2011ko irailaren 29ko akta

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2011ko irailaren 29an, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín.

Ez da bileran izan Lucia Aranburu De la Cal.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Bilkurari hasiera eman eta gero, alkateak dio gai zerrendan ez dagoen gai bat gaurko bileran eztabaidatu nahi duela: 2010eko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena. Esan du maiatzean egin zen Kontu eta Ogasun batzordearen oniritzia duela eta jendaurrean egon den epean ez dela inongo erreklamaziorik egin. Soilik onarpenaren tramitea falta denez, espedientea gehiago ez atzeratzeko gaurko bileran urgentziaz gaia eztabaidatzea proposatu du.

Kepa Garbizuk eta Mikel Antxon Arrizabalagak bere desadostasuna azaldu dute. Alkateak dio Kontu Orokorraren berri izan behar dutela, batzordean izan zirelako eta gaurkoa formazko erabakia dela. Gaia gaurko bilkuran tratatzea onartu da aldeko zazpi botorekin eta aurkako laurekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Xubero Ubillos eta Mikel Antxon Arrizabalaga). Alkateak dio gai zerrendako bigarren gaia izango dela.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko ekainaren 11ko, ekainaren 30eko eta uztailaren 28ko osoko bilkuretako aktak onartzea.

Akta aho-batez onartu dira inolako zuzenketarik gabe.

2.- 2010eko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena (2011KO080001).

Kontu eta Ogasun batzordeak, 2011ko maiatzaren 13an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2010.ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, udalbatzari proposatzen dio 2010. ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.

Proposamena onartu egin da aldeko zortzi botorekin, kontrako boto batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga) eta hiru abstentziorekin (Kepa Garbizu, Xuberu Ubillos eta Enrique Figueroa).

3.- Batzorde Informatzaileen maiztasuna erabakitzeko proposamena onartzea (2011ID100007).

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 134. artikulua aplikatuz, alkateak proposaturik Udalbatzak aho batez ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Batzorde informatiboek bere ohiko bilkurak bi hilabetez behingo maiztasunez egingo dituzte, hil bakoitietan ohiko osoko bilkura baino astebete lehenago.

Batzorde bakoitzak zehaztuko du eguna eta ordua.

4.- Alkatearen D11/00857, D11/00893 eta D11/00958 dekretuen kontu ematea.

Hiru dekretu horien bidez udal aurrekontua aldatzen da gastu partiden transferentzia bidez eta alkateak berak onartuz.

Kepa Garbizuk dio gai zerrendan aipatzen diren hiru dekretuak gaizki jasoak daudela. Aipatzen diren dekretu zenbakietan espedienteari hasiera ematen zaio eta zenbaki horien ordez aipatu beharko liratekeela bilkura honen deialdiarekin bidalitako D11/00858, D11/00894 eta D11/00960 dekretuak, horietan onartzen direlako partiden arteko transferentzia bera.

5.- Mozioa, San Markos zabortegiaren itxieraren ingurukoa (2011AL050003).

Mikel Antxon Arrizabalagak aurkeztu du mozioa. Honela dio mozioak:

Los municipios que pertenecemos a la Mancomunidad de San Marcos generamos anualmente 97.199 Tn, de las cuales 11.318 se mandan al vertedero de Sasieta, 39.083 se depositan en el vertedero de Urteta, 42.507 se vierten en el vertedero de Lapatx y 4.291 se exportan al vertedero vizcaíno de Igorre, según datos obrantes en la sociedad gestora del Consorcio de Residuos de Gipuzkoa.

Este reparto responde, en primer lugar, a la voluntad de los anteriores gestores municipales y forales de cerrar definitivamente el vertedero de San Marcos, tras más de 40 años de funcionamiento, respondiendo así a una demanda ciudadana largamente planteada. Esta medida podía llevarse a cabo por efecto de la reciprocidad con que San Sebastián respondía al asumir la construcción de la incineradora y resto de plantas de tratamiento en el enclave donostiarra de Zubieta. Gracias a esos complejos acuerdos, el resto de vertederos e, incluso el territorio de Bizkaia, acogían toda esa basura mientras durase la construcción de las plantas previstas en el plan de gestión guipuzcoano. Llegado el momento de su puesta en funcionamiento, el cierre del conjunto de los vertederos del Territorio podría hacerse efectivo y alcanzar así, el anhelado objetivo de “vertido cero”.

Sin embargo, la voluntad de los gobiernos municipales de Bildu en la comarca, así como la de la Diputación Foral de Gipuzkoa y la Mancomunidad de San Marcos, de no proseguir con la construcción de las citadas plantas y paralizar la aplicación de los acuerdos en su día suscritos para la resolución del grave problema de residuos que padece el Territorio, pone en serio peligro el destino de la basura que se genera diariamente en el entorno de Donostialdea y Oarsoaladea. La ruptura de aquellos acuerdos es razón suficiente para que el resto de vertederos de Gipuzkoa e incluso el Territorio de Bizkaia, se nieguen a seguir recibiendo y gestionando esa basura, ante la incertidumbre que se abre en toda Gipuzkoa por la paralización de los planes y proyectos previstos.

El Proyecto de clausura y sellado del viejo vertedero de San Marcos, y los planes para su futura reconversión en un parque periurbano para el disfrute de la ciudadanía de Errenteria, Pasaia, Lezo y el barrio Donostiarra de Alza, pueden verse por tanto, definitivamente comprometidos.

Por todo lo que antecede, que el Grupo Municipal del PSE-EE planta la siguiente moción

Primero.- El Ayuntamiento Pleno de Lezo muestra su total apoyo al acuerdo de cierre y sellado definitivo del vertedero de San Marcos y exige al gobierno local de Bildu que desarrolle cuantas gestiones sean necesarias para llevarlo a efecto a la mayor brevedad posible.

Segundo.- El Ayuntamiento Pleno de Lezo declara su firme apuesta por reconvertir el viejo vertedero de San Marcos en el parque periurbano, a través de restauración vegetal y paisajística que conduzcan a la vertebración de un corredor ecológico y de fomento de la biodiversidad, junto a los parques Lau Haizetara y Ametzagaina.

Alkateak testu alternatibo bat aurkeztu du. Ainhoa Intxaurrandietak irakurri du eta honela dio testu horrek:

Urte luzetako arazoa dugu hondakinak zabor moduan isurtzeko politika. Zabortegiek izugarrizko arazoak eman dituzte eta horren adibide argia da San Marko zabortegia. Hondakina modu sailkatu batean bildu beharrean, guztia batera eta nahastuta bildu izanaren ondorioak pairatzen dira zabortegien inguruan. Modu honetara biltzeak lur azpian lixibatuak sortzen ditu eta airera berriz, gasak isurtzen dira hondakinen usteltze prozesuan. Honek ingurugiroari arazo latzak ekartzen dizkio, lur azpiko errekak kutsatu eta hartziduraren ondorioz berriz nabarmena da sortzen dituen usain txarrak eta negutegi efektua

Horrela, hondakinen inguruan eman beharreko politikek aldaketa handiak izan dituzte azken urteotan. Sortzen dugun hondakina gutxitzeaz gain, gaika biltzea ezinbesteko urratsa da hondakinen arazoari irtenbideak emateko. Norabide horretan legedia ere zorrozten joan da eta hondakinen tratamenduari buruz hainbat lege ezarri dira. Erreferentzia nagusiak 1482/2001 errege dekretua, 2008/98/CE Europako zuzentaraua, eta hondakinen estatuko lege berria ditugu, non gaur egun arte ezagutu ditugun zabortegiak legez kanpo ezartzen diren eta hondakinen ziklo osoari mailakatze zehatza ezartzen den: lehenik zaborra murriztu, gero gaika bildu eta berrerabili, ondoren birziklatu, jarraian balorizazio energetikoa, horretarako sistema desberdinak egonik eta azkenik eliminazioa. Arau hauetan jasotakoa kontutan hartuz lan asko dago egiteko azken tratamenduraino iritsi aurretik.

Gipuzkoan hiri hondakinak botatzeko hiru zabortegi daude martxan gaur egun, Sasieta, Lapatx eta Urteta. Legediaren arabera, zabortegi hauek denbora laburrean itxi beharrekoak dira, San Marko zabortegiaren moduan. Zabortegien aroa amaitu da eta beste irtenbide batzuk topatu behar ditugu.

Bilduk, ez udal honetan, ez eta Diputazioan, ez du inondik inora zabortegiak irekita mantentzeko asmorik eta epe ahalik eta motzenean beste alternatiba batzuk proposatuko ditu. Eztabaida antzua da gainera, izan ere legediak ez baitu ematen aukerarik gaur eguneko zabortegiak irekiak mantentzeko. Legez kanpokoak izango dira.

Erraustegia ez da alternatiba ordea, inondik inora. Are gutxiago helburua “vertido cero” denean zuek esaten duzuen bezala. Hori gezurra da. Erraustegia airea kutsatzeaz gain bere zepa eta errautsak (zabor toxikoak direnak) nonbait isuri behar dira eta erraustegia egingo balitz non isuri erabakitzeko dago, Gipuzkoako lekuren batean ala kanpoan isuri beharko litzateke errauts toxikoa. Nork nahi du hori bere etxe ondoan?

Horrela Bilduk moratoria bat proposatzen du beste alternatiba batzuk garatzeko bidean, hain zuzen zero zabor norabidean, hondakinak gutxitu, birziklatu eta berrerabiltzea da etorkizuna. Zabortegi klasikoek eta erraustegiak estrategia horren aurkakoak dira eta beraz Bilduk ez bata ez bestea ez ditu babesten.

Bilduren konpromisoa da Udal eta Mankomunitate guztiek batera alternatiba bat eraikitzea, Gipuzkoa osorako eta ingurumena eta osasuna aintzat hartuko dituena. Beraz datozen hilabeteotan horri buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu marko hauetan. Guzti honengatik Bilduko Udal taldeak honako hau onartzea proposatzen du:

Gipuzkoako Mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari dei egitea denon artean hondakinen gaiari alternatibak proposatu eta bide berri bat erabakitzeko, non gaur eguneko zabortegien eta errausketaren bidea behingoz gaindituko diren.

Eztabaida eman da hondakinen errausketaren aldekoen eta kontrakoen artean. Kepa Garbizuk dio EAJ taldea errausketaren alde dagoela eta galdetzen du ea Bilduk San Markoko zabortegia berriro ireki behar duen. Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez dagoela errausketarentzako alternatibarik, konponbide txarren artean hoberena dela. Ainhoa Intxaurrandietak eta Alkateak diote badirela hondakinak kudeatzeko beste aukera batzuk.

Alkateak bozketara jarri du berak aurkeztutako testu alternatiboa eta argitu du testu hori onartzeak esan nahi duela Mikel Antxon Arrizabalagak aurkeztutako mozioa ez dela onartzen bozkatu beharrik gabe. Testu alternatiboa ez balitz onartuko orduan bai bozkatuko litzateke mozioa.

Testu alternatiboa bozkatu eta onartu da aldeko zortzi botorekin eta aurkako laurekin (Kepa Garbizu, Xuberu Ubillos, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

6.- Lezoko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren Testu bateratuaren zuzenketak onartzeko diktamena (2007H0310001).

Eneko Lartige, Hirigintza eta Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak irailaren 23an Hirigintza Batzordean onartutako diktamena aurkeztu du. Honela dio diktamenak:

“ Lezoko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren testu bateratuaren zuzenketak onartzea. (2007H0310001).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak behin betiko onarpena eman zion Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari 2010eko abenduaren 21ean. Onarpena baldintzatua izan zen eta ezarritako baldintzak betetzen zirela justifikatzen zuen dokumentua aurkezteko hiru hilabeteko epea eman zitzaion Lezoko Udalari. Lezoko Udalak 2011ko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Testu bateratua onartu zuen. Dokumentu honetan Aldundiaren behin betiko onarpenean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen da. Testua Gipuzkoako Foru Aldundira apirilaren 12an igorri zen.

Uztailaren 19an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izandako bileran testuan zuzenketa batzuk egin behar direla zehaztu zen. Hauek ziren Testu Bateratuari proposatzen zitzaizkion zuzenketak:

- 1.1. dokumentuaren 30. orrialdean (gaztelerazko alean 31. orrialdean) Lurzoru eta Hirigintzako Zuzendariaren agindu datak zuzendu egin behar dira.

- 2.1. Agirian, 150. orrialdean (gaztelerazko alean 162. orrialdean) 149. artikuluan zuzenketa bat egin behar da, aldundiaren behin betiko erabakia betetzeko.

- 2.1. Agirian 155. orrialdean (gaztelerazko alean 168 orrialdean) 150.artikuluan zuzenketa bat egin behar da, 150.7.f) lerroaldia gehituz, aldundiaren behin betiko erabakia betetzeko.

- 2.2. Agirian 15. orrialdean (gaztelerazko alean 15. orrialdean) egikaritze baldintzetan gehitu behar da “Jarduera Integratu horretan, tokiko zuzkiduretara bideratutako lurren erreserbak justifikatzeko, kontuan hartuko da 2/2006 Legearen 79.2. eta 3. Artikuluetan eta 105/2008 Dekretuaren 17. Artikuluan aurreikusitakoa.”

- 2.2. Agirian 51. orrialdean (gaztelerazko alean 54. orrialdean) bariante azalerak zuzendu behar dira.

- 2.2. Agirian 56. orrialdean (gaztelerazko alean 59. orrialdean) egikaritze baldintzetan testu bat gehitu behar da:

- 2.2. Agirian 59. orrialdean ( gaztelerazkoan 63. orrialdean) azalerak zuzendu behar dira.

Zuzenketa guztiak jasotzen dituzte orrialde berriak espedientean daude.

2011ko uztailaren 28ko osoko bilkuran, Lezoko udalak arestian adierazitako zuzenketak egitea erabaki zuen.

Akordio honen jakinarazpena Gipuzkoako Foru Aldundira igortzean, udal hirigintza teknikariak bertako teknikariekin izandako bileran, konturatu ziren onarturiko aldaketak ez ezik, HAPOaren zenbait plano ere aldatu behar zirela,onarturikoek zuzen zuzenean eragiten baitute plano batzuetan.

Horrela ondorengo planoak aldatzen dira:

II.1.1 planoa “Lurraldeko egitura organikoa. Zonakatze orokorra.”

II.1.2.a planoa Zonakatze Orokorra. Hiri eremua.”

II.1.4.a planoa “Lurzoruaren sailkapena. Eremuen mugak.”

III.1.a planoa “Kalifikazio xehatua.”

V.planoa “Hirigintz exekuzio baldintzak.”

Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2011eko irailaren 23an egindako batzarraldian Ainhoa Zabalo, Angel Portugal eta Eneko Lartige aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Lezoko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren Testu bateratuari akordio honen azalpenean jasotzen diren zuzenketak egitea.

BI: Erabaki hau eta zuzenketak Gipuzkoako Foru Aldundira igortzea.”

Diktamena onartu egin da aldeko zortzi boto eta aurkako lau botorekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Xubero Ubillos eta Mikel Antxon Arrizabalaga), hau da, osoko bilkura osatzen duten zinegotzien gehiengo osoaren aldeko botoarekin.

Kepa Garbizuk azaldu du gaurkoa planaren akats zuzenketa teknikoa bada ere bere taldea plan honen kontra egon dela eta dagoela. Mikel Antxon Arrizabalagak ere arrazoi bera eman du kontrako botoa azaltzeko.

7.- 2011. urteko lan postuen zerrenda aldatzeko diktamina onartzea (2011PE290003).

Alkateak Barne Batzordeak onartutako diktamena aurkeztu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010ko azaroaren 2an buruturiko batzarrean, Udaleko Langileen Komiteak, Musika Eskolaren inguruan, Gobernu Taldearekin adostutako hitzarmena berrestu zuen.

Lan Hitzarmen horren baitan, eta 2010/2011 ikasturterako izan ziren matrikulazioak kontuan hartuta, 2011ko martxoaren 23an egindako Osoko Udalbatzak, 2011rako Lan Postuen Zerrenda onartu zuen. Bertan, Musika Eskolako instrumentu bakoitzari bermatutako lanaldiak eta 2010/2011 ikasturterako lanaldi errealen ehunekoak jasotzen ziren.

2011/2012rako Musika Eskolaren matrikulazioa kanpaina amaituta, musika-instrumentu gehienetan matrikula kopuruen jaitsiera ikus daiteke.

Udaleko Langileen Komiteak eta Gobernu Taldeak adostutako lan hitzarmenaren bederatzigarren puntuan, aipatu lan hitzarmena eraginik gabe uzteko aukera jasotzen dela ikusirik, Gobernu Talde honek, lan hitzarmen hori eraginik gabe uztea eta Lan Postuen Zerrenda aldatzea proposatzen du. Horrela, 2011/2012 ikasturterako musika irakasleei dagozkien lanaldi errealen ehunekoak jasoko dira Langileen Zerrenda berrian.

Era berean, Musika Eskolako administrazio lanak egiteko, lanaldiaren %50a nahikoa dela baloratzen dugu. Beraz, Musika Eskolako adminitrazio kudeaketarako lanaldia %50ekoa izatea proposatzen dugu.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loyarte, Eneko Lartige Zabaleku eta Angel Portugal Formosoren aldeko botoekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak, 2011-09-23an egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Bertan behera uztea Musika Eskolaren inguruan, Udaleko Langileen Komiteak eta Gobernu Taldearen artean adostutako lan hitzarmena

BI: Hasierako onarpena ematea 2011rako Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2011/2012 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren eta Musika Eskolako Administrazio Kudeaketaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira.

HIRU: 2011/2012 ikasturteko lanaldien ehunekoak ondokoak izango dira:

ERREGIMENA

EGOERA

LANALDIA (%)

2011/2012 KURTSOA

HIZKUNTZ

ESKAKIZUNA

Perkusioa + osagarriak

Laborala

Jabetzan

37,50

1995/03/31

Pianoa + osagarriak

Laborala

Hutsik

35,33

1995/03/31

Akordeoia + osagarriak

Laborala

Jabetzan

25 (*)

1995/03/31

Flauta + osagarriak

Laborala

Jabetzan

15,17

1995/03/31

Oboea + osagarriak

Laborala

Hutsik

6

1995/03/31

Musika Mintzaira

Laborala

Jabetzan

37,50

1995/03/31

Musika

Funtzionarioa

Jabetzan

100

1994/07/31

Trikitixa + osagarriak

Laborala

Jabetzan

41,50

1995/03/31

Saxofoia + osagarriak

Laborala

Jabetzan

13,83

1995/03/31

Biolina + osagarriak

Laborala

Hutsik

17,83

1995/03/31

Tronpeta + osagarriak

Laborala

Jabetzan

38,67

1995/03/31

Klarinetea + osagarriak

Laborala

Jabetzan

12,50

1995/03/31

Gitarra + osagarriak

Laborala

Hutsik

54,83

1995/03/31

Txeloa + osagarriak

Laborala

Hutsik

7

1995/03/31

Musika Eskolako Ad. Kudeaketa

Funtzionarioa

Hutsik

50

1993/09/30

(*) 2011/2012 kurtsoan akordeoiko irakasleak, trikitixa ere irakatsiko du lanaldiaren %13,33an. Beraz, lan jarduna % 38,33koa izango da.

LAU: Akordioa jendaurrean jartzea, hamabost lanegunez, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita, espedientea aztertu eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko.

Mikel Antxon Arrizabalagari ez zaio zuzena iruditzen iaz Tokiko Gobernu Batzordeak onartutako hitzarmena orain Osoko Bilkurara ekartzea, Osoko Bilkurak ez zuelako onartu. Alkateak esan dio hitzarmenaren edukia jasoz udalaren Lan postuen Zerrenda Osoko Bilkurak onartu zuela eta beraz, zerrenda horri aldaketak egitea Osoko Bilkurari dagokiola.

Kepa Garbizuk salatu du matrikularen jaitsiera bakarrik aipatu izana eta ez aipatzea jaitsiera horren arrazoia. Garbizuren ustez, matrikulak gutxiagotzearen arrazoi nagusia izan daiteke azken urteotan Musika Eskolarako onartu diren tasen %24ko eta %25eko igoera. Bere ustez Musika Eskolaren kalitatea hobeagotu egin behar da eta tasak jaitsi. Ez dio zentzurik ikusten orain dirua aurreztearen aitzakia erabiliz 0,6 lanpostu murrizteko proposamena egiteari, duela hilabete pare bat udalean inoiz izan ez den alkatearen aholkulari lanpostua sortu berri denean. Oraindik berak ez daki zertarako den aholkulari lanpostu hori.

Jendartetik alkatearen aholkularia den Haritz Salaberriak erantzun dio esanez legealdiko plangintzaz, udalaren antolaketaz eta abarrez ari dela lanean komunikazioaren arloaz gain.

Eztabaida jendartean dauden Musika Eskolako langile, ikasle eta gurasoetara ireki da. Jendartetik Musika Eskolako irakaslea den Estanis Karrerak hitza eskatu du eta gaia irakasleei jakinarazteko erabili duen modua dela eta, alkateak huts egin diola esan du. Indarrean zegoen hitzarmena aldatzearen eraginez, lanaldien ehuneko berriak zituzten irakasleei, aurrez inolako bilera edo azalpenik eman gabe, ikasturtea hasteko bezperan, posta elektronikoz jakinarazi zitzaiela salatu du. Gogoratu du berak hogeita bost urte daramatzala musika eskolan eta ez duela horrelakorik ikusi, akordio bidez egin direlako orain artekoak. Ez du onartzen gaur aurkezten den proposamenak, azken hiru urteetako eztabaida luze eta korapilatsuaren ondoren lortutako adostasunezko hitzarmena ez betetzea.

Alkateak gogoratu du irailaren 2an irakasleen ordezkaritza batekin izandako bileran barkamena eskatu ziela soilik posta elektronikoa erabili izanagatik, onartuz, orduan eta bai gaur ere, ez zela izan modurik egokiena. Dena den gogoratu du irailaren 2an hiru orduz bilduta egon zela irakasleen ordezkaritzarekin. Bilera horretan azaldu zituela hitzarmena indargabetzeko zituen arrazoiak eta aurtengo lanaldien ehunekoen zergatia. Alkateak esan du, irailaren 2ko bileran adierazi zuela alde batetik matrikula kopurua jaitsi izanagatik eta, bestetik, krisi ekonomikoaren ondorioz egoera berria zela eta, aurreko legealdian adostutako hitzarmena indargabetzeko beharra. Horretaz gain, hitzarmenaren bederatzigarren klausulaz baliatzea erabaki zuela adierazi ziela ere, esan du. . Horrez gain, irakasleen lanaldiak jakinarazi zituela dio alkateak. Egoera berriaren inguruan, bai hitzarmen berri bati buruz, bai lanaldiei buruz proposamenak egiteko eskatu zien irakasleei eta negoziazio aukerak abiarazteko. Alkateak irakasleekin biltzeko prest zegoela esan zien. Edonola, gaur arte irakasleek bilera eskaririk edo beste proposamenik ez diotela egin esan du. Aurreko hitzarmena “bai edo bai jarreran“ daudela, beste inongo aukerarik eman gabe. Gaia udal langile komitetik bideratzeko proposamena ere egin ziela esan du alkateak, baina gaur arte ez omen da inongo proposamenik egin.

Jendartetik Joxan Anduagak hitz egin du. Musika Eskolako irakaslea da etalan-legepekoudal langileen ordezkaria. Alkateak lehenik hitzarmena haustea eta gero proposamenak eskatu izana salatu du. Aurreko legealdian hitzartutakoa defendatu du eta gogoratu du irakasleek azken urteotan 30.000 €ko murrizketa izan dutela.

Musika Eskolako irakaslea den Araitz Larreak ere parte hartu du eta esan du ezin zaiola berriro ere irakasleei borondate ona eskatu beraien lanaldiak gehiago jaisteko. Zalantzan jarri du aurtengorako proposatu diren lanaldi portzentaiekin hitzarmeneko portzentaiekin lortzen zena lortu ahal izatea. Estanis Karrerak ere zentzu berean dio ezin dela ezagutu gabe erabakirik hartu. Gehitu du, alkatearen aholkularia hitzarmenaren alde egongo dela, hura alkatea zela onartu eta sinatu baitzen.

Alkatearen aholkulariak onartu du hitzarmenaren aldekoa izanik, gaur egungo zenbakiak ikusita, zalantzak dituela orain jasangarriak ote diren orduan udalak bere gain hartutakoak, egoera ekonomikoa oso beltza delako.

Jendartetik azpimarratu da musika eskola eta bere irakasleek egiten duten lana, beharrezkoa eta interesgarriak direla herriaren kulturan, eta hori ezin dela soilik ikuspegi ekonomikotik aztertu.

Jendartetik ere Andoni Pikabea aritu da, udal langileen ordezkaria eta enpresa komiteko kidea. Gaia mahai gainean uzteko eskaria egin dutela gogoratu du. Esan du langileak ez dutela sortu krisia eta ez dela haiekin ordaindu behar. Salatu du inongo txostenik ez izatea administrariaren lan jarduna lanaldi erdira jaisteko proposamenean inguruan. Komunikazioa arazoak nabarmendu ditu gai honetan eta zubiak eraikitzeko ahalegina eskatu du.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zortzi botorekin eta aurkako laurekin (Kepa Garbizu, Xuberu Ubillos, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

8.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak dio udal sailburuekin koordinazio bilerak abiarazi dituela eta lau urteko legealdi plangintza ere egiten hasi direla. Gizarte Zerbitzuetako gaiei buruz dio, espero duela datorren urte hasierako Foru Aldundiak eguneko zentroa martxan jartzea. Udaltzaingoaren inguruan dio tabernetako terrazen jarraipena egin dela, ibilgailuen trafiko puntu beltzak zerrendatzen ari direla eta udalaren larrialdi planen errebisioa bukatzen ari direla, Termika eta Portukoak barne. Idazkaritzatik azpimarratu du 2011ko lan eskaintza publikoaren barruan lau administrari plaza betetzeko lehiaketa deitu dela eta izen emateko epean 354 izangai aurkeztu direla. Orain oposaketetako ariketekin hasiko direla dio. Musika Eskolan ikastaroko lehen eskola kontseilua egin dela dio.

Eneko Lartigek dio Olatzar eremuko promotoreekin lehenengo hartu emanak hasi dituztela. Obretan, Udalak Herri Eskolako jangela eta Ikastola berriko inguruko urbanizazioa burutu dituela adierazi du. Baimenik gabeko obra eta okupazioengatik zigor espedienteak martxan jarri direla ere esan du eta S-1eko planen aldaketa aztertzen ari direla.

Ainhoa Intxaurrandietak Ogasun gaien berri eman du: ordenantza fiskalen aldaketen prestaketekin ari dira, batetik. Bestetik, aurtengo eta datorren urteko aurrekontuen lanketarekin dabiltza. Diru sarreretan jaitsiera nabarmena aurreikusten dela ere aipatu du.

Kultura eta jaietako gaien berri Mikel Arrutik eman du. Santakrutzetako festen balantzea egiteko bilera deitua dagoela esan du urriaren 6rako. Bere iritziz giro ona eta lezoarren partehartze handia izan duten festak izan direla dio. Barkamena eskatu du festa egitarauko esku programan egin den akats batengatik, hau da Bilduko hautagaitzaren argazkia argitaratu izanagatik. Beraien asmoa gobernu taldearen argazkia ateratzea izan zela dio. Kepa Garbizuk bere haserrea azaldu du diru publikoa propaganda politikoa egiteko erabili delako. Bestalde, Mikel Antxon Arrizabalagak dio korporazioa gobernu taldea baino zabalagoa dela eta korporazio osoaren presentzia eskatu du argazkian.

Luis Garridok kirol gaien inguruan informatu du. Ondorengoak izan ditu hizpide: instalazioen azterketa egin izana, kirol elkarteekin egindako kirol mahaia, kirol elkarteekin dirulaguntzen banaketa eta joan den igandeko BTT mendiko txirrindulari probaren arrakasta.

9.- Galde-eskeak.

Kepa Garbizuk dio zazpi galdera erregistratu dituela gaur goizean. Horretaz gain, kontu hauek aipatu ditu:

9.1.- Kale Nagusiko trafikoa eta aparkalekuak begiratu beharra dagoela dio: kale estua, bi norabide, pasabideak, aparkalekuak, arriskua gehitzen ari dela dio.

9.2.- Bidegorrian falta den baranda puska noiz jarriko den galdetu du.

9.3.- Errenteriako Kaputxinos aldean Portuak panelak jarri dituen bezala, ea Lezon jarriko dituzten galdetu du.

9.4.- Darietatik Errenteriako bidearen interes arkeologikoaren inguruan Eusko Jaurlaritzari egindako galdera zertan den galdetu du.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 21:00etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 929.826tik 929.835ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna