Udalaren aurkako pankartak zuzkidura-etxebizitzen eta anbulatorio berriaren obrak hasteagatik

Arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskaera egiten da, Lezo hobetuko duten obren aurrean.

Larunbat goizean udalaren kontrako pankartekin esnatu zen Lezo. Alokairuko 52 zuzkidura-etxebizitza eta udalerriko anbulatorio berria eraikiko diren orubean kokatuta zeuden. Zuhaitzak moztea leporatzen zaio udal-gobernuari.

Gertakari horren ondoren, honako hau jakinarazten da:

1. Egungo Udal Gobernuak baimena eman du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak sustatutako obra egiteko. Sail hori arduratzen da Aralar kaleko orubean hasi diren lanak egiteaz.

2. Egin beharreko obrek gazteentzako 52 zuzkidura-etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko du. Era berean, egingo den eraikinaren beheko solairuan Lezoko anbulatorio berria kokatuko da, egungoa baino handiagoa eta zerbitzu gehiagorekin.

3.Garbiketaz arduratzen den enpresako langileek pankartak kentzen ari zirela, mehatxuak eta larderiak jaso zituzten. Jokabide hori ez da onargarria.

Lezoko Udalak zuhurtzia eta arduraz jokatzea eskatzen du. Gazteentzako etxebizitzak nahi badira eta Lezoko egungo anbulatorioa hobetu nahi bada, horrek zuhaitz batzuk kentzea ekar dezake, eta, jakina, zuhaitz horien ordez beste batzuk jarriko dira herriko beste toki egoki batean, hainbat obra egin ondoren udalerriko beste zonalde batzuetan egin den bezala.

Arloa edo saila