2016ko maiatzak 2

Lezon, 2016ko maiatzaren 2an, astelehena, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko apirilaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

  1. Zubitxo kaleko 37ko tarte-solairuko eskuineko lokala etxebizitza bihurtzeko erabilera aldaketa baimena, egindako lanak legeztatzeko obra baimena eta lehen erabilera baimena emateko proposamena (2016H0340001).

2015eko abenduaren 18an Ekaitz Agirre Intxaustik Zubitxo kaleko 37ko tarte solairuko eskuineko lokalean etxebizitza legeztatzeko eskaera aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2939). Horretarako Unai Gomez Arriaran eta Jon Ander Azpiazu Juaristi arkitektoek sinatzen duten legeztatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2015eko abenduaren 14eko oniritzi zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 16.979,79 euro izanik.

Halako legeztatze espediente batek, prozesu naturalak behar dituen baimen guztiak lortzea dakar, hau da, hirugarren sektoreko erabilera duen lokalaren etxebizitzarako erabilera aldaketa, burutu behar izan diren lanen obra baimena, eta azkenik, sortutako etxebizitza berriaren lehen erabilera baimena, kontuan izanda, lokalak etxebizitza bilakatzeko jardueretatik eratorritako etxebizitzak Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuak izango direla.

Aipatu etxebizitza legeztatzeko espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ekaitz Agirre Intxaustiri Zubitxo 37ko tarte-solairuko eskuineko lokari hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea. Aldaketa hau gauzatu ahal izateko hirigintza karga bezala 4.251,40 euro ordaindu beharko ditu, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzan jasotzen den moduan. Ordainketa burutu arte ez da erabilera aldaketarik gauzatuko.

BI: Ekaitz Agirre Intxaustiri Zubitxo 37ko tarte-solairuko eskuineko lokala etxebizitza bilakatzeko burututako lanak legeztatzeko obra baimena ematea. Horretarako, aurkeztutako legeztatze proiektuaren gauzatze materialaren aurrekontuaren araberako eraikuntza, instalazio eta obren zerga ordaindu beharko du, aurrekontuaren %5a alegia, 998,99 euro, gehi udal tasari dagozkion 53 euro.

HIRU: Ekaitz Agirre Intxaustiri Zubitxo kaleko 37ko tarte-solairuko eskuineko lokalean sortu den etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea. Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 49,95 euro dira.

Lehen erabilera baimena lortu ondoren, eskritura berriekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Departamentuan jatorrizko lokala etxebizitzara aldatu dela tramitatu beharko da, U-4 inprimakia aurkeztuz, baimendutako aldaketak dagozkion ondorioak izan ditzan.

LAU: Zubitxo kaleko 37ko tarte-solairuko eskuineko lokalean sortu den etxebizitza erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzea ondorengo baldintzetan:

1. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.

Legeak xedaturikoaren arabera, etxebizitza hau eta, kasuan kasu, harekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango du beti. Horren­bestez, Lezoko Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo da beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

Etxebizitza hau hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondorioz udal baimenetatik datorrenez 1,8 indizera iritsi ahal izango dira. Etxebizitza honi loturiko garaje eta trastelekuei dagokionez oinarrizko salneurriaren 0,25 indizea ezingo du gainditu.

2. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

Etxebizitza honen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Kasu hau ematen bada, etxebizitzak gehienez Lezoko etxebizitza tasatuen ordenantzan aurreikusitako 1,7 indizera iritsi daiteke.

Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, Lezoko udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

3. Erregistroan inskribatzea.

Etxebizitza hau udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatu izana, etxebizitzaren eta harekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa etxebizitzaren titularrak izenpetzen dituen dokumentu guztietan islatu beharko da eta bereziki dagokion Jabetza-erregistroan, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

BOST: Zubitxo kaleko 37ko tarte-solairuko eskuineko lokalean etxebizitza legeztatzeagatik guztira 5.353,34 euro ordaindu beharko dira (4.251,40 euro erabilera aldaketaren karga urbanistikoagatik, 998,99 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, 53 euro udal tasarengatik eta 49,95 lehen erabilerarako baimenaren eskubideengatik).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

  1. Arretxene 4ko behe oineko lokala etxebizitzan bihurtzeko erabilera aldatzeko baimena eta obra baimena emateko proposamena (2016H0340002)

2016ko otsailaren 16an, Oihana Elberdin Jaureguik Luis Pinilla Gayren izenean Arretxene kaleko 4.eko baxuan dagoen lokalean etxebizitza burutu ahal izateko erabilera aldaketa baimena eta obra baimena eskatu zituen (erregistro sarrera zenbakia 413). Horretarako Oihana Elberdin arkitektoak sinatzen duen oinarrizko eta gauzatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko apirilaren 14ko oniritzi zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 19.976,02 euro izanik.

Udal arkitektoak burutu duen txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Luis Pinilla Gayri Arretxene kaleko 4.eko behe oineko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea. Horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 4.681,75 euroak ordaintzea.

BI: Ordenantzan eskatzen den Jabetza Erregistroko ohar soila ez dago oraindik Luis Pinillaren Gayren izenean, eskritura berriak aurkeztu badira ere oraindik aldaketa burutu ez delako. Jabetza Erregistroan Aldaketa hori burutu ahal izateko eskaeraren ziurtagiria eta eskriturak aurkeztu dira, alabaina erabilera aldaketa ez da emango harik eta ohar soila aurkezten den arte eskatzailearen izenean.

HIRU: Luis Pinilla Gayri Arretxeneko 4eko behe oineko lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera eta baldintza hauek bete beharko direlarik:

1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 6 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabetetako luzapena eska liteke.

2.- Baimena lortzen denetik urte betera etxebizitzak amaitua eta eskatzailea bertan bizitzen egon beharko da.

3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta Udal Etxebizitza Tasatuaren behin-betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.- Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan. Sukalde eta bainugelako aireztapena proiektuan adierazi bezala egin dela, eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere.

5.- Ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur-kontagailua jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

6.- Eskatzaileak lokala etxebizitzan bihurtuko ez balu erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta zigor moduan karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren %50a baino ez litzaioke itzuliko.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.051,80 euro ordaindu beharko ditu (998,80 euro eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 53 euro udal tasa kontzeptuan).

BOST: Arretxene 4eko beheko oineko lokalean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea behin behinekoz, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintzak guztiak bete direla ziurtatzen denean.

SEI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 232,41 x 1,2 = 278,89 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

ZAZPI: Guztira 5.733,55 euro ordaindu beharko ditu (4.681,75 euro erabilera aldaketaren karga urbanistikoengatik + 998,80 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik + 53 euro udal tasaren kontzeptuagatik).

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. Etxez Etxeko laguntza zerbitzuaren ekarpen ekonomiko berriak onartzeko proposamena (2016GZ020009)

Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren Araudiko 21. artikuluak honela dio zerbitzuaren prezioari buruz: “ (...) Hala dagokionean, urtero, eskumena duen organoak prezioak eguneratuko ditu (..)”.

Ekarpen ekonomikoaren berrikusketa egin ondoren, hainbat onuradunek egin beharrako ekarpenak aldatu dira.

Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren ekarpen ekonomikoen berrikusketaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU;

BAT: Onartzea Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren ekarpen berriak 2016ko maiatzetik aurrera.

  • N.A.U: 2,83€/orduko
  • J.A.A.A: 2,83€/orduko
  • A.B.S: 2,83€/orduko
  • M.J.E.N: 2,83€/orduko
  • J.M.G.A: 9,06€/orduko
  • R.G.R: 18,87€/orduko
  • M.C.R.P: 2,83€/orduko
  • O.R: 4,53€/orduko
  • M.S.H: 2,83€/orduko
  • J.J.I.G: 18,87€/orduko
  • M.C.T: 18,87€/orduko
  • M.B.P: 2,83€/orduko
  • FV/G.L: 0,28€/orduko

BI:Kontuhartzailetzari ekarpen berriak jankinaraztea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko apirilaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243115tik 1243121ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna