2003.eko Uztailaren 14ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko uztailaren 14ean, 8:35 orduetan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Jesus Maria Martiarena Jaka, Aroia Goienetxea Egibar, Maria Luz Anglada Gonzalez, Aitor Mimendia Artuzamonoa eta Enrique Figueroa Laboa.

Aitor Ocerin Ibañez bilera hasi eta gero etorri dira.

Ainhoa Villanua Ayuela eta Isabel Lopez Aulestia ez dira etorri.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.

Patxi Apalategi Mendizabal aritu da itzultzaile lanetan.

Bilera hastearekin batera alkateak aretoan diren, eta udal hauteskundeetara aurkeztea debekatua izan zuten, Lezoren Alde Plataformako hiru kideei eskatu die zinegotzientzat dauden aulkietatik altxatzeko eta nahi badute publikoarekin batera jartzeko. Kide horietako batek hartu du hitza eta EAJ eta EA taldeetatik gaur falta duten konponketarako borondate politikoa ikusi arte jarrera horretan mantenduko direla. Alkateak bilkura etetea erabaki du eta Gobernu Batzorde gelan eta publikorik gabe egitea erabaki du.

Ondorioz, Gobernu Batzorde gelan jarraitu du bilkurak.

1.- Alkatearen erabateko dedikazio eta Alkatearen ordainketa onartzea.

Alkateak proposamena aurkeztu dio bilkurari. Honela dio:

BAT. Alkatearen erabateko dedikazioa eta kargu horregatik jasoko duen arteko ordainketa gordina onartzea, 42.476 euro, hamalau hilerokotan banaturik.

BI: Akordio hau 2003ko uztailaren 15ean sartuko da indarrean.

Alkateak dio badakiela beste premia batzuk ere badirela zinegotzi, delegatu eta talde politikoen kalte-ordainak adibidez, lantzen ari direla eta oraingoz hau baizik ez dutela aurkezterik izan.

Idazkariak ohartarazi du kontuhartzaileak egindako txostenean dioela udal aurrekontuetan ez dagoela nahiko dirurik irailetik aurrerako ordainketak egiteko. Idazkariak txostena irakurri du eta ohartarazi du gastu hau ezingo zela onartu.

Aroia Goienetxeak, Haziendako Delegatuak, dio bai alkatearen soldata eta delegatu, zinegotzi eta talde politikoen ordainketak bideratzeko irtenbide bila dabiltzala: indarrean dauden aurrekontuetako gastu horietako gastu aurreikuspena sei hilabeteko izan dela eta partidak agortuak egotea salatu du. Orain diru sarreren edo beste konponketa baten bila dabiltzala eta iruditzen omen zaio hilabete honetan bertan soluzioa aurkeztuko omen dute, gastu hau eta besteak egiteko aukera emanez.

Proposamena bozkatu egin da eta bilkuran diren bederatzi zinegotziek bere aldeko botoa eman diote proposamena onartuz.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.646.etik 310.647.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna