Oarsoarrak

Oarsoaldea pausoz betetzeko erronka berria martxan da

6 egun 15 ordu ago

Maiatzean Oarsoaldeko kaleak berriro ere pausoz beteko dira. Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako udalek herritarrak II. Mugiment Pausu Erronkan parte hartzera animatu dituzte, egunerokoan gehiago mugitu eta ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.

Oarsoaldean udan egiteko kirol jarduera anitza 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzat

2 aste ago

UDA 2026 Kirol Kanpaina lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu eta bultzatu du aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan honen helburuak, besteak beste, hauek izan dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Aurreko urteetan bezala, 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako jarduerek ere izango dute lekua.

Eskuko Telefonoarekiko Mendekotasunari Buruzko Tailerrak Euskaltegietan

3 aste 2 egun ago

Eskuko telefonoarekiko mendekotasunaz eta ustekabean txertatzen dizkiguten bestelako mendekotasun edo joerei buruzko tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. Maitane Ormazabal psikologo eta adituak emango ditu “Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna" izeneko tailerrak apirilaren 22tik maiatzaren 7ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Euskara Enpresetan Eta Gizartean Errotzeko Ideiak Eta Esperientziak Partekatu Zituzten Enpatikonomia Jardunaldian

Hilabete 1 4 aste ago

Joan zen ostiralean izan zen Agustinak Zentroan ENPATIKONOMIA jardunaldia, eta bertaratuek euskara gure bizimoduan, enpresetan eta gizartean errotzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Enpatikonomiak ekonomia egiteko beste modu bat proposatzen du: enpresen jardueran pertsonak eta ingurunea kontuan hartzea, enpatiaz jardunez. Jardunaldian ikuspegi eta adibide ugari partekatu ziren norabide horretan.

 

Kuadrillategikoen irteera derioko JumpYard-era

2 hilabetetatik 3 aste ago

Joan zen otsailaren 8an Lezoko eta Pasaiako Kuadrillategiko eta Faktoriako gazteek irteera egin zuten Derioko Jumpyard jolas aretora. Eguraldi euritsuari aurre eginez, 117 gazte eta 15 hezitzaile goizeko 9:00etan abiatu ziren nor bere herri edo barrutitik.

AktiBatuz! egitasmoak diagnostiko faseko emaitzen berri emanez itxi du urtea

4 hilabetetatik 3 aste ago

Oarsoaldeko kirol klubetan euskararen erabilera sustatzeko AKTIBATUZ! egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta orain beste mugarri garrantzitsu baten atarian dago.

Abenduaren 15ean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, komunitate bilera egin da, egitasmoaren lehen fasearen emaitza orokorrak, orain arteko ibilbidea eta hemendik aurrerakoak modu partekatuan aurkezteko.


Komunitate bileran proiektuan parte hartzen ari diren 8 kirol klubak, udaletako euskara eta kirol teknikariak eta politikariak eta egitasmoa gidatzen ari diren EMUN eta Soziolinguistika Klusterra egon dira.


Bileran orain arte egindako ibilbide osoaren azalpena eman da, diagnostiko faseko emaitza orokorrak aurkeztu dira, balorazio partekatua egiteko tartea izan da eta aurrera begirakoei buruz ere hitz egin da.

Euskarazko produktuen katalogo berria kalean da

5 hilabetetatik aste 1 ago

Gabonetan opariak ederragoak euskaraz. Gure eskualdean, Olentzero eta Mari Domingi guztiak poztuko dira jakitean Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzat prestatutako Euskarazko Produktuen Katalogo berria plazaratu dela jakiteaz, ideia mordoa gabon hauetan euskaraz oparitzeko, maitasunez eta arduraz.

Checked
2 ordu 19 minutu ago
Oarsoarrak RSS jarioa
Subscribe to Oarsoarrak feed
Hizkuntza
Euskaraz
Gaia