2016ko maiatzak 16

Lezon, 2016ko maiatzaren 16an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Maria Noemi Arberas Oses.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

KULTURA

  1. 2016/2017ko “Udan Jostatzera” udaleku irekien kudeaketa zerbitzuaren esleipena egiteko proposamena (2016ID160002).

Esleipenerako espedientea azterturik, Kontratazio Mahaiak hala proposaturik, alkatetza honek proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ez onartzea Jolasi enpresak egindako proposamena teknikoa gabeziak nabarmenak dituelako baldintza pleguaren 17. Oinarrian zehaztutako hiru ataletan (A: marko teorikoan, B: lan metodologian, D: udalerriko errealitatearen egokitzapenean) eta negoziazioan hobestea eskatu arren, Proposamen Teknikoari hobekuntzak ez aurkezteagatik.

BI: “Udan Jostatzera” Udaleku irekiak kudeatzeko zerbitzua 2016 eta 2017an Hezkide Eskolari esleitzea proposatzea. Esleipenaren prezioa 20,35€ ordukoa zuzendariaren kasuan eta 18,35€ orduko hezitzaileen kasuan (enpresa BEZ ordaintzetik salbuetsia dago).

Eta kontratua burutzeko beti ere, administrazio-baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

HIRU: Hezkide Eskolari erabaki hau jaso eta egutegiko hamar egunetako epea ematea baldintza administratiboen agirien 22. Oinarrian xedatutako dokumentazio aurkezteko.

LAU: Alkatea ahaltzea esleipena egiteko behin hiru erabakian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. Aiton Borda tabernan langile bat laguntzaile gisa onartzeko proposamena (2016GZ320003).

Nerea Nuñezek egindako eskaera onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek darama ondorengo

BAT: Onartzea Aiton Borda tabernako esleipendunak, Nerea Nuñez, aipatutako tabernan Amaia Polo Echeveste laguntzaile gisa lan egiteko egin duen eskaera.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

  1. Lezoko Udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2016.urteari dagokion hitzarmena onartzeko proposamena (2016GZ360001).

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Aiton Borda elkartearen arteko 2016.urteari dagokion hitzarmena onartzea.

BI: Aiton Borda elkarteari 2016. urterako 12.000€ko diru-laguntza ematea (AD-295).

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Dirulaguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da, eta beste %30 gastua zuritu ondoren.

LAU: Alkatea ahaltzea hitzarmena sinatzeko.

BOST :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA

  1. Euskara Sailaren dirulaguntzak 2016 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2016KU030001).

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena azterturik,

Alkateak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar hoenk ERABAKI DU:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2016 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Oinarrien berri deialdi bidez ematea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Gastua onartzea 32.500,00 € (A-282).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

  1. 2015.urteko aurrekontuari dagokion Kirol Entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntza baten aldaketa egiteko proposamena (2015KI100001).

2015 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia esleipenerako espedientea azterturik eta teknikariak Sportland Oarsoaldea kirol klubari dagokion txostena irakurri ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2015eko azaroaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak Lezoko Kirol Elkarteari onartutako dirulaguntza ez ordaintzea, EJko erregistroak ez baitu bere dokumentazioa onartu eta aktibitaterik gabe gelditu delako.

BI: Lezoko Kirol Elkarteari zegokion dirulaguntza SPORTLAND OARSOALDEA KIROL KLUBAri ematea, klub honek jaso baitu Lezoko Kirol Elkartearen aktibitatea, kide berberek osatzen dutelarik eta helburu berdinarekin.

HIRU: Kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarri arauetan jasotakoa jarraituz SPORTLAND OARSOALDEA KIROL KLUBARI 1.264’75 € diru-laguntza luzatzea (A- 607/2015).

AU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko maiatzaren 2az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna