2003.eko Apirilaren 3ekoa

Lezon, 2003ko apirilaren 3an, goizeko 10:30etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko martxoaren 14an egindako bilkuretako aktak onartzea.

2003ko martxoaren 14an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea

Ez da ezeren berri eman.

BARNE GAIAK

3.- Kalte ordainen eskaera, Angel Ruiz Bernalek aurkeztua, trafiko-seinale bat bere ibilgailuaren gainera erorita izandako kalteengatik.

Alkateak proposatuta, Angel Ruiz Bernalen eskaera aztertu eta udaltzainak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Angel Ruiz Bernaleri 111,54 euro ematea, haize boladak, taxi geltokian dagoen seinalea bere ibilgailuaren gainera erorita izandako kalteengatik, (A-280).

Batzordekideek proposamena onartu dute.

4.- Ordezkari sindikalaren eskaera, asanbladaren erabakiz, martxoaren 13an egindako ordu beteko lanuzteari deskonturik balegokio, kopurua Egunkariari emateko eskatuz

Alkateak proposatuta, ordezkari sindikalaren eskaera aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea eskaera eta martxoaren 13an egindako ordu beteko lanuzteagatik deskontatutakoaren diru kopuru berdineko dirulaguntza ematea Egunkariari.

5.- 2003. urteko lan egutegia dela eta jarritako helegiteari erantzutea.

Lezoko Udaleko L.A.B. sekzio sindikaleko ordezkaria den Imanol Ugalde Etxabek berraztertzeko helegitea aurkeztu du Gobernu Batzordeak otsailaren 27an udal langileen 2003. urteko lan-egutegia onartuz hartutako erabakiaren 2. puntuari.

Hor lan-egutegi hauek onartu ziren etxez-etxeko laguntzaileena, brigadako langileena, euskara eta kultura dinamizatzailearena, udaltzain buruarena, musika eskolako administrari laguntzailearena, liburuzainarena eta kiroletako zuzendariarena.

Helegitean argudiatutako arrazoiak: egutegiak ordezkari sindikalarekin ez direla itundu eta gaia Barne Batzordetik ez dela pasa.

Bigarren arrazoiari buruz esan Alkatearen eskumena dela lan-egutegiak onartzea (TOAL 21. artikuluko h, i eta s lerroaldeak) eta horregatik ez duela behar barne batzordearen diktamenik hura onartzeko.

Ez ituntzearen argudioaren aurrean esan ez dela horrela izan. 2002ko azaroaren 14an lan egutegiari buruzko proposamenaren berri eman zitzaion Imanol Ugalde Etxaberi. Honek alkatearekin izandako bileran, hauteskunde sindikalak zirela eta (abenduaren 3n burutu ziren) 2003ko lan egutegien eztabaida atzeratzea eskatu zuen.

Hauteskunde sindikalak egin ondoren Gobernu Batzordeak 2002ko abenduaren 19n 2003. urteko lan egutegiak behin behinekotasunez onartu zituen. Ondoren ordezkari sindikalari eta sail bakoitzari banatu zitzaien. Onartutako egutegien eraketan, pertsonaleko teknikaria, sailetako arduradunak eta ordezkari sindikalak parte hartu zuten, Udaltzaingoaren lan-egutegian adibidez.

2003ko urtarrilean hasi eta otsaila bukaera bitarte onartutako behin behineko lan-egutegiak egon ziren indarrean.

2003ko otsailaren 17an, lan egutegi berrien proposamenaren berri eman zitzaion ordezkari sindikalari, honek ondoren, bulegoko langileen asanbladaren posturaren berri eman zuen, hau da, negoziatzerik ez zegoela. Beste egutegiei buruz ez zen ezer esan.

Ondoren Gobernu Batzordeak otsailaren 27an, behin-betikoz onartu zituen 2003. urteko lan-egutegiak.

