatzeaz gain.

Antolatzailea Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea da eta Astigarraga, Azkoitia, Legazpi, Gasteiz, Zarautz eta Lezo izango dira musika festa honen egoitzak. Guztira 200 musikari inguru izango dira eta 50 inguru Lezon.

Lezon otsailaren 24an izango da eta 3 txandatan egingo da:

16:00etan, 11 urtera arteko ikasleentzat.

17:00etan, 12 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat.

18:00etan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.

Kirola

Partidak Bekoerrota - larunbata

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

 ETXEAN MAILA ORDUA ETXEKO PARTIDAK
Munttarpe Senior gizonezkoak 16:30 Munttarpe Iriarte Enea-Urola
Dantza

Shine

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Shine harreman anitzeko esplorazio bat da, askatasuna dei genezakeenaren mugen gainekoa.

Gorputzaren objetualizazioan, diskurtso espiritualean, epe laburreko ibilbidean eta inperfekzioaren edertasun naturalean zehar egiten den eguneroko bidaia sutsua eta ziklikoa. Aldaketa eta eraldaketan spoken wordean.

Esperientzia hori dantzaren kodeetan, spoken-word-ean, soinuan eta eszenaratze baten distiran oinarritzen da. Eszenaratze horretan, zazpi interpreteren gorputzek gizarte/linbo horren distirak eta irudipenak islatzen dituzte, eta gure nortasuna definitzen saiatzen gara.

Lasalak, Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainiak, 10 urte bete ditu. Sortu zenetik hizkuntza propioa sortu du, oso fisikoa, non zehaztasunak eta teknikak distira egiten duten, dinamikoa, indartsua, egungo garaietara eguneratua, eta moda, zinema, argazkigintza eta diseinuko azken joerek eragina duten sorkuntzetan. Ibilbide bizi eta aberasgarria, hizkuntza koreografiko sendoa lortzeko aukera eman diona, bere lana nazioartean aintzatetsi duen konpainiaren zigilu eztabaidaezina.

  • Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
  • Koreografia: Judith Argomaniz dantzariekin elkarlanean
  • Dramaturgia: Fernando Epelde, Judith Argomaniz, Puy Barral
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
  • Eszenografia ekoizpena: Alberto Huici
  • Zuzendaritza teknikoa eta bira: Acrónica Producciones
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. Etanowski
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte

 

EztandaP

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

 Mirari Martiarenak eta IdoiaTorregaraik berriro ere  generoa hartuko dute umoregai ikuskizun honetan. Betaurreko moreak jantzita, eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira: orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, “señorak” eta elkarbizitza, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!

Multimedia
Antzerkia

Apotheósis Buffo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Dyonisosek, ardoaren eta antzerkiaren jainko greziarrak, bere bakanalera gonbidatzen gaitu. Baso ilargitik lurpeko iluntasun sakonera; giza tragediaren ahanzturara, estasiara, basatiaren lotsagabekeriara.

Aktore bat 30 pertsonaiarentzat.

Legeen, ordena naturalaren eta mundu moralaren gaineko gogoeta taupadatsua. 

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Xabi Lopez "Jabato"
  • Ekoizpena: Xabi Lopez "Jabato"
  • Aktoreak: Xabi Lopez "Jabato"
  • Soinua: Xabi Lopez "Jabato"
  • Argien diseinua: Junki Mayo
  • Jantziak: Jerusalen Jimeno
  • Atrezzoa: Iosu Lucas, Xabi Lopez "Jabato", Unai Zinkunegi, Alain Zinkunegi
  • Maparen diseinua: Edurne Izagirre Elizaran
  • Dosierraren diseinua: Edurne Izagirre Elizaran
Multimedia
Kontzertua

Abesbatza kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Giltzarri Abesbatza (Lesaka) & Sutargi Abesbatza (Lezo)

Giltzarri Abesbatza 1996 urtean sortu zen Abesbatzen musika bultzatzeko asmoz. Isabel Lacar izan dugu hasieratik zuzendari. 27 urte hauetan, mota guztietako errepertorioak landu ditugu, XVI. Mendeko musikatik hasi eta gaur egungo konposatzaile berrien musika ere kantatuz Josu Elberdin, David Azurza, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, René Zugarramurdi edo Javier Bustoren lanak abestuz, bai “a capella” nola pianoz lagunduta edo sinfoniko-koralak diren ikuskizunetan ere parte hartu duelarik, Giltzarri Abesbatzak urtero Bortzirietako haurren “kantu Taillerra” antolatzen du eta bertze Abesbatzekin ere Topaketa bat egiten dugu, aurtengoa 6gna izango delarik. Giltzarrik , bai Nafarroan, bai Euskal Erkidegoan, nola Kataluña, Gaztela -León, Austria edo Frantzian eskeini dittu bere kontzertuak. Gaur egun, Giltzarri 40 bat lagunek osatzen dute, Bidasoa inguru guztietatik etorriak, Baztanetik Hendaiaraino, astero elkartzen direnak landu eta berritzeko bere errepertorioak.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte