Larunbatean, Nordic Walking ikastaroa

Az, 2014-07-02 09:04

Bekoerrota kiroldegitik abiatuko da, eta hiru orduko iraupena izango du

Lezoko Udalak eta Euskadiko Nordic Walking Elkarteak antolatu dute datorren larunbaterako, hilak 5. Goizeko 10:00etan hasiko da Bekoerrota kiroldegitik, eta ikastaroak hiru orduko iraupena izango du.

Ekimen osasuntsu eta dibertigarrian parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea Bekoerrota kiroldegian (943 510311) eta gutxienez 16 urte izatea. Prezioa 30 € da, eta antolakuntzak utziko ditu makilak. Arropa erosoa ematea gomendatzen da.

Nordic Walking

Larunbatekoa lehenengo aldia da Oarsoaldean Nordic Walkin ekimena antolatzen dela.  

Nordic walking edo Ipar martxa, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako berariaz sortutakoekin baino.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.

Arloa edo saila