3 urte Hilabete 1 ago
Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 25ean ostiralean, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Zinealdean.
3 urte Hilabete 1 ago
Korrikaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz.
3 urte Hilabete 1 ago
Motxian Eby lehiaketaren lehenengo erronkak irabazlea dauka. Zorionak guztioi, primeran egin duzue eta.
3 urte Hilabete 1 ago
Motxian Eby lehiaketaren lehenengo erronkak irabazlea dauka. Zorionak guztioi, primeran egin duzue eta.
3 urte Hilabete 1 ago
Jardunaldia Baztanen burutuko da, martxoaren 26an, eta bertan ere “Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” izeneko liburuxka aurkeztuko da.
3 urte 2 hilabetetatik ago
Kai Nakai abeslariak hainbat bideo erronka botako dizkie Oarsoaldeko eskualdeko 12-17 urte bitarteko gazteei. Proposamen onenek sari ezberdinak irabaziko dituzte.
3 urte 3 hilabetetatik ago
Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendari Virginia Garciak Euskal Herriko zeru gainean bistan izaten ditugun izarrak bereizten eta ezagutzen erakutsiko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. Aranzadiko adituak, “Elkano. Euskal Planisferioa” izeneko saioak emango ditu urtarrilaren 28ra bitartean Oarsoaldeko sei euskaltegietan, Mintzagun programaren baitan.
3 urte 4 hilabetetatik ago
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du.
3 urte 4 hilabetetatik ago
Arratsalde ederra pasa genuen ostiralean Euskararen Oarsoarrak Sarian. Pello Jauregi eta Labore Oarso izan ziren aurtengo sarituak. Eskerrik asko gurekin ospatzera bertatatu zineten guztioi.
3 urte 4 hilabetetatik ago
Xanti Rodríguezen “Ospel” film laburra irabazi du euskarazko film-labur onenaren 9. Mintzagun saria.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko Eusko Jaurlaritzak Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz kanpainaren bigarren edizioa martxan jarri du.
3 urte 5 hilabetetatik ago
2010az geroztik Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eman ohi duen Oarsoarrak Euskararen Saria Pello Jauregi irakasle eta ikerlari antxotarrari eta Labore Oarso kontsumo kooperatibari emango diete aurten.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz “Atera mamia euskarari!” lanketa egin dute eskualdeko lau udalek urtean zehar. Lanketa horren barneko azken ekintza hilabeteko ogiaren zozketa izan da. Hala, hamabost egunez, okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei boletoa ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2021-22 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur eguerdian Lezon.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Eskola Kirola programa Oarsoaldeko lau herrietako ikastetxe guztietan gauzatzen da. Aste osoko jardueraz gain, astebururo ikastetxeetako haurrek kirol eskaintza zabal batez gozatzeko aukera dute.
3 urte 5 hilabetetatik ago
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Udaberrian bezala, udazkeneko saioak aurrez aurrekoak izango dira, osasun neurriak betez, beti er
3 urte 6 hilabetetatik ago
Atera mamia euskarari! kanpainaren zozketari hasiera emango zaio.
3 urte 7 hilabetetatik ago
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
3 urte 7 hilabetetatik ago
Kanpaina berria etorri berriei euskarara hurbil daitezen gonbita egiteko
Checked
59 minutu 4 segundu ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Subscribe to Oarsoarrak feed