2001.eko Urriaren 25ekoa

    Lezon, 2001eko urriaren 25ean, goizeko 11:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Izaskun Mariezkurrena Gastearena aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko urriaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko urriaren 11an egindako bilkurako akta aho batez onartu da, soilik 2. puntuan, 2. paragrafoan hauxe gehitu behar zaio: ?ekarpen honen filosofia eta xedea, langilearen soldata osatzearena baita soldataren %100 arte, eta ez udal lanpostuan izango lukeen soldataz aparte gainsoldata bat ematea.1999ko martxoko udal akordioan behar diren aldaketak egiteko borondatea agertu du?.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez du inolako adierazpenik eman.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Santiago Estevas Guilmain Rodriguezek, Escudos Kala Internacional, S.L.ren ordezkariari obra lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 24-26.ean pabilioia egokitzeko.

    Santiago Estevas Guilmain Rodriguezek, Escudos Kala Internacional, S.L.ren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 24-26.ean (Ipintza-Industrialdea) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kontrol sistemetako piezen (zerrail elektronikoak, e.a.) muntaia eta biltegia jardueran lan egiteko eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:

    BAT: Santiago Estevas Guilmain Rodriguezeri, Escudos Kala Internacional, S.L.ren ordezkariari obra lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 24-26.ean (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko, hartan kontrol sistemetako piezen (zerrail elektronikoak, e.a.) muntaia eta biltegia jardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga 97.500,- pta. ordaindu behar du.

    4.- Angel Plaza Rodriguezi, Plegados Metálicos, S.A.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea, Txatxamendi kalean dauden pabilioi industrial batzuei lehenengoz okupatzeko.

    Angel Plaza Rodriguezek, Plegados Metálicos, S.A.ren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 18-20.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du. Horri buruz udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:

    BAT: Angel Plaza Rodriguezi, Plegados Metálicos, S.A.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 18-20.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko.

    BI: Era berean honako dokumentazio hau aurkeztu behar du:

    -Hilabeteko epearen barruan, bulego eta aldagelen banaketen eginiko aldaketen plano bisatuak.

    -Hilabeteko epearen barruan, jarduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Hori begira, eta bere garaian adierazi zitzaion moduan, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak eta Osakidetzak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak bete izanaren ziurtagiri bisatua aurkeztu behar du; hori guztia, bere garaian tramitatutako IGOKA espedientearekin lotuta.

    HIRU: Lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko tasa 101.251.- pezeta da.

    LAU: Dokumentazioaren kopia bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura bidaltzea.

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte beharrizan larrietarako eskaera.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza jasotzeko eskaerari buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proprosatuta Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:

    BAT: Ukatzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 677 B espedienteari. Arrazoia: dituen dirusarrerak gizarte beharrizan larrietarako laguntzak jasotzeko muga gainditzen dute.

    KULTURA

    6.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:

    Altzate Auzo Elkarteari: Santakrutzetako danborradagatik eta buruhandi eta erraldoien konponketagatik: 196.000 pezeta, (AD-697).

    Murixka Dantza Eskolari: Udalbiltzaren aurkezpen ekitaldian emaniko emanaldiagatik: 80.000 pezeta, (AD-702).

    Gazte Herri Elkarteari: Urtean zehar egin duten hainbat jardueragatik: 40.000 pezeta, (AD-698).

    Plan Estrategikoan sustatzaile lanak egiteagatik: 190.000 pezeta bakoitzari: Jasone Lizarazu, Enara Elizalde, Joxe Mikel Garmendia, Lorea Intxaurrandieta, Ainara Olarra, Haritz Salaberria, Iker Salaberria, Izaro Susperregi eta Olatz Salaberriari, guztira: 1.710.000 pezeta, (AD-696).

    FAKTURAK

    7.- Fakturak onartzea.

    Altamirako Igerilekuetan eta aldageletan egindako obrei dagokienez U.T.E. Piscinas Lezok aurkeztutako faktura azterturik, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:

    Igerilekuetan eta aldageletan egindako obrei dagokienez U.T.E. Piscinas Lezok aurkeztutako eta ondoren zehazten den faktura onartzea.

    Eraikuntza obretako, 11. ziurtapena: 12.413.038.- pta.B.E.Z. barne.(Erref. O-699).

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren,11:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.528.etik 309.531.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna