2001.eko Ekainaren 21ekoa

    Lezon, 2001eko ekainaren 21ean, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan, lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko ekainaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko ekainaren 7an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez du inolako adierazpenik eman.

    GIZARTE ONGIZATEA

    3.- Gizarte erakundeei diru-laguntzak.

    Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera erabakitzen du:

    BAT: Ondorengo elkarteei 42.860,-ptako dirulaguntza ematea bakoitzari. Guztira, 385.740,-pezeta, (A-1226/2000).

    -Ascodel elkartea.

    -Agipase elkartea

    -DYA elkartea

    -Ortzadar elkartea

    -Harri Beltza elkartea

    -Izan Fundazioa ? Gizakia Helburu

    -Gipuzkoako esklerosis multiple elkartea

    -Atzegi elkartea

    -Odol emaileen elkartea

    BI: Isa pelukeriak egindako dirulaguntza eskaera ez onartzea, dagozkion zerga ordainketak eguneratuak ez izateagatik.

    HIRU: Ondorengo elkarteei dirulaguntza ukatzea. Arrazoia: beste herrialdekiko lankidetza proiektuak dira eta Euskal Fondoaren bidez bideratzen dira dirulaguntza mota horiek.

    -Chernobilen lagunak

    -Asociación Paz y desarrollo

    -Bikarte elkartea

    -Chernobil elkartea

    -Gurutze Gorria-Salvador laguntza

    KULTURA

    4.- Dirulaguntzak emateko zenbait proposamen:

    Kultura Batzordeko lehendakariak proposaturik, Gobernu Batzordeak ondorengo dirulaguntzak ematea erabaki du:

    Mendekosteak 2001: Uranzu Dultzaineroak 90.000 pezeta, (AD-415).

    Lezoko Txistulari Taldea 90.000 pezeta, (AD-416).

    Fernantxo Intxaurrandieta 42.500 pezeta, (AD-417).

    David Garcia Sanz 22.500 pezeta, (AD-418).

    Murixka Euskal dantza taldea 225.000 pezeta, (AD-422).

    Gaintxurizketako jaiak: Gaintxurizketa jai batzordea 600.000 pezeta, (AD-402).

    Altamirako jaiak: Julian Berasarte 600.000 pezeta, (AD-403).

    Lezo Herri Eskola: Igeriketa 383.000 pezeta, (AD-419).

    Ekoloji Tailerra 120.000 pezeta , (AD-420).

    Ingurunea 136.000 pezeta, (AD-421).

    Gazte Asanblada: 2001urteko Herri Olinpiadak 56.000 pezeta, (AD-324).

    Ekaitz Atseden Taldea: Astindu 2001-06-18 2.232.500 pezeta, (AD-423).

    FAKTURAK

    5.- Zenbait faktura onartzea.

    Gobernu Batzordeak honako hiru fakturak onartzen ditu:

    -Elhuyar, Lezoko euskararen Plan estrategikoaren 2. zatia: 3.340.800 pezeta, (ADO-99-747-2001).

    - U.T.E. Piscinas Lezo, Igerilekuetan eta aldageletan egindako obrei dagokienezeraikuntza obretako, 7. ziurtapena: 16.386.109 pta.B.E.Z. barne (Erref. O-99-777-2001).

    - U.T.E. Piscinas Lezo, Igerilekuetan eta aldageletan egindako obrei dagokienez, eraikuntza obretako, 8. ziurtapena: 19.482.929 pta. B.E.Z. barne (Erref. O-99-778-2001).

    GALDE ESKEAK.

    Alkateak dio, hurrengo Gobernu Batzordeak uztailaren 12an eta abuztuaren 2an izango direla.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.465etik 309.467.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna