2002.eko Apirilaren 18ekoa

Lezon, 2002ko apirilaren 18an, goizeko 10:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko martxoaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko martxoaren 26an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Ez dira izan.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Carrocerías Pasajes, S.L.ren ordezkari Jesús Mª Díez Agestak, Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskaera, hartan ibilgailuak konpontzeko tailerra jardueran aritzeko.

Carrocerías Pasajes, S.L.ren ordezkari Jesús Mª Díez Agestak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ibilgailuak konpontzeko tailerra jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Carrocerías Pasajes, S.L.ren ordezkari Jesús Mª Díez Agestak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ibilgailuak konpontzeko tailerra jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

4.- Echemar enpresak Txatxamendi kaleko 34.ean eraikitako pabilioien lehen okupazioko lizentzia eskaera.

Echemar enpresari 2002ko urtarrilaren 16an jakinarazi genion Txatxamendi kaleko 34.ean duen pabiloian jarduera betean ari zela eta, oraindik ere, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuren espedientea tramitatu gabe eta pabilioiaren lehen okupazioko lizentzia eskuratu gabe zituela.

Echemar enpresaren ordezkari Jose María Echarri Barberiak, 2002ko martxoaren 13an, hainbat dokumentu aurkeztu zituen lehen okupazioko lizentzia tramitatzeko xedez.

Udal teknikariak eskaera ezesteko informea egin du aurrez honako hauek bete behar baititu:

Lehenbizi, jardueraren proiektua aurkeztu behar du Udal honek Eusko Jaurlaritzaren aurrean jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuren espedientea tramitatu dezan eta, gerora, jarduera lizentzia eman diezaion, beti ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun neurri zuzentzaileak bete ondoren, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu behar du; bertan, neurri zuzentzaile horiek zorrotz-zorrotz bete izana adieraziko da.

Geroago, pabilioiaren lehen okupazioko lizentzia tramitatu behar du eta, horretarako, eskaerarekin batera dokumentu hauek ekarri:

-Obra amaieraren ziurtagiria, bisatuta, pabilioiko eta urbanizazioko plano eguneratuekin, horiek ere bidatuta, eta obraren behin-betiko aurrekontua.

-Fatxada guztien argazkiak.

-U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Ogasunean (Donostian) tramitatua.

-Eskritura berrien kopia.

-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta Lezon eman izana.

Jarduera horrek terreno publikoak okupatzen dituenez, okupazio hori formalizatu behar du.

Idazkariak ohartarazi du lur publikoaren erabilera Entitate Lokalen Ondasunen Erregelamenduaren araberakoa izan behar duela.

Gogorarazi behar zaio baimenik izan gabe herriko ura kontsumitzen ari dela eta, baimen hori, lehen aipatutako dokumentu guztiak aurkeztu eta tramitatutakoan emango zaiola.

Hori guztia ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ez ematea Txatxamendi kaleko 34.ean eraikitako pabilioien lehen okupazioko lizentzia, erabaki honetako azalpen-zatian aipatu diren arrazoietan oin hartuta.

5.- Construcciones Navales Altair, S.L.ren ordezkaria, Javier Azcona Irazokik, Ipintza kaleko 29C.an (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaera, laket-ontzien fabrikazioa jardueran aritzeko.

Construcciones Navales Altarir, S.L..ren ordezkari José Javier Azcona Irazokik eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, Ipintza kaleko 29C.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan laket-ontzien fabrikazioan aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Construcciones Navales Altair, S.L.ren ordezkari José Javier Azcona Irazokiri obra lizentzia ematea, Ipintza kaleko 29C.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan laket-ontzien fabrikazioan aritzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

HIRU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 537,15 euro ordaindu behar du.

6.- Berdeguneen mantentze zerbitzuagatik Jose Antonio Legorburu Galayeta y Otros C.B. Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresak aurkeztutako aurrekontua onartzea. Guztira 52.439,43 euro dira.

Gobernu Batzordeak 2001eko apirilaren 11n eginiko bilkuran, Lezoko berdeguneen mantentze zerbitzua 2004ko abenduaren 31 bitarte José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresari esleitzea erabaki zuen.

Udal teknikariak aurkeztu duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea berdeguneen mantentze zerbitzuagatik José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresak aurkeztutako aurrekontua. Guztira 52.439,43 euro. (AD-70).

GIZARTE ONGIZATEA

7.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gizarte Ongizateko eskuordeak proposaturik Gobernu Batzordeak behean heldu den erabakia hartu du nahiz eta idazkariak ohartarazi duen gastua ezin dela onartu, espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea sei hilabeterako ondorengo espedienteei:

Zk.

Kontzeptua

Kopurua

596 b

Alogera

611,52

Mantenua

288,48

473 b

Alogera

1.081,80

Mantenua

192,32

687 a

Kredituen interes/amortizazioa

989,88

Mantenua

175,98

GUZTIRA.............3.339,98 euro

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

8.- Udal tasen exentzio eskaerak.

Udal tasen hobari-eskaerak aztertu eta udal tasen ordenantzek diotenaren arabera gizarte langileak egin duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea 2002 urterako udal tasen hobaria ematea proposamenaren 1. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

BI: Ukatzea 2002 urterako udal tasen hobaria ematea proposamenaren 2. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

9.- Jose Luis Orbiso Larreari elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia emateko eskaera.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Jose Luis Orbiso Larreak egin duen eskabidea eta Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuko Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena, Gizarte Ongizateko eskuordeak hala proposatuta Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune baimen berezia ematea Jose Luis Orbiso Larreari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago duela.

EUSKARA ETA KULTURA

10.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

10.1.- Allerru futbol taldea: Josetxo Etxandiren XXVI. Oroitaldian, Plazeta futbol zelaiko telefonoa erabiltzeagatik, gastua konpentsatzeko dirulaguntza.

Hezkuntza, Euskara eta Kultura Batzordeko lehendakariak egindako proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak behean heldu den erabakia hartu du nahiz eta idazkariak ohartarazi duen gastua ezin dela onartu, espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko:

BAT: Allerru Kirol Elkarteko Pilota Taldeak ?JOSETXO ETXANDI XXVI. Oroitaldia? antolatzeko telefono finkotik egindako erabilpenaren gastua konpentsatzeko, ALLERRU FUTBOL TALDEARI 239,17 euroko dirulaguntza ematea. (AD-246/2002).

10.2.- Allerru zikloturismo taldea: trialsineko I. proba antolatzeko dirulaguntza.

Hezkuntza, Euskara eta Kultura Batzordeko lehendakariak egindako proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak behean heldu den erabakia hartu du nahiz eta idazkariak ohartarazi duen gastua ezin dela onartu, espedientean ez dagoelako edozein gastu egin aurretik behar izaten den kontu-hartzailearen txostena udal aurrekontuko diru-izendapenik badagoen argitzeko:

BAT: 2002 urteko Trialsineko I. proba aurrera eraman ahal izateko, Allerru Kirol Elkarteko Zikloturismo Taldeari 360 euroko dirulaguntza ematea. (AD-245/2002).

BI: Diru banaketari dagokionez, 1999ko apirilaren 21ean GAOn argitaratutako ekintza puntualetarako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. atalari jarraituz %100 onartzea.

10.3.- Lezo Herri Eskola: Eskola kiroleko E1 programa dela eta, udalarekin duen hitzartutako dirulaguntza.

Lezoko Udalak eta Lezo Herri Eskolak, E1 programa dela eta, eskola kirola begiratu eta kudeatzeko sinatu duten hitzarmenak dioenari jarraituz, 2001-2002 ikasturtean egingo diren ekintzak burutzeko 4.429'46 eurotako dirulaguntza luzatzea, erabaki du Gobernu Batzordeak. (AD-291/2002)

Hitzarmenak dioen bezala Lezo Herri Eskolak 2.657'68 eurotako lehen ekarpena (%60) jasoko du dirulaguntza onartzean (betebeharreko tramite administratiboak bete baitira) eta behin-betiko likidazioa, ikasturte bukaeran, jardueren memoria-laburpena eta balantze ekonomikoa aurkeztutakoan, egingo da.

Dirulaguntza hau 2002-00203 partidan kargatuko da.

10.4.- Lezo Institutua: Eskola kiroleko E1 programa dela eta, udalarekin duen hitzartutako dirulaguntza.

Lezoko Udalak eta Lezo Institutuak E1 proiektua dela eta, eskola kirola begiratu eta kudeatzeko sinatu duten hitzarmenak dioenari jarraituz, 2001-2002 ikasturtean egingo diren ekintzak burutzeko 2.181'67 eurotako dirulaguntza luzatzea erabaki du Gobernu Batzordeak. (AD-292/2002)

Hitzarmenak dioen bezala Lezo Institutuak 1.309 eurotako lehen ekarpena (%60) jasoko du dirulaguntza onartzean (betebeharreko tramite administratiboak bete baitira) eta behin-betiko likidazioa, ikasturte bukaeran, jardueren memoria-laburpena eta balantze ekonomikoa aurkeztutakoan, egingo da.

Dirulaguntza hau 2002-00203 partidan kargatuko da.

FAKTURAK

11.- Ateri, S.L.-k aurkeztutakoak, Darieta ur deposituaren estalkia inpermeabilizatzeagatik: 24.543,92 euro eta Darieta ur deposituaren paretak inpermeabilizatzeagatik: 26.417,40 euro

Alkatetzaren proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo fakturak onartu ditu:

BAT: Ateri SLrena Darieta ur deposituaren estalkia inpermeabilizatzeagatik: 24.553,92 euro (ME-347/2002).

Idazkariak ohartarazi du kontu-hartzaileak behar adineko aurrekontuko diru-izendapenik ez dagoela adierazi duela.

Mikel Mitxelenak gastuen urgentzia arrazoitu du: goiko deposituaren teilatutik ura sartzen zela eta osasun arazoak ekiditeko egindako obrak direla.

Udal aurrekontuan gastu hau sartu ahal izateko behar diren kreditu aldaketak egiteko agindua eman du alkateak.

Mikel Mitxelenak azaldu du ur sarean eta herriko ur deposituetan egindako inbertsioek eragina izan dutela Añarbeko Ur Mankomunitateak 1. hilabetean fakturatu duen kontsumoan.

BI: Ateri SLrena Darieta ur deposituaren paretak inpermeabilizatzeagatik: 26.417,40 euro (ME-346/2002).

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.619tik 309.625era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna