2002.eko Irailaren 12ekoa

Lezon, 2002ko irailaren 12an, goizeko 10:40 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko uztailaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko uztailaren 24an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Alkatearen erabakien kontu ematea: alkatearen 165. dekretuarena, Lezoko elkarteei 2002ko Santakrutzak antolatzeko dirulaguntzak ematea.

Batzordekideek berrestu egin dute dekretua.

Argibide gisa esan, Altzate Auzo Elkarteari ematen zaion dirulaguntza danborradaz gain Erraldoien Konpartsaren arduragatik ere badela.

3.- Izaskun Amiano Ruizi dirulaguntza ematea, Altzate igerilekuetako horman mural haundi bat margotzeko.

Alkateak proposatuta, Izaskun Amiano Ruizi 4.920 euroko dirulaguntza ematea onartu da (AD-711/2002), Altzate Igerilekuetako horman mural erraldoi bat margotzeko.

Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

Batzordekideek proposamena onartu dute.

4.- Udalbiltza Partzuergoari 2002ko kuotaren azken herena ordaintzea.

Alkateak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

BAT: Udalbiltza Partzuergoari 17.546 euro ordaintzea (AD-710/2002), 2002ko kuotaren azken herena da.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

5.- Iñaki Agirre Jimenezek ordezkatzen duen Limpiezas Elurra, S.L. enpresari esleitzea udal instalakuntzen eta lokalen garbiketa lanak, aurkeztutako eskaintzaren arabera.

Udal eraikinen garbiketa zerbitzua kontratatzeko lehiaketa irekira aurkeztu den eskaintza bakarra ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Iñaki Agirre Jimenezek ordezkatzen duen Limpiezas Elurra, S.L. enpresari esleitzea udal instalakuntzen eta lokalen garbiketa lanak, aurkeztutako eskaintzaren arabera (88.920,25 euro urtean, B.E.Z. barne) eta baldintza teknikoak kontuan hartuz, 2002ko ekainaren 13an Gobernu Batzordeak onartutakoak.

BI: Urtebete iraungo du kontratuak, 2002ko urriaren 1etik hasita. Bi alderdiak konforme izanez gero, berriz, badago luzatzeko modua ere. Luzapenak luzapen, ordea, sei urte baino gehiago ez dezake iraun.

HIRU: Erabaki honen jarraipenerako beharrezkoak diren dokumentuak sinatzeko Alkatetzari ahalmena ematea.

6.- Altair Yates, S.L.-ren ordezkari gisa Ibai Rekondo Beategiri lan-lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 55ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabiloia gaitzeko, hartan poliesterreko aroztegia jartzeko.

Ibai Rekondo Beategik, Altair Yates, S.L.-ren ordezkari gisa aurkeztutako jarduera espedientea ikusirik, zeinean Txatxamendi kaleko 55ean dagoen pabiloia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan poliesterreko aroztegia jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Altair Yates, S.L.-ren ordezkari gisa Ibai Rekondo Beategiri lan-lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 55ean dagoen pabiloia gaitzeko, hartan poliesterreko aroztegia jartzeko. Betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharko ditu. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduerari dagokion lizentzia eskatu eta, honekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen oniritzia duen ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da.

HIRU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 333,38 euro ordaindu behar du eta obraren gaineko tasarengatik 36,05 euro.

7.-Fernando Garcia Alegre, Interal, S.A.-ren ordezkari denari Lezoko 103 poligonoan (Sagasti Industrialdean) 17. lursailean, Urune kaleko 34.ean dagoen Interal lantegiko instalazioetan estalki berria egiteko lan lizentzia ematea.

Fernando Garcia Alegrek, Interal, S.A.-ren ordezkari gisa Lezoko 103 Industrialdean, 17. lursailean, Urune kaleko 34.ean dagoen Interal lantegiko instalazioetan estalki berria egiteko lan lizentzia eskatu zuen 2002ko maiatzaren 9an.

Juan Azkuek egin duen eta dagokien profesionalen elkargoaren oniritzia duen oinarrizko proiektua eransten du.

Txosten teknikoak dio aurkeztutako proiektuak 103 Industrialdeko 17. lursailean dagoen Interaleko egungo pabiloiaren estalkia ordezkatuko duela, betiere, teilatuko hegalerako baimenduta dauden gehienezko altuerei eutsiz (7,50 m.), egungo aprobetxamendua handitu gabe eta indarrean dagoen araudia betez.

Honengatik guztiagatik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Fernando Garcia Alegre, Interal, S.A.-ren ordezkari denari Lezoko 103 Industrialdean, 17. lursailean, Urune kaleko 34.ean dagoen Interal lantegiko instalazioetan estalki berria egiteko lan lizentzia ematea, exekuzio proiektua aurkezteko baldintza betetzekotan.

BI: Eraikuntzen gaineko zerga gisa, 5.340,- euro ordaindu beharko ditu.

8.- Rosario Lizaso Arrastuari Arriaundi baserriaren ondoan duen lursail batean lur-egokitzapenak egiteko lan lizentzia ematea.

Rosario Lizaso Arrastuak Arriaundi baserriaren ondoan duen lursail batean lur-egokitzapenak egiteko lan lizentzia eskabidea aurkeztu du, Celso Funciños Taboada arkitektoak egindako txostena atxikiz.

2002ko martxoaren 4an, Udal honek eskatutako informazio osagarria aurkeztu zuen, non eskaeraren xedea den lurraren sestrak egokitzapenaren aurretik eta ondoren ezartzen diren.

Halaber, egokitzapenaren kokapena eta azaroaren 2ko hondakin geldoen kudeaketari buruzko 423/1994 dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen da.

Aipatutako dekretuaren 15. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari txostena eskatu zitzaion.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Sailburuordearen erabakia ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Rosario Lizaso Arrastuari Arriaundi baserriaren ondoan duen lursail batean lur-egokitzapenak egiteko lan lizentzia ematea, honako baldintzekin:

Bota ahal izango dira soil-soilik:

§ Kutsadura sortzen duten jarduerak egin ez diren lursailetan egindako indusketatik, pilen kenketetatik, eta lur erauzietatik sortutako lurrak eta harriak.

§ Natur jatorria duten gaien zanpaketa eta/edo sailkapenetik sortutako aridoak.

§ Esandako hondakin horiek ezin izango dira bota %65tik gorako hezetasuna dutenean.

BI: Lur egokitze lanak bukatu ondoren azalera birlandatuko da.

HIRU: Lur egokitze lanen iraupenak ez du hiru hilabeteko epealdia gaindituko.

LAU: Behin-behineko itxiera natural edo artifizialak kontrolik gabeko isuria ekin beharko du, ibilgailu bat sartzea posible den leku guztiak hartu beharko dituelarik.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 146,50 euro ordaindu behar du eta obraren gaineko tasarengatik: 36,05 euro.

9.- Industrias Tajo S.Coop.-ren ordezkari gisa Jose Manuel Maritxalar Iturbideri lan-lizentzia ematea Gaintxurizketa gainan, Errekalde Bailarako 11. zenbakiko behe solairuan (113. Industrialdean) dagoen pabiloia gaitzeko, hartan plastikozko piezak egiteko.

Jose Manuel Maritxalar Iturbidek, Industrias Tajo S.Coop.-ren ordezkari gisa aurkeztutako jarduera espedientea azterturik, zeinean Gaintxurizketa gaina-Errekalde bailara 11 behean (113. Industrialdean) dagoen pabiloia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan plastikozko piezak egiteko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Industrias Tajo S.Coop.-ren ordezkari gisa Jose Manuel Maritxalar Iturbideri lan-lizentzia ematea Gaintxurizketa gainan, Errekalde Bailarako 11. zenbakiko behe solairuan (113. Industrialdean) dagoen pabiloia gaitzeko, hartan plastikozko piezak egiteko. Betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharko ditu. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduerari dagokion lizentzia eskatu eta, honekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen oniritzia duen ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da.

HIRU: Gogorarazten zaio, harik eta ura bideratzeko lanak egin arte, ezin izango duela jarduera hasi. Lan horien proiektua, erabaki hau jaso eta hilabete bateko epean aurkeztu beharko da udalean.

LAU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 263,10 euro ordaindu behar ditu.

10.- Exclusivas Indart Arretxea, S.L. -ren ordezkari gisa Ramón Arretxea Goñiri lan-lizentzia ematea Gaintxurizketa gainan, Errekalde Bailaran (113. Industrialdean) dagoen pabiloia gaitzeko, hartan altzairu-saltokia eta biltegia jartzeko.

Ramón Arretxea Goñik, Exclusivas Indart Arretxea, S.L.ren ordezkari gisa aurkeztutako jarduera espedientea azterturik, zeinean Gaintxurizketa gainan, Errekalde Bailaran (113. Industrialdean) dagoen pabiloia gaitzeko lan-lizentzia eskatzen baitu, hartan altzairu-saltokia eta biltegia jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Exclusivas Indart Arretxea, S.L. -ren ordezkari gisa Ramón Arretxea Goñiri lan-lizentzia ematea Gaintxurizketa gainan, Errekalde Bailaran (113. Industrialdean) dagoen pabiloia gaitzeko, hartan altzairu-saltokia eta biltegia jartzeko. Betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharko ditu. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduerari dagokion lizentzia eskatu eta, honekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen oniritzia duen ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da.

HIRU: Gogorarazten zaio, harik eta ura bideratzeko lanak egin arte, ezin izango duela jarduera hasi. Lan horien proiektua, erabaki hau jaso eta hilabete bateko epean aurkeztu beharko da udalean.

LAU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.656,05 euro ordaindu behar ditu.

11.- Imanol Garmendia Etxandiri Jaizkibel hiribideko 23an dagoen Pub Txingurri irekitzeko lizentzia ematea.

Imanol Garmendia Etxandik, aurkeztu duen eskabidea azterturik, Jaizkibel hiribideko 23an dagoen Pub Txingurri irekitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Imanol Garmendia Etxandiri Jaizkibel hiribideko 23an dagoen Pub Txingurri irekitzeko lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Zabaltzen ez den motako leihoa jarri beharko da, beraz aurreko aldean jarria dagoena aldatu egin beharko da.

2.- Su itzalgailu bat CO2 ko 21Bko eraginkortasuna duena, koadro elektrikoaren ondoan jarri beharko da.

3.- Komuna aldatu denez, memoria txiki bat eta plano bat bisaturik aurkeztu beharko da zergatik aldatu den adieraziz.

4.- Elbarrituentzat eraberritu den komunean, barra finko bat jarri beharko da eta baita beste barra bat eraisgarria.

12.- Iñaki Jimenori, Garbiko Hornidurak, S.L.-ren ordezkari gisa, Txatxamendi kalean dagoen 41. pabiloia irekitzeko lizentzia ez ematea.

Garbiko Hornidurak, S.L.-ren ordezkari gisa, Iñaki Jimenok aurkeztutako eskaera aztertu eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Iñaki Jimenori, Garbiko Hornidurak, S.L.-ren ordezkari gisa, Txatxamendi kalean dagoen 41. pabiloia irekitzeko lizentzia ez ematea, arrazoi hauengatik:

BI: 2002ko ekainaren 13an, Gobernu Batzordeak pabiloian lanak egiteko lizentzia eman zionean, erabakiaren bigarren puntuan hauxe zehazten zen:

Lanak bukatu ondoren, jarduerari dagokion lizentzia eskatu eta, honekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen oniritzia duen ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da.

HIRU: Aurkeztu den ziurtagiri teknikoak ez du oniritzirik jaso, beraz, arestian ezarritakoa betetzeko, aipatutako dokumentuak dagokion oniritzia jaso beharko du. Dokumentu hau jaso eta 10 eguneko epean aurkeztu behar du. Aurkeztu ezean eskaera artxibatu egingo da jarduera burutu ezingo delarik.

13.- Algeposa, S.A. Itsas Agentziaren ordezkari gisa Carlos González Aldayren jarduera espedienteari oniritzia ematea Irurtzun kaleko 12an,13an eta 14an (Sagasti Industrialdean) dauden pabiloiak gaitzeko, horietan altzairu-lantegietan kontsumitzeko ikatzen burdin-aleazioen biltegi bat jartzeko.

Carlos González Aldayk, Algeposa, S.A. Itsas Agentziaren ordezkari gisa aurkeztutako jarduera espedientea azterturik, zeinean Irurtzun kaleko 12an,13an eta 14an (Sagasti Industrialdean) dauden pabiloiak gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, horietan altzairu-lantegietan kontsumitzeko ikatzen burdin- aleazioen biltegi bat jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Algeposa, S.A. Itsas Agentziaren ordezkari gisa Carlos González Aldayren jarduera espedienteari oniritzia ematea Irurtzun kaleko 12an,13an eta 14an (Sagasti Industrialdean) dauden pabiloiak gaitzeko, horietan altzairu-lantegietan kontsumitzeko ikatzen burdin-aleazioen biltegi bat jartzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GIZARTE ONGIZATEA

14.- Elbarrituen garraiorako ibilgailuentzako aparkaleku-txartel berezia ematea Jose Ignacio Lizarazu Irazuri.

Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Jose Ignacio Lizarazu Irazuk egin duen eskabidea ikusiri eta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Jose Igancio Lizarazu Irazuri. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

15.-Etxez etxeko laguntza eskaerak, Luis Altolagirre Auzmendik eta Pedro Murugarren Linazasorok aurkeztuak.

Etxez-etxeko laguntza eskatzeko Luis Altolagirre Auzmendik eta Pedro Murugarren Linazasorok egin dituzten eskabideak ikusirik eta gizarte langileak egindako txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Luis Altolagirre Auzmendiri ondorengo baldintzetan:

1. Etxeko lanak egiteko eta atentzio pertsonalerako da zerbitzua, astean bost ordu, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean 94,50 euro da.

3. Zerbitzu hori irailean martxan jarriko da.

BI: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Pedro Murugarren Linazasorori ondorengo baldintzetan:

1. Etxeko lanak egiteko eta atentzio pertsonalerako da zerbitzua, astean hiru ordu, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 175,50 E da.

3. Zerbitzu hori irailean zehar hastea aurreikusten da.

16.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusi eta Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2002ko iraila arte (hilabete hori barne) ondorengo espedienteei:

Zk.

Kontzeptua

Kopurua

742

Ohiko etxebizitzako mailegua

242,56 E

GUZTIRA............. 242,56 euro (A-50/13)

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

EUSKARA ETA KULTURA

17.- Zenbait beka ematea 2001-2001 ikasturtean euskara ikasten aritu izanagatik.

Hitzartua dagoen lez, asistentzian %80 ziurtatzen duen ororentzat, matrikularen erdia ordaintzea, 1995ko apirilak 26ko Euskara Batzordearen proposamenean oinarriturik, apirilaren 27ko Gobernu Batzordeak onarturiko taularen arabera.

Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Euskara ikastaroak egin dituzten ikasleentzat 1.578,91 euro ematea (AD-714). Ordainketak (proposamenaren atzean atxikita dagoen taularen arabera egingo dira).

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu dira honako gai hauek lantzea:

URGENTZIAZ

18.- Rosario Lizaso Arrastuari obra lizentzia ematea Arri Aundi baserriaren lurretan azienda gordetzeko ukuilua eraikitzeko.

Rosario Lizaso Arrastuak errekurtsoa aurkeztu du Arri Aundi baserriaren lurretan azienda gordetzeko ukuilua eraikitzeko obra lizentzia eman ez izanaren aurka.

Proiektu berria ikusi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak eraikuntzaren alde eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Rosario Lizaso Arrastuari obra lizentzia ematea Arri Aundi baserriaren lurretan azienda gordetzeko ukuilua eraikitzeko 2002ko uztaileko proiektu aldatuari jarraiki.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.036,86 euro ordaindu behar du.

19.- Olatz Azpeitia Lizarralderi lehenengo hirurtekoa ezagutzea.

Gizarte langile Olatz Azpeitia Lizarradek lehenengo hirurtekoa ezagutzeko egin duen eskaera aztertu, dagoen dokumentazioa kontsultatu eta Udalak horrelako egoeretarako dituen irizpideei jarraiki Gobernu Batzordeak honako hau ebatzi du:

BAT: Olatz Azpeitia Lizarralderi lehenengo hirurtekoa ezagutzea 2002ko urtarrilaren 8tik aurrera eta, EUFALEBAren 72. artikuluarekin bat, 2002ko otsailaren 1etik ordaintzen hastea.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.706tik 309.714ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna