"Inondik inora"

  • Tipo de evento
    Haur jarduera
  • -
  • Lugar
    Gezala Auditoriuma

"Inondik inora"

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

Gauza mordoa 50 minutuko 4 urtetik gorakoentzako komedia familiar batentzat... Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

  • Zuzendaritza eta testua: Patricia Urrutia
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Leire Ucha
  • Kanpo begirada: Ximun Fuchs
  • Musika: Asier Ituarte
  • Eszenografia: Amaia Garate
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Panpina: Battitt Halsouet
  • Aholkularitza artistikoa: Pablo Ibarluzea, Urko Redondo
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Teknikaria: Xabino Alkorta
  • Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be
Día y hora
Lugar
Gezala Auditoriuma
Ámbito o departamento
Tipo de evento
Haur jarduera
Idioma
En euskara

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.