Azaldu bezala 2003ko lan egutegiak tratatuak izan dira ordezkari sindikalarekin, bulegoko lan egutegiari aurkako iritzia eman dion bezala, aukera izan du beste lan egutegiei bere proposamenak egiteko, baina ez zuen inongo proposamenik egin.

Guzti horiek direla eta, helegiteari erantzunez, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ez onartzea helegitean eskatutako aipatu arrazoiengatik, lan egutegien inguruko ituntze saio luzea eman baita eta, ondorioz, hartutako erabakiak bere horretan mantentzea.

6.- Izfe, S.A. Informatika Zerbitzuen Foru elkartearen eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

"Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea" Merkatal Erakunde Anonimoaren eraketari buruzko ekainaren 29ko 55/1993 Foru Dekretuaren 3. Artikuluak xedatzen du elkartearen gizarte-xedea, besteak beste, ondokoa dela: "Gipuzkoako Udalei informatika zerbitzuak eskaintzea une bakoitzean indarrean dauden lankidetza hitzarmenen esparruan".

IZFE, S.A. sozietateak erregularki eta etengabe egin dizkie informatika-zerbitzuak Gipuzkoako Toki-Erakundeei, horretarako izenpetutako lankidetza-hitzarmenen esparruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak IZFE, S.A. sozietatearen bitartez Gipuzkoako Udalei informatika-zerbitzuak etengabe egin izanak foru-Erakundearen eta EUDELen artean lankidetza-hitzarmen markoa izenpetzea izan du emaitza. Hitzarmen horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalen arteko informatika-arloko lankidetza garatuko den harreman-esparrua arautu eta definitzea du helburu.

Hitzarmen horren bosgarren klausulan ezarritakoaren arabera, behar-beharrezkoa da Udalerri interesdunaren eta IZFE, S.A. sozietatearen artean berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetzea udalak zerbitzuak jaso ahal izateko.

Onartzea proposatzen den lankidetza hitzarmen honek IZFE, S.A. sozietateak Lezoko udalari egingo dizkion informatika zerbitzuak zehaztea du helburu. Halaber, zerbitzuok egiteko era eta baldintzak zehaztuko dira, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EUDELen artean izenpetutako hitzarmen markoan orokorrean ezarritako klausulei loturi, hitzarmen hau haren mende dago-eta.

Zerbitzu horiek interesgarriak eta beharrezkoak izanik gaur egun, hitzarmen edukia azterturik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lankidetza hitzarmenaren onarpena.

BI: Alkatea baimentzea hitzarmena sinatzeko.

HIRU: Hitzarmenaren 8. klausulak eskatzen duen udal-solaskide eginkizunetarako Udal Idazkaria izendatzea.

7.- Laneko arriskuen ebaluaketa eta prebentzio zerbitzua kontratatzeko proposamena.

Udaleko laneko arriskuen ebaluaketa eta prebentzio zerbitzua kontratatzeko eskaintzak aurkeztu dituzte Prevenalia eta Prevencilan enpresak Gobernu Batzorde honek abenduaren 19an egindako gonbiteari erantzunez eta orduan onartutako baldintza plegua onartuz.

Baldintza pleguaren 12. oinarriaren arabera baloratu dira eskaintzak eta Prevenalia, Seguridad y Salud Laboral, S.L.k enpresak aurkeztutakoa gehiago baloratu da Prevencilan enpresak aurkeztutakoa baino.

Guzti horregatik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

BAT: Prevenalia, Seguridad y Salud Laboral, S.L. enpresari esleitzea Lezoko Udaleko laneko arriskuen ebaluaketa eta prebentzio zerbitzua abenduaren 19an Gobernu batzorde honek onartutako baldintzetan eta 8.047 euroko prezioan.

BI: Bereziki gogoratu bete beharko dela plegu baldintzako 6. Oinarria euskararen erabilerari buruz.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

8.- Languiplast Industrias Plásticas, S.L.k eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 49.an (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan plastiko-injekzio lantegia jartzeko.

Languiplast Industrias Plásticas, S.L.k eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 49.an (Ipintza industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan plastiko-injekzio lantegia jartzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Languiplast Industrias Plásticas, S.L.k eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Txatxamendi kaleko 49.an (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan plastiko-injekzio lantegia jartzeko

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

9.- Udal Eraikuntza eta Zerbitzuen Mantentze Plana.

Ikusi da udal Bulego Teknikotik egin den udal eraikuntza eta zerbitzuen mantentze plana. Planean lanen egutegia falta bada ere Gobernu Batzordeak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea Udal eraikuntza eta zerbitzuen mantentze plana.

BI: Udal zerbitzu buruari eta Brigada buruari erabaki honen berri ematea planaren kopia dilijentziatu batekin batera.

HIRU: Udal zerbitzu buruari eskatzea ahalik eta epe laburrenean lanen egutegia presta dezala.

GIZARTE ONGIZATE

10.- Elbarrientzako aparkalekuak modu pertsonalizatuan ez markatzea.

Gizarte Zerbitzuetatik egindako proposamena azterturik eta Gipuzkoako Elbarrien Elkartearen irizpideak jarraituz Lezon elbarrientzako aparkaleku plazak elbarriaren autoaren matrikularekin pertsonalizatzeari utzi egingo zaio, horrela elbarri guztientzako erabilgarriagoak izango direlako plaza horiek. Guzti horregatik Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Herrian ditugun elbarrientzako plazak era pertsonalizatuan seinalizatzeari uztea eta pertsonalizazio markak kentzea. Mantenduko dira elbarrientzako aparkaleku moduan baina ez pertsona edo elbarri bati zuzenduak, baizik eta elbarria den eta dagokion aparkaleku txartela duen edonork aparkatu ahal izango du bertan.

BI: Orain arte, aparkalekuak pertsonalizatzeko hartutako erabaki guztiak bertan behera uztea.

HIRU: Erabaki hau jakinaraztea afektatuei eta Udaltzaingoari pertsonalizatuak dauden aparkalekuak egokitzen joan daitezen.

LAU: Plaza horietan aparkatu ahal izateko autoa behar bezala identifikatu beharko da elbarri txartela agirian utziz.

11- Elbarria izateagatik aparkalekua erreserbatzeko eskaera

Ikusi dut Manuel Sanpedro Sanpedrok egindako eskaera elbarria izateagatik aparkalekua erreserbatzeko. Era berean aztertu dut gizarte langilearen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea bere Manuel Sanpedro Sanpedro bizi den etxe inguruan elbarrientzako bereziki izango den aparkalekua markatzea, berak eta beste hainbat elbarrik erabili ahal izango dutena.

KULTURA ETA EUSKARA

12.- Murixka Dantza Taldeari dirulaguntza onartzea, 2003ko Lezoko Euskal Jaia antolatzeko.

Datorren apirilaren 6an izango den 2003 urteko Lezoko Euskal Jaia antolatzeko, Murixka dantza taldeak martxoaren 6an eskaera orria sartu du udal erregistroan (erregistro zenbakia: 889).

Bertan besteak beste, 1.120 ?-ko dirulaguntza eskatzen dute.

Beraz, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Murixka dantza taldeari 1.120 ?-ko dirulaguntza ematea 2003 urteko Lezoko Euskal Jaia antolatzeko (AD-169).

BI: Lezoko udal araudiak bere 11.atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

13.- Murixka Dantza Taldeari dirulaguntza onartzea, 2003ko Soinu Zahar txapelketa antolatzeko.

Datorren apirilaren 5ean izango den 2003 urteko Soinu Zahar txapelketa antolatzeko Murixka dantza taldeak martxoaren 6an eskaera orria sartu du udal erregistroan (erregistro zenbakia: 888).

Bertan besteak beste, 967 ?-ko dirulaguntza eskatzen dute.

Beraz, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Murixka dantza taldeari 967 ?-ko dirulaguntza ematea 2003 urteko Soinu Zahar txapelketa antolatzeko (AD-170).

BI: Lezoko udal araudiak bere 11.atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

14.- Lezo Herri eskolari dirulaguntza onartzea, urtean zehar aisialdi ekintzak antolatzeagatik.

Urtean zehar aisialdi ekintzak antolatzeagatik, Lezo Herri eskolari dirulaguntza

2003 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko, Lezo Herri Eskolari guztira 4.400 ? luzatzea proposatzen da.

Ekintzak honako hauek izango dira:

DATA-EKINTZA

%100

%60

%40

  1. Urtarrilak 31, IXERKA TXOTXONGILO

300

180

120

  • Otsailak 14, KIKI eta MOKO
  • 696

  • Martxoak 14, ERIZ magoa
  • 569

    228

  • Apirilak 11, POTXIN eta PATXIN
  • 696

    418

    278

  • Urriak 31, Rosa Mª Martinez
  • 627

    376

    251

  • Azaroak 14, TXAMUSKINA taldea
  • 804

    482

    322

  • Abenduak 12, BIHAR taldea
  • 708

    425

    283

    GUZTIRA?..

    2640

    1760

    Beraz, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Lezo Herri Eskolari 4.400 ? ordaintzea 2003 urteko aisialdi ekintzak aurrera eraman ahal izateko (AD-186). Ekintzak goian aipatutakoak dira.

    BI: Lezoko udal araudiak bere 11.atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

    Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

    Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

    HIRU: Urtarrilak 31, Otsailak 14 eta martxoaren 14ko ekintzei dagozkion diru-kopuruaren %100 ordaintzea proposatzen da, hau da, 300 ?, 696 ? eta 569 ? hurrenez hurren.

    15.-Baikara Federazioari dirulaguntza onartzea, "Euskal Eskola Publikoaren XII. Jaia"ri aurre egiteko.

    Baikara Federazioak aurtengo Euskal Eskola Publikoaren XII. Jaia antolatuko du ekainaren 1ean Zubietako Hipodromoan ospatuko delarik.

    Horrela jakinarazten du 2003-02-27an sartutako idatzian (erregistro zenbakia 800). Idatzi horretan Jaiaren oinarrizko helburuak irudia hobetzen jarraitu eta Euskal Eskola Publikoaren kalitatea aldarrikatzea dela adierazten du. Horretarako Lezoko Udalari dirulaguntza ematea eskatzen dio.

    Beraz, eskaera ikusi ondoren, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Baikara Federazioari 240,40 euroko dirulaguntza ematea aurtengo Euskal Eskola Publikoaren XII. Jaia antolatzeko (A-225).

    BI: Bere jarduera nagusia Lezoko udalerritik kanpo garatzen duenez, eta irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, ¾ halako beste hainbat kasutan egin ohi den bezala Kilometroak, Nafarroa Oinez?¾ aipatu dirulaguntza aldi batean ordaintzea. (Lezoko udal araudiak, kasu berezietarako, bere 11.atalean aurreikusten duen bezala)

    16.-AEK-Korrikari dirulaguntza onartzea, "Korrika 13. Maule-Iruñea" dela eta.

    2003-03-24an, AEK Korrikak, Korrika-13 dela eta, dirulaguntza eskatuz idatzia aurkezten du (erregistro zenbakia 1129).

    Idatzi horretan adierazten du KORRIKA honetako helburu garrantzitsuenetariko bat Euskal Herri osoan zehar dauden euskaltegi eta gau-eskolek egiten duten lana sustatzea dela.

    Beraz, eskaera ikusi ondoren, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: AEK Korrikari 900 euroko dirulaguntza ematea aurtengo Korrika-13 antolatzeko (A-223).

    BI: Ekintzaren xedea ikusirik, eta irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, ¾ halako beste hainbat kasutan egin ohi den bezala Kilometroak, Nafarroa Oinez?¾ aipatu dirulaguntza aldi batean ordaintzea. (Lezoko udal araudiak, kasu berezietarako, bere 11.atalean aurreikusten duen bezala).

    17.-Gazte Herri elkarteari hainbat ekintza aurrera eraman ahal izateko dirulaguntza onartzea.

    2003-03-18an Gazte Herrik 2003 urterako dirulaguntza eskatuz idatzia aurkezten du (erregistro zenbakia 1037).

    Idatzi horretan jakinarazten ditu zeintzuk izango diren aurrera eramango dituzten ekintza eta gastuak, dirulaguntza eskatzeko helburuarekin. Ekintza eta gastuen zerrenda honako hau da:

    • Lokalaren gastuak (kristal bat puskatuta, mantentzea, pintura....).
    • Martxoak 22ko gaubela.
    • Martxoak 22 eta 23ko kirol txangoa (Kirola eta egonaldia).
    • Tolosako elkarbizitzak, apirilak 4, 5, 6.
    • Ekintzetarako material erosketa.
    • Web orria eta aldizkaria.

    Beraz, eskaera ikusi ondoren, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Gazte Herriri 300 ? dirulaguntza ematea zenbait ekintza eta gastuei aurrera eramateko (AD-224).

    BI: Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren).

    HIRU: Diruz lagundutako ekintza puntualetarako, programa amaitu eta hilabeteko epearen barruan, burututako iharduraren memoria xehatua eta gastuen jatorrizko agiria edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

    Aldi berean, aurkeztutako aurrekontuan jaso gabe egon arren, diruz lagundutako egitarauak izan dituen gainontzeko dirulaguntzen zerrenda eta agiria ere aurkeztu behar dira.

    18.-Aranzadi Zientzi Elkarteari dirulaguntza onartzea "Lezo XX. mendean historia liburua" aurrera eraman ahal izateko.

    Lezoko herriak XX. mendean zehar ezagutu duen garapenaren inguruan, Lezoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, ikerlan bat elkarrekin antolatzeko asmoz eta "Lezo XX. mendean" historia liburua burutzeko asmoz, Lezoko Udalak Aranzadi Zientzia Elkarteari 14.444 ? ematea erabaki zuen alkatearen 63. Dekretuaren bitartez (03-02-20ko Gobernu Batzordeak berretsi zuena).

    Erabakiaren jakinarazpena egin ostean, Aranzadi Zientzia Elkartekoek adierazi zigutenez, kopuru horri BEZa erantsi behar zitzaion bien artean sinatutako hitzarmenak esaten zuen bezala.

    Beraz, eskaera ikusi ondoren, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Aranzadi Zientzia Elkarteari 2.311 ? ematea. Kantitate hori baita Lezoko udalarekin sinatutako hitzarmenaren arabera, onartutako 14.444 ? aurrekontuari dagokion BEZa (AD-228).

    19.-Kontseiluari dirulaguntza onartzea, "2003ko proiektu orokorra finkatzeko eta kudeaketa plana aurrera eramateko".

    Kontseiluak 2003ko proiektu orokorra finkatzeko eta kudeaketa plana aurrera eramateko dirulaguntza eskatzen dio Lezoko Udalari.

    Beraz, eskaera hori kontuan izanik, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Kontseiluari 300 euroko dirulaguntza ematea 2003ko proiektu orokorra finkatzeko eta kudeaketa plana aurrera eramateko (A-222).

    BI: Bere jarduera nagusia Lezoko udalerritik kanpo garatzen duenez, eta irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, ¾ halako beste hainbat kasutan egin ohi den bezala Kilometroak, Nafarroa Oinez?¾ aipatu dirulaguntza aldi batean ordaintzea. (Lezoko udal araudiak, kasu berezietarako, bere 11.atalean aurreikusten duen bezala).

    GALDE ESKEAK

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.828.etik 309.837.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna