2011ko azaroaren 24ko akta

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2011ko azaroaren 24a, osteguna, 19:30, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohiko bilkura egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín

Ez da bilera izan Lucia Aranburu De la Cal,

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Alkateak bilera hasi eta proposatu du gai zerrendari beste gai bat gehitzea. Dio gaur bertan PSE-EE taldeko Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak genero indarkeriaren aurkako erakunde adierazpena egitearen aldeko mozioa erregistratu duela. Bihar izanik Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako Nazioarteko eguna alkateak gaurko osoko bilkura honetan gaia eztabaidatu eta bozkatzea proposatu du. Zinegotzi guztiak ados agertu direlarik mozioa gaizerrendako hamalaugarren tokian eztabaidatuko da.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko irailaren 29an eta urriaren 26an egindako osoko bilkuren aktak onartzea.

Irailaren 29ko aktan zuzenketa bat egitea proposatu du Kepa Garbizuk: galde eskeak gaian, 9.3 puntuan “Portuak panelak jarri dituen bezala” dioenean “ “Portuak zarataren kontrako panelak jarri dituen bezala” jasotzea eskatu du. Aldaketa horrekin akta onartu egin da.

Urriaren 26ko akta inolako zuzenketarik gabe onartu da.

2.- Zinegotzi karguan errenuntziaren kontu hartzea (2011ID280001).

Azaroaren 16an Lucia Aramburu de la Calek idatzia aurkeztu du udal erregistroan (3.652 zenbakia) zinegotzi kargua utzi nahi duela esanez.

Lucia Aramburu udal zinegotzi izendatua izan zen 2011ko maiatzaren 25ean egindako udal hauteskunde ondoren. Bildu-Eusko Alkartasuna (EA)/Altenatiba Eraikitzen (EA-Alternatiba) zerrendetatik bederatzi (9) zinegotzi izan ziren izendatuak. Bere kargua 2011ko ekainaren 11an hartu zuen.

Bildu-Eusko Alkartasuna (EA)/Altenatiba Eraikitzen (EA-Alternatiba) zerrendan hurrengoa den Juan Luis Lopetegui Salaverriak errenuntzia aurkeztu du udal erregistroan (3.653 zenbakia) uko eginez zinegotzi izateko eskubideari.

Udal idazkariaren txostena ikusirik eta aplikagarri den legedia kontuan izanik (LOREGren 182. artikulua eta 2.568/1986 Araudiaren (AJA) 9.4 artikuluaren arabera udalbatzakudalbatzak bi uko egite hauen berri jaso behar du eta ordezkoa izendatzeko izapideak hasi behar ditu.

Bi errenuntzia hauen ondoren Bildu-Eusko Alkartasuna (EA)/Altenatiba Eraikitzen (EA-Alternatiba) zerrendan hurrengoa Miren Tarragona Perez da.

Zinegotzi kargua hartzeko, lehenik zinegotzi izateko kredentziala jaso behar da udalean, eta kredentziala egitea Hautesle Batzorde Zentralari dagokio. Kredentziala iritsi ondoren, ondasun eta inkonpatibilitate aitorpenak egin beharko ditu udal idazkaritzan eta horiek egin ondoren deitzen den osoko bilkura baten aurrean kargua hartu ahal du. Halaber, alkatetza honek proposaturik, honako erabakia hartu da:

BAT: Udalbatzaren osoko bilkurak Lucia Aramburu de la Cal zinegotziaren eta Bildu-Eusko Alkartasuna (EA)/Altenatiba Eraikitzen (EA-Alternatiba hautez zerrendako den Juan Luis Lopetegi Salaberriaren uko egitearen berri izatea.

BI: Hutsik geratzen den kargua betetzeko beharrezkoak diren izapideak egiten hasteko agindu eta Hautesle Batzorde Zentralari Miren Tarragona Perezen kredentziala egitea eskatzea.

3.- Kontu ematea, alkate erabakiz 2011ko aurrekontuetan egindako hiru aldaketena (2011KO010004, 2011KO010005 eta 2011KO090001

Alkateak dio gai zerrendan adierazten diren hiru aldaketa espedienteak gain beste aldaketa baten kontu ere emango duela 2011KO090002.

Lau espediente horien bidez udal aurrekontuetan egindako aldaketen kontu eman du.

4.- Diktamena, transferentzia bidezko 2011ko aurrekontuan aldaketa egiteko (2011KO020003).

Honela dio diktamenak:

Kreditu Aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2011ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2011ko azaroaren 4ko D11/01064 dekretuaren bidez hasia, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2011ko azaroaren 16an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo Loyarte eta Eneko Lartigeren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik identifikazio zk. 30005/2011, 2011-11-04koa eta zenbatekoa 20.000€.

PARTIDA

AZALPENA

FUNTZIONALA

GEHITU

GUTXITU

Kreditu Ret.

174

Inbertsioak Kirol instalazioetan

452.10

20.000

Rtc 5-2011

347

Herri baratzak

531.00

9.800

348

Seinaleak

222.00

1.200

349

Aldagelak

449.00

9.000

GUZTIRA

20.000

20.000

Diktamena onartu egin da aldeko zortzi botorekin (alkatea eta bilkuran diren Lezoko Bildu udal taldearen zazpi zinegotziena), hiru abstentzio (EAJ-PNV taldeko hiru zinegotziena) eta ezezko boto batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko Mikel Antxon Arrizabalagarena)

Mikel Antxon Arrizabalagari ez zaio ondo iruditzen inbertsioak gutxitzea gastu arruntean gastatzeko.

5.- Diktamena, 2012 ekitaldirako taxi tarifak onartzeko (2011KO290004)

Honela dio diktamenak:

Urriaren 13an egindako Ogasun eta Kontu batzordearen bilkurak mahai gainean uztea erabaki zuen 2012. urteko taxi tarifak onartzeko proposamena, Oarsoaldea eskualde mailan egin beharreko koordinazio bilera baten zain.

Oarsoaldeko Taxi Batzordean egindako bileran proposamen bat adostu zuten bai udal ordezkariek eta taxisten elkarteetako lehendakariek.

Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2011ko azaroaren 16an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo Loyarte eta Eneko Lartigeren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: 2012. urterako taxien tarifak onartzea, Oarsoaldeko Taxi Batzordeak proposatu bezala:

TarifaI (*):

Gutxienekoa: 5,0000€

Egindako Km. 1,0484€

Itxaronaldia, orduko: 20,6108€

(*) Tarifa hau lanegunetan, larunbata ezik, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

Tarifa II (**)

Gutxienekoa: 5,902016€

Egindako Km 1,6456€

Itxaronaldia, orduko: 22,3979€

(**) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere 22:00etatik 07:00etara, abenduaren 24 eta 31 barne direlarik.

Gutxieneko tarifaren barnean 1,5 Km-ko ibilbidea edo bost minutuko itxaronaldia sartzen da.

Diktamena aho-batez onartu da.

6.- Diktamena, kreditu kobraezinak deklaratzeko.

Honela dio diktamenak:

2007ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, zerga-bilketako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2011ko azaroaren 16an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo Loyarte eta Eneko Lartigeren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Kaudimen-gabezia eta preskripzioagatik aurkeztutako zerrendan jasotakoak (Zenbatekoa 72.629,66€) kobraezinak deklaratzea, honako egoerak direla medio:

- Hainbat entitatetan egindako funtsen bahitura negatiboa izan da.

- Soldataren bahitura ezinezkoa izatea nominarik ez dutelako.

- Ondasun higiezinak izanik, hauen bahituraren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.

Diktamena aho-batez onartu da.

7.- Diktamena, 2012ko udal aurrekontua onartzeko (2011KO290006).

Honela dio diktamenak:

2012ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2011ko azaroaren 16an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo Loyarte eta Angel Portugalen aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2012. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2012

2012

1

Pertsonal Gastuak

2.760.000

1

Zuzeneko zergak

2.195.000

2

Gastuak ondasun arrunt.

2.744.100

2

Zeharkako zergak

50.000

3

Finantza gastuak

160.000

3

Tasak eta bestelako zergak

1.224.200

4

Transferentzia arruntak

867.900

4

Transferentzia arruntak

3.652.100

6

Inbertsio errealak

100.000

5

Ondare-sarrerak

22.000

8

Finantza aktiboak

12.000

6

Hirigintzako Jarduerak

10.000

9

Finantza pasiboak

530.000

7

Kapital transferentziak

8.700

8

Finantza aktiboak

12.000

GUZTIRA

7.174.000

GUZTIRA

7.174.000

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Kepa Garbizu diktamena onartzearen aurka azaldu da. Alde batetik dio eskatutako diru sarrera batzuk egin ez direlako, hala nola, udal hauteskunde kanpainan Bilduko propagandarekin zikindutako paretak garbitzeagatik egindako gastuak; Santakrutz festetako programa liburua Bilduk ordaintzea bertan hautagaien argazkia sartu zelako eta Lezo 5 udal aldizkariaren gastuen diru sarrera gobernu taldearen propagandarako erabili zelako bakarrik. Bestalde dio akats bat dagoela partida baten hamar aldiz gehiagoko gastua jasota dagoelarik. Alkateak eta Haziendako zinegotzi delegatuak galdetu diote zein partida den hori baina ez du esan.

Mikel Antxon Arrizabalagari aurrekontu pobrea iruditu zaio, inbertsiorik proposatzen ez duen aurrekontua. Iaz 2.700.000 €tako inbertsioaren ordez aurten 100.000 €tako inbertsio proposatzen da. Krisi ekonomikoko garai hauetan udalek gastuen austeritate planak egin behar dituztela dio, barruko egituren erreformari ekinez eta bere konpetentziazko diren zerbitzuetan zentratuz. Hori egin ordez datorren urterako gastu arrunta igo egiten da eta udalarenak ez diren zenbait gastu jasotzen direla dio. Hala nola, Pasaia-Lezo Lizeorako aurreikusitako 100.000 €tako partida, presoen senideentzako diru laguntza partida, udalbiltzarako partida, garapen nazionalerako aurreikusitakoa, nazioarteko elkartasunerako proposatutakoa eta abar. Ez dago ados udalak ematen dituen diru laguntzetan inolako aldaketa eta murrizketarik ez proposatu izanarekin. Pertsonal gastuko I. kapituluan eta gastu arrunteko II. Kapituluan proposatutako iazkoa %2,2 jaistea gutxi jaistea dela iruditzen zaio. Guzti horregatik diktamenaren aurka bozkatuko duela dio.

Ainhoa Intxaurrandietak dio presoen senideei bisita gastuetarako ematen zaizkien diru laguntzarenak konponketa erraza daukala presoak inguratuz edo etxera ekarriz eta gai horretaz asko dakiela alderdi sozialistak.

Kepa Garbizuk dio bere alderdiak 2012rako ordenantza fiskalaren aldaketaren kontra egin zutela eta aurrekontuaren diru sarreren oinarri haiek direlako aurrekontuen kontra bozkatzeko beste arrazoi bat dela..

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zortzi botorekin (alkatea eta Lezoko Bildu udal taldearen gainerako zinegotziena) eta ezezko lau botoekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Xubero Ubillos eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

8.- Diktamena, 2011ko lanpostuen zerrendaren aldaketaren hasierako onarpenari (Musika Eskolako langileak aurkeztutako alegazioak erantzun eta aldaketari behin betiko onarpena emateko (2011PE290003).

Alkateak Barne Batzordeak emandako diktamen onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

Udalbatzak, 2011ko irailaren 29ko erabakiaren bidez, eta urriaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez ondoriorik gabe utzi zuten Udal Gobernu Taldeak eta Langileen Batzordeak Musika Eskolari buruz eginiko hitzarmena. 2011/12 ikasturteko matrikula errealari erantzuteko beharrezkoak diren lanaldi errealen eta aipaturiko hitzarmena aplikatzearen ondoriozko lanaldien arteko aldeak 0,6ko desbideratzea zekarren; beraz, ikasturteari erantzuteko beharrezkoa ez den gastu handiago bat.

Hitzarmenaren 9. klausulak beste legislatura batzuei hitzarmena ondoriorik gabe uztea baimentzen zien, beraz, bere aplikazioak Udalari beharrezkoa ez den galera ekonomikoa zekarkionez, hitzarmen hori ondoriorik gabe uztea erabaki zen. Erabaki horrek Udal Musika Eskolako irakasleen dedikazioari eragiten zion, eta, hortaz, Udaleko lanpostuen zerrenda aldatu behar zen. Aldaketa horri irailaren 29ko bileran eman zitzaion hasierako onarpena.

Aldaketa espedientean bertan, Musika Eskolako administrari laguntzailearen lanaldia aldatzea ere erabaki zen, proposatutakoa administrazio lanari erantzuteko nahikoa iritzita eta bitarteko langileekin betetzen den lanpostu bat delako.

Erabakia jendaurrean jarri ondoren, alegazioak aurkezteko epean bi alegazio idazki jaso dira; bata, Edurne Osa Marinek, Musika Eskolako administrari laguntzaileak, aurkeztutakoa eta, bestea, Joxan Anduaga Permachek eta Musika Eskolako beste 13 irakaslek aurkeztutakoa.

Bi alegazioek matrikulen eta langileen dedikazio jaitsiera ehunekoei eta horien kausei buruzko baieztapen batzuk egiten dituzte, baina Musika Eskolako zuzendariaren azaroaren 15eko txostenak horien aurka egiten du. Aurkeztutako idazkietan, erabakia hartzeko arrazoirik eza eta aurretiko negoziaziorik eza alegatzen dira. Musika Eskolako zuzendariaren beraren azaroaren 3ko txostenean, eginiko urratsak eta horretarako arrazoiak zehazten dira. Alkatetzatik ere izandako harremanen kontakizun kronologikoa egiten da:

  1. Irailean, alkateak Edurne Osa Marinekin, Joxan Anduaga Permachekin (langileen ordezkaria) eta musikako beste irakasle batzuekin hitz egin zuen.
  2. 2011ko irailaren 2an, klaustroa egin zen musikako irakasleekin.
  3. 2011ko irailaren 23an, bilera egin zuen Pertsonal eta Barne Batzordeak, eta bertan izan ziren Enpresako Komitea eta langileen ordezkaria.
  4. 2011ko azaroaren 14an, bilera egin zen Enpresako Komitearekin eta langileen ordezkariarekin; komiteak ez zuen proposamenik aurkeztu, eta langileen ordezkariak hitzarmeneko ehunekoak mantentzea proposatu zuen.

Hori guztia kontuan hartuta, bai Musika Eskolako zuzendariak igorritako txostenak, bai irakasleei loturiko aldaketa egiteko errepikatzen diren arrazoiak eta argudioak, eta Udalak, erakunde gisa, administrari laguntzailearen lanaldi ehunekoa aldatzeari dagokionez, plantilla organikoko lanpostu huts bat betetzen duen heinean, bere kabuz antolatzeko duen boterea kontuan hartuta, 2011ko azaroaren 16an Pertsonal eta Barne Batzordeak eginiko bileran, Ainhoa Zabalo Loyarteren, Eneko Lartige Zabalekuren eta Angel Portugal Formosoren aldeko botoekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, honako irizpen hau eman zuen Udalbatzan onartzeko:

BAT: Edurne Osa Marinek eta Joxan Anduaga Permachek eta Musika Eskolako beste 13 irakaslek aurkeztutako alegazioak ez onartzea, irizpen honen azalpen zatian eta espedientean jasotako arrazoiengatik.

BI: 2011ko lanpostuen zerrendaren aldaketa behin betiko onartzea.

HIRU: 2011ko lanpostuen zerrendaren aldaketa hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak dio gai honi hasierako onarpena eman zitzaionean aurka bozkatu zuela baina orain abstenitu egingo dela. Eskolako zuzendariarekin egon zela eta hark emandako arrazoiak sentidua dutela iruditzen zaio, nahiz eta onartu akaso beste modu batera ere egin daitekeela.

Beste parte hartzerik gabe diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zortzi botoekin, aurkako hiru (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Xubero Ubillosenak) eta abstentzio batekin.

9.- Diktamena, 2012. urteko plantila organikoa eta lan postuen zerrenda hasieraz onartzea (2011PE290004).

Alkateak diktamena onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

Indarrean dagoen legerian oinarrituta, tokiko korporazioari dagokio urtero onartzea aurrekontuaren bidez, udal plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda.

2011-11-16an egindako Barne Batzordean, Plantilan eta Lan Postuen Zerrendan egindako aldaketak azaldu ziren.

Batzorde horretan bertan Alkatetzak beste aldaketa baten berri eman zuen, Alkatearen Aholkulari Plaza eta Postuaren ezabapena. Hori dela eta zera esan zuen: Alkatetzaren aholkulari plaza eta lanpostua desagertu egiten dela hau sortzeko helburuak bete direlako.

Horiek horrela, eta zuzenketa egin ondoren, Ainhoa Zabalo Loyarte, Eneko Lartige Zabaleku eta Angel Portugal Formosoren aldeko botoekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak 2011-11-16an egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 2012. urterako udal plantila organikoa hastapenez onartzea.

BI: 2012. urterako lanpostuen zerrenda hastapenez onartzea.

HIRU: Espedientea hamabost egunez jendaurrean jartzea, GAOn eta iragarki oholeko iragarki bidez.

LAU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da.

Alkateak aldaketak azaldu ditu.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da baiezko zortzi botorekin (alkatea eta bilkuran diren Lezoko Bildu udal taldearen zazpi zinegotziena), eta ezezko lau botorekin ((EAJ-PNV taldeko, Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Xubero Ubillosena eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko Mikel Antxon Arrizabalagarena).

10.- Diktamena, “Aserraderos de Lezo” deritzon hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Bereziari behin betiko onartzeko (2009H0400001).

Diktamenak honela dio:

ECHARRI BARBERIA, JOSE MARIAk ECHEMAR SLren izenean “Aserraderos de Lezo” deritzon hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Berezia aurkeztu du.

Tokiko Gobernu Batza­rrak 2009ko abenduaren 1ean egindako bileran «Aserraderos de Lezo» deri­tzon hiri eremuko Hiri Antolaketa Plan Bereziari haserako onarpena ematea erabaki zuen.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko urtarrilaren 19an. Prentsa idatzian ere argitaratu zen.

Espedientea jendaurrean egon den epean alegazio bakarra aurkeztu zen, hain zuzen ere, ECHEMAR SL entitatearena.

Alegazioaren edukia laburbilduz ondorengo hau zen:

  • Haserako onarpena jaso duen Plan Berezian ibilgailuen aparkaleku erabilerara xedatu nahi den udal jabegoko lursailean 100 m2 sabai izango lukeen eraikin bat aurreikustea proposatzen da aparkaleku erabileraren osagarri.
  • Adierazitako lursaila ECHEMAR, SLk darabilenez emakida kontratua duelako 2003ko apirilaren 24tik, aurreikusten den eraikinaren gainean emakida zabaltzea eskatzen du, eraikina gauzatzea bere kontu izango litzatekeelarik.

Lezoko udalak 2010ko apirilaren 21eko osoko bilkuran ECHEMAR, SLk aurkezturiko alegazioa partzialki onartzea erabaki zuen baita ere “ Aserraderos de Lezo” deritzon hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Berezia behin betikoz onartzea onarturiko alegazioak planean suposatzen duten moldaketekin.

Halaber onarturiko moldaketa hauekin, Plan Berezia aurkeztu zuen ECHEMAR, SLri Testu Bateratu bat osatzeko agindua eman zitzaion.

2011ko urriaren 7an ECHEMAR SLk arestian aipatu alegazioan eskatutakoari uko egiten diote eta Plan Berezia hasieran aurkeztu zuten bezala onartutzat ematen dute.

Azterketa juridikoa

Berez 2010ko apirilaren 21eko osoko bilkuran behin betikoz onartu zena ez zen jatorrizko plan berezia izan baizik eta onarturiko alegazioak zekartzan aldaketekin osaturiko plan berezia. Horrenbestez jatorrizko plan berezia onartzea nahi bada, derrigorrezkoa da egintzak atzeratzea jendaurreko epea amaitu zen unera arte eta plan bereziari berriro behin betiko onarpena ematea, orain bai, hasieran aurkeztu zen dokumentuarena.

Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 95 eta 96 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2011ko Azaroaren 16an egindako batzarraldian, Ainhoa Zabalo, Eneko Lartige eta Angel Portugalen botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: “Aserraderos de Lezo” deritzon hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Berezia behin betikoz onartzea.

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aurreko atalean adierazten den Testu Bateratua Lezoko udalean aurkeztu ondoren.

Diktamena onartu egin da aldeko hamaika botorekin (alkatea eta bilkuran diren Lezoko Bildu udal taldearen zazpi zinegotziena eta EAJ-PNV taldeko hiru zinegotziena eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko Mikel Antxon Arrizabalagarena).

11.- Mozioa, EAJ eta PSE-EE artean sinatutakoa bakeari buruz. ( 2011AL050003).

Mozioa aurkeztu zuenetako batek, Mikel Antxon Arrizabalagak dio kontestu politikoa aldatu egin dela eta PNV taldea ados badago erretiratu egin duela mozioa. Kepa Garbizu ados dago mozioa erretiratzearekin.

Alkateak dio beraiek mozio alternatibo bat zutela eta hura eztabaidatu nahi duela. Horregatik proposatu du gai zerrendan hamabostgarren tokian “Euskal Presoen eskubideen alde” mozioa eztabaidatzea. Mikel Antxon Arrizabalagak dio usteko beste osoko bilkura baterako. Alkateak bere proposamena mantendu du eta aldeko zortzi botoekin (alkatea eta bilkuran diren Lezoko Bildu udal taldearen zazpi zinegotziena), aurkako bat (Mikel Antxon Arrizabalagarena) eta hiru abstentziorekin (EAJ-PNV taldeko hiru zinegotziena) alkatearen proposamena onartu da. Beraz gai zerrendari gai berri bat gehitzen zaio, hamabost garren tokian aztertuko dena, “Euskal Presoen eskubideen alde” mozioa.

12.- Mozioa, PSE-EEk aurkeztua, Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko Plan Orokorraren aldekoa (2011AL050004).

Mikel Antxon Arrizabalagak aurkeztu du mozioa. Dio Aldundiko gobernu talde berriak zalantzan jarri dituela orain arteko planak eta horregatik aurkeztu duela mozioa. Honela dio mozioak:

2006ean, Gipuzkoako Lurralde osoko hondakinen mankomunitateek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hauxe erabaki zuten, irtenbide egokiaren bila urteak eman ondoren: erakunde horiek guztiak bilduko zituen Hondakinen Partzuergo bat sortzea. Partzuergo hori bat dator 2002ko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) Hiri Hondakinen kudeaketari buruz egiten duen diagnostikoarekin, eta bereziki, hondakin horiek etorkizunean kudeatzeko moduarekin, hau da, hondakinak murriztearekin, berrerabiltzearekin eta birziklatzearekin. Helburu hori lortzeko, erakundeek eta herritarrek ahalegin handiak egin dituzte, eta Espainia osoa kontuan hartuta, Gipuzkoan birziklatu da gehien. Alabaina etxeko hondakinen frakzioak bitzeko moduari buruzko eztabaida faltsua da baldin eta modu horretan frogatu nahi bada aurretiko ahalegin horien ondoren geratzen diren gainerako hondakinak desagerrarazteko instalazioak beharrezkoak ez direla. Edo beste modu batera esanda, “atez ateko” sistema garestiagoa, osasungaitzagoa eta deserosoagoa izateaz gain, ez du garrantzirik errausteko beharrari dagokionez.

Hori dela-eta, akordio hori izenpetu zuten erakundeak ados zeuden aipatutako politikak abian jartzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak eraikitzearekin, eta zehazki, etxetan eta enpresatan gaika bildutako frakzio organikoa konpostatzearekin, eta baita “errefusa” izeneko frakzioaren balorazio energetikoarekin. Horiek horrela, saihestu, birziklatu edo konpostatu ezin diren hondakinak eskualdez gaindiko zabortegi kontrolatuetara bideratzen dira, harik eta erraustegiak amaitu arte. Nabarmendu behar dugu, azken lau urteotan, hainbat lan egin direla Gipuzkoan irekita dauden zabortegiak –Urteta, Sasieta eta Lapatx– handitzeko. Era berean, San Markoseko zabortegia behin betiko ixteko erabakia hartu zen, eta ondorioz, Donostialdeko hondakinak gainerako zabortegietara bideratzen dira, gure Lurraldean egunero sortzen den hondakin kopuruak isuri daitekeen kopurua gainditu arren. Horiek horrela, 25.000 tona eraman behar izaten dira urtero Igorreko zabortegira. Kontuan hartu behar dugu egungo zabortegiak ezin izango direla handitu, eta ondorioz, zaborraren arazoa larria dela.

Era berean, partzuergoa osatzen duten erakundeen ustez, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa eta partzuergoa kudeatzen duen sozietatea (GHK) egokiak dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Tokiko Administrazioek Hiri Hondakinak kudeatzeko dituzten beharrak behar bezala gestionatzeko, kontuan hartuta, beti ere, Hiri Hondakinak kudeatzeko ardura eta betebeharra udalena dela, eta lurralde mailan, mankomunitateena.

Egitura berri hori oinarrituta zegoen alderdien arteko onarpenean eta konfiantzan eta lurralde-elkartasun printzipioan, eta baita lankidetza ekonomiko eta finantzarioan ere. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 378 milioi euroko inbertsio-planari aurre egiteko beharrezkoak ziren fondoen %33 emango zuen, eta ehuneko hori ez zen itzuli beharko. Gainerakoa udalerrietako mankomunitateek hartuko zuten beren gain, tratatu beharreko tona bakoitzeko finkatutako tarifa baten ordainketaren bidez. Tarifa horren barnean, 20 urteko finantzazio-gastuak zeuden.

Egia esan, GHK sozietateak 46 milioi euro inbertitu ditu jada, eta lanen erritmoaren ondorioz, hilero, milioi bat euroko lan egikaritze ziurtagirien fakturak ordaintzen ari dira. Diru horretatik, 26,5 milioi aurreratu ditu jada Gipuzkoako Foru Aldundiak, 10 milioi euro jaso dira Inbertsioen Europako Bankuarekin eta banku pribatuarekin izenpetutako 263 milioi euroko kreditutik, eta gainerako 9,5 milioiak gipuzkoarrek ordaindu ditugu azken urteotan izan diren zaborraren tasen igoeren bidez.

Kontuan hartu behar dugu, gainera, banku horiekin sinatutako finantzazioa proiektu bat finantzatzeko dela, eta beraz, ezin dela beste helburu batzuetarako erabili. Beste modu batera esanda, kudeaketa planetan, eta ondorioz, inbertsio planean aldaketaren bat izanez gero, bankuek, finkatutako klausulen arabera, mailegatutako dirua eska dezakete eta baita finantzazio kostuak eta interes-tasen estaldurak ere.

Azkenik, orain arte egindako lanen garrantzia azpimarratu nahi dugu: sarbideak eta lur-mugimenduak Zubietan, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroan; konpostatzeko instalazioak Lapatxen; Urteta, Sasieta eta Lapatxeko zabortegiak handitzeko lanak; transferentzia-guneak… Era berean, kostu handia ekarriko dute aurretratatzeko instalazioa eta erraustegia eraikitzeko kontratua deuseztatzeak, Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroko lurra mugitzeko lanak bertan behera uzteak, desjabetze-espedienteak geratzeak eta lurrak leheneratzeak.

Horrez gain, GHK sozietateak 2014. urtera arte egin beharreko ordainketak kontuan hartzen baditugu, lanak geratzeagatik guztira 159.557,000 euro inguru ordaindu beharko dituzte subsidiarioki partzuergoa osatzen duten erakundeek, beti ere Batzarrean duten garrantziaren arabera.

Horregatik guztiagatik, hona hemen PSE-EE alderdiko Udal Taldeak aurkeztutako mozioa:

Bat.- Lezoko Udalbatzak erabateko babesa ematen die GHHKPOko eta aurrerapen dokumentuko planei, eta zehazki tratamendu instalazioen inbertsioen planari –hondakinak tratatzeko instalazioak kokatzeko Lurralde Plan Sektorialarekin bat etorriz–, finkatutako egutegiari eta finantzazio planari.

Bi.- Lezoko Udalbatza hondakinak kudeatzeko aurreikusitako planak geratzearen aurka dago; izan ere, hartutako konpromisoak betetzearen alde dago, sekulako zorra ez egiteko eta Lezoko hiri hondakinen kudeaketa kolokan ez uzteko.

Hiru.- Lezoko Udalbatza Gipuzkoako zabortegi guztiak ixtearen alde dago, beti ere GHHKPOean eta aurrerapen dokumentuan adierazitako tratamendu instalazioak eraikitzeko lanak amaitzen direnean. Era berean, errausketa saihesteko, Udalbatzak lehentasuna ematen dio berreskura daitezkeen hondakinen frakzio guztiak murrizteari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari. Udalbatzaren ustez, kaleko edukiontzi itxiak dira etxeko hiri hondakinak biltzeko modurik hoberena.

Ainhoa Intxaurrandietak mozioari testu alternatibo bat aurkeztu dio. Honela dio:

Bilduk moratoria bat proposatzen du beste alternatiba batzuk garatzeko bidean, hain zuzen zero zabor norabidean, hondakinak gutxitu, birziklatu eta berrerabiltzea da etorkizuna. Zabortegi klasikoek eta erraustegiak estrategia horren aurkakoak dira eta beraz Bilduk ez bata ez bestea ez ditu babesten.

Bilduren konpromisoa da Udal eta Mankomunitate guztiek batera alternatiba bat eraikitzea, Gipuzkoa osorako eta ingurumena eta osasuna aintzat hartuko dituena. Beraz datozen hilabeteotan horri buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu marko hauetan. Guzti honengatik Bilduko Udal taldeak honako hau onartzea proposatzen du:

Gipuzkoako Mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari dei egitea denon artean hondakinen gaiari alternatibak proposatu eta bide berri bat erabakitzeko, non gaur eguneko zabortegien eta errausketaren bidea behingoz gaindituko diren.

Testu alternatiboa bozkatu eta onartu egin da aldeko zortzi boto (alkatea eta bilkuran diren Lezoko Bildu udal taldearen zazpi zinegotziena), eta ezezko lau botorekin ((EAJ-PNV taldeko, Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Xubero Ubillosena eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko Mikel Antxon Arrizabalagarena).

13.- Mozioa, EAJ-k aurkeztua, 2010eko auditoriari buruz (2011AL050005)..

EAJ taldeak aurkeztutako mozioak honela dio:

2011eko urriaren 13an ospatutako Kontu eta Ogasun Batzordearen bileran, BETEAN AUDITORIA, S.L.P.k eginiko Lezoko Udal honen 2010eko Auditoria Txostenaren berri eman zen (Ayuntamiento de Lezo. Estados correspondientes a la liquidación presupuestaria integrados en la Cuenta General del ejercicio 2010 junto con el Informe de Auditoría).

Dokumentu horretan azterketa eta gomendio ugari egiten dira, interesgarri, dudarik gabe, korporaziokide guztiontzat, baina bai likidatutako Aurrekontuko Udaleko Arduradun Teknikoentzat ere.

Bada, ordea, gai bat, larritzen gaituena. “1. Opinión de Auditoria” zatiko 4. puntuan (3. orrialdea) eta “IV.1.Presupuesto y modificaciónes presupuestarias” zatian (12. orrialdean), honako hauek jasotzen dira:

  • “... Hemos comprobado la contabilización de gastos autorizados superiores a las correspondientes consignaciones presupuestarias... que ascienden a 538.033 euros”
  • “... existen bolsas de vinculación en las que el gasto autorizado ha superado la consignación presupuestaria por un importe conjunto de 538.033 euros. El detalle por capítulos más significativo, es el siguiente: Capítulo II (Ondasun arruntak) 304.009 €. Capítulo IV (Tranferentzi arruntak) 3.681 €. Capítulo VI (Inbertsioak) 230.344 €.”.

Uste dugu ezin dugula hau dagoenean utzi, gertatutakoaren justifikazio gehiago behar dugula, alegia. Horregatik aurkezten diogu mozio hau Udal Korporazioari, proposamen hauek onar ditzan:

  • Alkate andereari eskatzen diogu, Tekniko Arduradunei Auditoria horren kopia bana eman diezaien beraren berri izan dezaten.
  • Alkate andereari eskatzen diogu Tekniko Arduradun bakoitzari, dagozkion arloetan eta gorago aipatutako gaiari buruz, txosten bat idatz dezaten.

Mozioa onartu egin da aldeko hamar botoekin eta bi abstentzioekin (Eneko Lartige eta Angel Portugal).

14.- Mozioa, Genero Indarkeriaren aurkako erakunde adierazpena.

Mikel Antxon Arrizabalagak egin du adierazpenaren aurkezpena. Honela dio adierazpenak:

1. 2011. Urtean Euskal Herrian 7 emakume erailak izan dira gizonen esku. Gaur arte, azaroak 25, Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako Nazioarteko eguna, 80 kasutik gora salatu dira: hori icebergaren punta besterik ez da. Kontutan harturik kasuen % 20ª soilik salatzen dela, benetan lotsagarria da emakumeek pairatzen dituzten bortizkeria-kasuen zenbatekoa.

2. Lezo Udalak adierazten du emakumeen aurkako indarkeria erabat arbuiatzen dutela, indarkeria horrez adierazpidea dena delarik ere, fisikoa, psikologikoa, morala eta abar, eta esplizituki zein inplizituki buruturikoa.

3. Lezoko Udalak konpromiso irmoa hartzen du genero-indarkeriaren aurka etenik gabe borrokatzeko, indarkeria hori sufritzen duten emakumeekin eta haiek biltzen diren elkartearekin koordinazioan eta elkarlanean arituz. Indarrak batzea baita bide bakarra, genero-indarkeria gabeko gizartea lortzeko.

4. Lezo Udalak bat egiten du genero-indarkeriaren bidegabekeria pairatzen eta jasaten duten emakumeekin, eta beren babesa eta laguntza eskaintzen diete.

5. Lezo Udalak adierazten du orain arte bezala lanean jarraituko dutela genero-erasoak gerta ez daitezen programa hezitzaileak garatu eta sentsibilizazio-kanpainak egin daitezen. Baita erasoak sufritu dituzten emakumeak era integral batean artatuak izan daitezen protokoloak eta kalitatezko zerbitzuen azpiegiturak sustatzea eta bideratzen ere.

6. Lezo Udalak dei egiten die gipuzkoar guztiei inguruan sumatzen duten emakumeenganako indarkeria oro salatzeko, nolanahikoa izanda ere; are gehiago, indarkeria jasaten duten emakumeen inguruko senide, lagun, kide, edo edozein ezagun salatu dezala edonolako genero indarkeria. Deia luzatzen diete, halaber, emakume biktima horiek babestu eta lagundu ditzaten.

7. Txirotasunaren feminizazioaren aurkako borroka aldarrikatu nahi dute Lezo Udalak. Izan ere, bizi dugun krisi ekonomiko eta sozial honetan, lan-kolokatasuna, txirotzea eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua areagotu egiten direlako, eta arazo horiek emakumeak kaltetzen dituztelako batez ere.

8. Lezo Udalak jabetzen dira emakumeen aurkako indarkeriak forma anitz hartzen dituela munduan zehar, baita erregimen integrista eta totalitarioetan emakumeak ikusezin bilakatzen eta eskubide gabetzen dituzten formak ere. Aurten, zehazki, Lezo Udalak salatu nahi du sexu-esplotazioaren bidez emakumeen aurka egiten den indarkeria, batez ere pertsonen salerosketa eta trafikoko sareetan.

9. Lezo Udalak bat egiten dute azaroak 25ean antolaturiko manifestaldiekin, eta herritarrei dei egiten diete egun hori dela-eta lurraldean zehar genero-indarkeriaren aurka antolaturiko ekintzetan parte hartzera.

Alkateak adierazpenari gehitu nahi dion testu bat irakurri du. Honela dio testuak:

  • Indarkeria aurre egiteko politika integralari dagokionez, mota desberdinetako neurriak hartu beharko ditugu kontutan, besteak beste heziketan oinarritutako prebentzio neurriak, eraso baten ondorengo neurri asistentzialak edota erantzun soziala artikulatzeari begirakoak.
  • KONPROMISOA HARTZEN DU, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, osoa eta koordinatua garatzeko, hitzetik ekintzetara pasatuz.

GONBITEA EGITEN DIE herritar guztiei, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Herrian edo eskualdean burutu daitezkeen mobilizazioekin bat egiteko.

Mikel Antxon Arrizabalagak ez du eragozpenik alkateak proposatutako adierazpenari gehitzeko.

Alkateak proposatutako gehiketarekin adierazpena ahobatez onartu da.

15.- Mozioa, Euskal Presoen Eskubideen Alde.

Bilkura honetako hamaikagarren gaian erretiratu den mozioaren testu alternatiboa gai bezala tratatzea onartu du osoko bilkurak hamaikagarren puntuan.

Ainhoa Intxaurrandietak irakurri du testua. Honela dio:

Une historiko bizi dugu Euskal Herrian. ETA erakundeak borroka armatua behin betiko uzteko konpromisoarekin, ziklo politiko berri bati hasiera emateko oinarria sendotu da. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen.

Gernikako Akordioan hitzartutakoari jarraiki, eta Aieten Nazioarteko Komunitateak zabaldutako mandatuaren norabidean, ETAren erabakiak, gatazka politikoa, bake bidera eramateko aukera baten aurrean jarri gaitu. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da, “Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz, Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea, Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea, Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe eta azkenik, Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea”.

Euskal gizarteak urte asko daramatza, preso politikoen eskubideen bermeak eskatzen. Urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen. Urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen.

Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Era berean, konponbide politikoaren baitan, presoek ere parte izan behar dutelarik. Ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko.

Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Senitartekoek milaka kilometro egiten jarraitzen dute. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Egoera hau errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekoa deritzogu.

Hori guztia kontuan hartuko, honako adierazpen hau aurkezten dugu,Lezoko Udaleko Osoko Bilkura honetara, eztabaidatua eta onartua izan dadin:

1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea.

2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du.

3.- Norabide horretan eta mobilizazio horren harira, abenduaren 16ean udal honetako hautetsiek baraua egin eta eguerdiko 12tan kontzentrazioa burutuko dugu.

4.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat egin eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.

5.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun.

Mozioa onartu egin da aldeko zortzi botorekin (alkatea eta bilkuran diren Lezoko Bildu udal taldearen zazpi zinegotziena), kontrako boto bat (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko Mikel Antxon Arrizabalagarena) eta hiru abstentziorekin (EAJ-PNV taldeko hiru zinegotziena).

16.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta delegatuen txostenak.

Zinegotzi delegatuak eta alkateak bere jardunaren berri eman die korporazioari.

17.- Galde-eskeak.

Alkateak Kepa Garbizuri aurreko bilkuran egindako zazpi galderen erantzun txostena eman dio.

Gaur Kepa Garbizuk idatziz beste hiru galdera erregistratu ditu. Alkateak esan dio eraginkorrago iruditzen zaiola bai galdera hauek bai etorkizunean bururatu ahal zaizkionak zuzenean dagokion udal departamentu bakoitzean egiten baditu. Horrela egitekotan gelditu dira.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:45etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 929.855etik 929.869ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna