2002.eko Otsailaren 7ekoa

    Lezon, 2002ko otsailaren 7an, goizeko 10:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2002ko urtarrilaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

    2002ko urtarrilaren 24an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea: alkatearen 20. dekretua berrestea.

    Dekretu horren bidez 2002ko Inauterian herriko hainbat talderi egitarau ofizialeko ekitaldiak burutu ahal izateko zenbait dirulaguntza ematea erabaki zuen alkateak: Orratx Kultur Elkarteari 1.304 euro; Lezoko Herri Eskolari 300,51 euro; Pasaia Lezo Lizeoari 300,51 euro eta Tiñelu Elkarteari 150,25 euro. Gobernu Batzordeak berretsi egin du alkatearen erabakia.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Jarduera espedientearen aldeko txostena ematea Losen Euskadi, S.L.ri Txatxamendi kaleko 19.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia egokitzeko.

    Losen Euskadi, S.L.ren ordezkari Iñigo Taberna Gonzalezek eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 19.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan plastikoen injekzio-tailerra jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetzak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakiak hartu ditu:

    BAT: Losen Euskadi, S.L.ren ordezkari Iñigo Taberna Gonzalezek eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 19.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan plastikoen injekzio-tailerra jardueran aritzeko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    4.- Jarduera espedientearen aldeko txosten ematea Carrocerías Pasajes, S.L.ri Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) pabilioia egokitzeko.

    Carrocerías Pasajes, S.L.ren ordezkari Jesús Mª Díez Agestak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ibilgailuak konpontzeko tailerra jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetzak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakiak hartu ditu:

    BAT: Carrocerías Pasajes, S.L.ren ordezkari Jesús Mª Díez Agestak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ibilgailuak konpontzeko tailerra jardueran aritzeko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea sei hilabeterako ondorengo espedienteei: A-

    583 a.............. 1.911,21 euro

    701 a.............. 1.766,97 euro

    487 b.............. 1.192,98 euro

    597.................. 1.376,06 euro

    721.................. 1.911,21 euro

    403 b................. 239,43 euro

    093 a................. 239,04 euro

    483..................... 156,25 euro

    693..................... 147,84 euro

    519 b................. 714,04 euro

    292..................... 240,54 euro

    596 b.............. 1.011,24 euro

    586 a................. 901,52 euro

    587 a.............. 1.301,77 euro

    224 a.............. 1.189,33 euro

    GUZTIRA....... 14.299,32 euro

    BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

    1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

    2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

    3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

    4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

    5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

    6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

    KULTURA

    6.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    Gobernu Batzordeak Euskara, Kultura eta Hezkuntza gaietako zinegotziak proposaturik ondorengo dirulaguntzak onartu ditu:

    BAT: Seaskari, 2002ko Herri Urratserako 360,61 euro.

    BI: Armentia Ikastolari, 2002ko Araba Euskarazerako 240,40 euro.

    HIRU: Lezoko Udalaren eta Oroitzene AEK Euskaltegiaren arteko hitzarmenari jarraiki, honako erabaki hau hartu du Gobernu Batzordeak:

    1.- Onartzea Oroitzene AEK Euskaltegiak hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko aurkeztu duen 2001-2002 ikasturteko aurrekontu osoa. Guztira: 21.245,61 euro (3.534.972 pta.).

    2.- Ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiak hitzarmen arruntaren barruan helduak euskalduntzeko 2001eko urritik abendura emandako euskara-eskolei dagokiena. Guztira: 6.954,84 euro (1.157.188 pta.). Partida: 205.

    3.- Bigarren zatia, 2002ko urtarriletik ekainera emandako eskolei dagokiena, memoria eta balantzea aurkeztutakoan ordaintzea.

    Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:

    URGENTZIAZ

    7.- Lan egutegiak onartuz 2001eko abenduaren 20ko Gobernu Batzordeko akordioari Udaleko L.A.B. sekzio sindikaleko ordezkariak aurkeztu dion berraztertzeko helegiteari erantzutea.

    Aztertu da Gobernu Batzorde honek 2001eko abenduaren 20ko bileran lan egutegiak onartuz hartutako erabakiaren aurka udaleko L.A.B. sekzio sindikaleko ordezkaria den Imanol Ugalde Etxabek aurkeztutako berraztertzeko helegitea, foma akatsak direla esanez eta haren zenbait argudio azalduz. Gobernu Batzorde honen iritziz onartutako lan egutegia barne batzordeak azaroaren 27an egin zuen bileratik ateratako irizpideetatik egindakoa da, hau da, langileen ordezkaritzaren ezagutzarekin. Horregatik guztiagatik, eta egutegiaren inguruko zehaztasunez hitz egiteko kalterik gabe, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

    BAT: Ez onartzea udaleko L.A.B. sekzio sindikaleko ordezkaria den Imanol Ugalde Etxabek 2001eko abenduaren 20ko bileran lan egutegiak onartuz hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertze helegitea, lan egutegiaren irizpideak azaroaren 27ko barne batzordean tratatu baitziren.

    BI: Interesatuari jakinaraztea.

    GALDE ESKEAK.

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.577.etik 309.580.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna