- 1. Egoki irudituz gero, 2014ko martxoaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. Herribiderako lurren lagapen-hitzarmena onartzeko proposamena (2011H0360002)
- 3. “Tomas Garbizu” Lezoko Musika Eskolako 2014/15 ikasturteko eskola egutekia onartzeko proposamena (2014PE060001)
- 4. Seme alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena onartzeko proposamena (2014PE10002)
- 5. Familia esku hartze programan parte hartzeko proposamena (2014GZ310002)
- 6. Familia esku hartze programan parte hartzeko proposamena (2014GZ310001)
- 7. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- GALDE ESKEAK
Lezon, 2014ko martxoaren 31n, astelehena, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2014ko martxoaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Herribiderako lurren lagapen-hitzarmena onartzeko proposamena (2011H0360002)
Urdalamarta baserri inguruan herri bidea hobetzeko helburuarekin bi jabekide prest daude udalak behar dituen lurrak doanik emateko udalari honek bidearen mantenuaren ardura hartzen duelarik.
Interes orokorraren aldeko lagapena izanik hura bideratzen dituen lagapen hitzarmenak onartzea proposatzen zaio Tokiko Gobernu Batzarrari,
Horiek horrela, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Urdalamarta baserriaren inguruko herri bidea hobetzeko beharrezko den lurren lagapenetarako Maria Luisa eta Arantxa Garmendia Lopetegirekin eta Celedonio Barros Barral eta Irune Arrillaga Isasarekin sinatu beharreko hitzarmenak onartzea.
BI: Alkatea ahaltzea hitzarmen hori eta behar diren gainontzeko dokumentuak sinatzeko.
PERTSONALA
3. “Tomas Garbizu” Lezoko Musika Eskolako 2014/15 ikasturteko eskola egutekia onartzeko proposamena (2014PE060001)
Xanti Espina Anduezak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/2015. ikasturteko eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.
Egutegiaren proposamena jadanik onartua izan da Eskola Kontseiluan 2014ko martxoaren 11an.
Horiek horrela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/2015. ikasturteko eskola egutegia.
BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4. Seme alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena onartzeko proposamena (2014PE10002)
I.Q.E.k, 2014ko martxoaren 18an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa luzatzea eskatu du.
Eskatutako lan murrizketaren arabera, I.Q.E.k egunean 4 ordu eta 45 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:45etara.
Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta ikusirik eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duela,
Alkatetza honek propsaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea I.Q.E.k bere alabaren zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena.
- Egunean 4 ordu eta 45 minutu lan egingo du.
- Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:45etara.
- Luzapena, 2014ko martxoaren 29an sartuko da indarrean eta 2014ko irailaren 30a bitarte iraungo du.
BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
GIZARTE ZERBITZUAK
5. Familia esku hartze programan parte hartzeko proposamena (2014GZ310002)
Ikusi dut P.A.P.k egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.
Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Onartzea P.A.Pk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.
BI: Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.538 € (AD-72 ).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Gai zerrendatik kanpo, ondoko puntua urgentziaz sartzea erabaki dute batzarkideek
6. Familia esku hartze programan parte hartzeko proposamena (2014GZ310001)
Ikusi dut M.V.D.k egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.
Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Onartzea M.V.D.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 12 hilabetez, 6 hilabete ordez, horrela Tokiko Gobernu Batzarrak 2014-03-03an onartutako proposamenean zegoen akatsa zuzenduz.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
7. Alkatearen erabakien kontu ematea.
2014ko martxoaren 17an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105363tik 1105366ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.