2003.eko Apirilaren 29ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko apirilaren 29an, goizeko 8:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (Batasuna) alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena Iza (Batasuna), Juli Del Sol Bermejo (Batasuna), Inmaculada Muñoz Martinez (Batasuna) eta Pello Garbizu Azkue (EAJ).

Ez dira bilkurara etorri, eta aurrez ezin etorriaren berririk eman gabe: Imanol Esnaola Arbiza (Batasuna), Iñaki Labaka Loperena (Batasuna), Iñaki Zabaleta Zabala (Batasuna), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA), Gurutze Sein Cordero (EA), Jesús Mª Martiarena Jaka (EAJ) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE), eta Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE.

Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.

1.- UDALETAKO ETA BATZAR NAGUSIETARAKO DATORREN MAIATZAREN 25EAN EGINGO DIREN HAUTESKUNDEETARAKO MAHAIKIDEAK AUKERATZEKO ZOZKETA

Hautes-Legeak xedatutakoaren ildotik, Udaletako eta Batzar Nagusietarako maiatzaren 25eko hauteskundeetarako hautes-mahaietako partaideak izendatzeko zozketa egin da.

Zozketaren emaitza, espedientean jasorik dagoena, Eskualdeko Hauteskunde Juntari igorriko zaio, behar den eran bidera dezaten.

AKTAREN AMAIERA.

Beste aztergairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.556 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna