2002.eko Azaroaren 8ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2002ko azaroaren 8an, 19:05 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (EH) alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena Iza (EH), Imanol Esnaola Arbiza (EH), Juli Del Sol Bermejo (EH), Inmaculada Muñoz Martínez (EH), Iñaki Zabaleta Zabala (EH), Iñaki Labaka Loperena (EH),

Ez dira bertan izan Pello Garbizu Azkue (EAJ), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA), Gurutze Sein Cordero (EA), Jesus Mª Martiarena Jaka (EAJ), eta Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE). Lehenengo lauak etorri dira aretora baina bilera hasi aurretik alde egin dute.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkari Xabier Loiola Aristik.

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko irailaren 20an eta urriaren 18an egindako bilkuretako akten onartzea.

Inongo aldaketarik gabe onartu eta sinatu egin dira bi aktak.

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea: alkatearen 197. dekretuarena, 2002ko lan eskaintza publikoa onartzen duena.

Alkateak 197. dekretuaren kontu eman du. Dekretua, 2002. urteko Lan-eskaintza Publikoa onartzeari buruzkoa da.

3.- Diktamena, 2002 urterako onartutako plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan hainbat aldaketa egiteko.

Alkateak udalbatzari proposatu dio Barne Batzordearen 2002-10-31ko diktamena onartzea. Diktamenak honela dio:

"2002 urteko plantillan eta lanpostuen zerrendan aldaketak egitea onartu zuen Barne Batzordeak 2002/10/31n egindako batzarraldian.

Egin beharreko aldaketei buruz aurkeztutako proposamena diktaminatua izan zen, Aitor Sarasola Salaberria eta Mikel Mitxelena Izaren botoak alde zirela eta Pello Garbizu Azkueren abstentzioarekin.

Horiek horrela, Osoko Bilkurari honako ERABAKI hau hartzea proposatzen diot:

BAT: 2002 urterako onartutako plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan hurrengo aldaketak egitea:

Lanpostuen zerrendan:

  • Hizkuntza Dinamizatzailea, C taldean eta 12. mailan sailkatu beharrean, B taldean eta 14. mailan sailkatzea, 4TG hizkuntza eskakizunarekin, eta ezagutzetan, informatika ezagutzak eskatzea.
  • Eginkizun askotako langilea, D taldean eta 10. mailan sailkatu beharrean, 2. hizkuntza eskakizunarekin. C taldean eta 12. mailan sailkatzea, 3. hizkuntza eskakizunarekin, derrigortasun data: 2002/11/08, eta ezagutzetan, informatika ezagutzak eskatzea.
  • Bi udaltzainen hizkuntza eskakizunaren datak ezartzea, 2002/11/08 (2. hizkuntza eskakizuna), eta ezagutzetan informatika ezagutzak eskatzea.

Plantillan berriz, postuen ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Hizkuntza Dinamizatzailea:

Eskala: Administrazio berezia.

Azpieskala: Teknikoa.

Klasea: Erdi mailako teknikaria.

  • Eginkizun askotako langilea:

Eskala: Administrazio berezia.

Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

Klasea: Ofizioetako pertsonala".

Alkateak bi kontu gehitu nahi ditu: bata, eginkizun askotako peoi ordez balioanizdun ofiziala izena eman brigadako langile berriari eta Administrazio Orokorreko teknikariari ere informatika ezagutzak eskatzea.

Bi aldaketa horiekin bozkatu da eta aho batez onartu da diktamena.

4.- Proposamena, 2003ko udal aurrekontuak onartzeko.

Alkateak proposamena aurkeztu du. Gogoratu du Hazienda Batzordea deitu zela baina quorumik izan ez zuelako ez zutela gaia diktaminatu ahal izan.

Proposamenak honela dio hitzez hitz:

2003ko Udal Aurrekontua egin eta onartzeko espedientea ikusirik eta, Kontu eta Hazienda Batzordeak aurtengo urriaren 31n eginiko bilkuran informatu ondoren, bilkura horretan quorumik ez zegoenez, diktamena ematerik izan ezean, alkateak Osoko Bilkurara darama honako erabaki proposamena:

"Hasierako onarpena ematea 2003ko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez atal zehaztuta:

GASTUAK - GASTOS

KAPITULUA

IZENA - DENOMINACION

?uro.

1

PERTSONAL GASTUAK - gastos de personal

2.003.400

2

GASTUA ONDASUN ARRUNT ETA ZERBITZUETAN -

compra bienes corrientes y servicios

1.516.700

3

FINANTZA GASTUAK- gastos financieros

350.000

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK ? transferencias corrientes

855.800

6

INBERTSIO ERREALAK- inversiones reales

615.100

8

FINANTZA AKTIBOAK- activos financieros

12.000

9

FINANTZA PASIBOAK ? pasivos financieros

470.000

GUZTIRA - total

5.823.000

SARRERAK - INGRESOS

KAPITULUA

IZENA - DENOMINACION

?uro.

1

ZUZENEKO ZERGAK ? impuestos directos

1.679.000

2

ZEHARKAKO ZERGAK ? impuestos indirectos

529.600

3

TASAK ETA BESTELAKO ZERGAK - tasas e impuestos diversos

902.700

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK ? transferencias corrientes

2.596.100

5

ONDARE SARRERAK - ingresos patrimoniales

10.600

7

KAPITAL TRANSFERENTZIAK ? transferencias de capital

93.000

8

FINANTZA AKTIBOAK - activos financieros

12.000

GUZTIRA - total

5.823.000

Alkateak udal egoera finantzario delikatua aipatu du azken urtetako inbertsioak direla eta. Aurreko bi urteetan egindako gastu murrizte ahaleginaren ondoren datorren urteko aurrekontuan inbertsio gehiago proposatu omen da 2002koan baino %80 gehiago. 2002an egindako hirigintza gestio emaitzak obra zergarengatik jasoko denean omen du ondorio. Arloka Hirigintza eta Zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuak eta Kulturak igoerak omen dituzte, naziogintzako gastua ere igotzea aurreikusten omen da. Beste erakundeetan alor horietan murrizketak egiten ari direnean Lezok erronka horiei heltzen jarraitzen omen du. Horrela, 2001ekoarekin alderatuz Gizarte gaietan %18 gehitzen omen da gastua, Kultura gaietan %15 eta aurrekontuaren %1eko aportazio inportantea eginaz Naziogintzan Udalbiltzari.

Gaia batzordean diktaminatu gabe dagoenez, ez baita quorumik izan, haren urgentzia bozkatu da. Bilkuran diren zazpi zinegotziak alde bozkatu dute.

Proposamena aho batez onartu da.

5.- Diktamena, 2003 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko.

Alkateak udalbatzari proposatu dio Barne Batzordearen 2002-10-31ko diktamena onartzea. Diktamenak honela dio:

"Diktamena. 2003. urterako udal plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren hasierako onarpena.

Udal aurrekontua onartzerakoan eta indarrean dagoen legerian oin hartuz, Udal Batzarrari dagokio urtero aurrekontuaren bidez udal plantilla eta lanpostuen zerrenda onartzea.

Barne Batzordeak, 2002ko urriaren 31ean eginiko batzarraldian, 2003. Urteko plantilla eta lanpostu zerrendari buruz aurkeztutako proposamena diktaminatu zuen, Aitor Sarasola Salaberriak eta Mikel Mitxelena Izak alde botatu zutelarik eta Pello Garbizu Azkue abstenitu.

Horiek guztiak horrela, Osoko Bilkurari honako ERABAKI hauek hartzea proposatzen diot:

BAT: 2003. urterako udal plantilla organikoari hasierako onarpena ematea.

BI: 2003. urterako lanpostuen zerrendari hasierako onarpena ematea".

Diktamena aho batez onartu da.

6.- Proposamena hasierako onarpena emateko 107 Poligonoko (Industrial Salva) Arau Aldaketaren dokumentu osagarriari.

Alkateak aurkeztu du proposamena. Honela dio hitzez hitz:

"Lezoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak 1999ko irailaren 16an jarri zuen jendaurrean Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Aldaketaren Aurrerapen-Dokumentua, 107 poligonoari dagokion jarduera-unitatean, Industrial Salva S.A.ren finkaren eremuan.

Dokumentua 1999ko azaroaren 9an izan zen egokitua udaleko zerbitzu teknikoek emandako txosten teknikoan emandako zehaztapenetara.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2000ko martxoaren 8an eman zion hasierako onarpena aipatutako dokumentuari eta 2000ko maiatzaren 10ean behin-behinekoa eta ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundira igorri zuen.

Diputatuen Kontseiluak 2001eko otsailaren 27an erabaki zuen espedientearen behin-betiko onarpena etetea, N-1etik poligonorako sarbidea hobetzeko bide berria egiteaz eta horrek zekarren terreno-handitzeaz Errepide eta Garraio Departamentuak aipatutakoari erantzun bitartean.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2002ko maiatzaren 10ean eman zion hasierako onarpena aldaketa-dokumentu berriari Garraio eta Errepide Departamentuarekin bidearen irtenbidea adostu ondoren eta jendaurrean jarri eta aipatutako Departamentu horretara igorri zuen aginduzko txostena egin zezan.

Departamentu horretatik aldeko txostena jaso eta jendaurrean egoteko epea amaitu ondoren, Udalbatzaren Osoko Bilkurak behin-behineko onarpena eman zion Lezoko arau subsidiarioetako zenbait elementuren aldaketa dokumentuari, 107 poligonoan (Industrial Salva, S.A.) eta Gipuzkoako Foru Aldundira igorri zuen 2002ko abuztuaren 2an.

2002ko irailean zehar, jabetzak Lezoko Udalari adierazi zion komenigarria zela ¾ fabrikazioaren antolaketa eta prozesuak zirela eta produkziorako makineria espezifikoa erosteko kontzeptuan oin hartuta¾ Aldundian tramitatzen ari zen dokumentu hori aldatzea arau subsidiarioetan hiri lurtzat seinalatutako eremua, hots, 107 poligonoa eta bide berria egiteko hari atxikitako beste terrenoa hartuko dituen jarduera unitate bakarra izan dadin, lurzoru urbanizagarritzat sailkatuta.

Industrial Salvaren ordezkari David Llordések 2002ko urriaren 23an aurkeztu zituen Jose Caballero Bustamente arkitektoak eta Jose Mª Dorronsoro Paulis ingeniari teknikoak sinatutako 107 poligonoari dagozkion (Industrial Salva) arau subsidiarioen zenbait elementuren aldaketaren dokumentu osagarriaren bost ale bisatuta.

Dokumentu horrek zera planteatzen du 107 poligonoa hala nola Industrial Salva handitzeko eta Errepide Departamentuak exijitutako zerbitzuko bide berria egiteko behar den lurzorua lur urbanizagarritzat sailkatzea eta industrial kalifikazioa ematea.

Proposamen berriak mantendu egiten ditu lehengo jarduera eremuaren mugak eta guztirako azalera, 74.693m², Industrial Salva, SAren egungo eraikina finkatu egiten du eta enpresa hori 11.493m²(t) handitzea, poligonora sartzeko bide berria eta haren ondoan 6.075m²(t)ko beste lurzoru industrial bat proposatzen ditu.

Era berean, zerbitzuko egungo bidea aldatzea planteatzen du pabilioiaren hegoaldera, +46,00 kotara, eramanaz.

Horniduretarako erretserbari dagokionez, 280 aparkaleku, 21.948m² (%29,3) jabari eta erabilera publikoko gune libreetarako eta 3.133m² (%4,2) interes publiko eta sozialeko zerbitzuetarako lurzoru gisa.

Bolumen-baldintzak hala nola hiritartze eta kudeaketa lanak bat datoz lehenago proposatu eta Korporazioak onartutakoekin. Beraz, aldeko txostena ematen da eta hori guztia garatzeko behar diren epeak dokumentu ezberdinetan ager daitezen eskatzen da; aurkeztutako aldaketaren behin-betiko onarpenaren ondoko 6 hilabeteen barruan plan partziala aurkeztu behar dutelarik; kudeaketa egitasmoa plan partzialaren behin-betiko onarpenaren ondoko 3 hilabeteen barruan eta hiritartze egitasmoa arau subsidiarioen behin-betiko onarpenaren ondoko 18 hilabeteen barruan.

Hala alkateak Udalbatzara darama ondoko

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Hasierako onarpena ematea hiri antolamenduko arau subsidiarioen zenbait elementuren aldaketaren dokumentu osagarriari 107 poligonoari dagokionean.

BI: Informazio publikorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen".

Gaiak batzorde berri emailearen diktamena falta du eta horregatik gaiaren urgentzia bozkatu da. Bilkuran diren zazpi zinegotziak alde bozkatu dute.

Proposamena aho batez onartu da.

7.- Diktamena, Aralar kalea eta Jaizkibel hiribideko gurutzagunean dagoen kioskoaren ustiapena emateko lehiaketa deialdia eta baldintzak onartzeko.

Alkateak udalbatzari proposatu dio Barne Batzordearen 2002-10-31ko diktamena onartzea. Diktamenak honela dio:

"Jose Antonio Korta Iribarrek Jaizkibel hiribidearen eta Aralar kalearen arteko bidegurutzean dagoen kioskoaren ustiapenetik baja ematea eskatu du.

Berriro enkantea egitea proposatzen da aurreko enkantea arautu zuen plegu bera erabiliz. Plegu hori 2000ko urriaren 4an onartu zuen Lezoko Udalbatzak.

Alkatearen eta Mikel Mitxelenaren botoa alde dela eta Pello Garbizuren abstentzioarekin, Barne Batzordeak Udalbatzara darama heldu den erabaki proposamena:

BAT: Onartzea Jaizkibel hiribidearen eta Aralar kalearen arteko bidegurutzean dagoen kioskoaren ustiapena esleitzeko enkantea arautuko duen baldintza plegua.

BI: Baldintza plegu hori jendaurrean ipintzea zortzi egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarriz, haren kontrako erreklamazioak aurkezterik izan daitezen.

HIRU: Enkanterako deia egitea udaletxeko iragarki-oholean, prentsan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratuz".

Diktamena aho batez onartu da.

8.- Galde eskeak.

Imanol Esnaolak dio agian gaur ere modu traketsean aritu direla beraien protesta azaltzerakoan, mahai gainean jarri dituzten kartelak ikusi ondoren alde egin baitute oposizioko zinegotziek. Haiei gogoratu die esker abertzaleak ezin duela kalean modu askean protestaldirik burutu (debeku, isun, atxilotzeak, ...). Hala ere, ez omen dira isilduko, nahiz eta legez eta indarrez eraso egin, giza eskubide eta herri honen askatasunarekin zer ikusia duten gaietan.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.450.etik 310.356.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna