Barne parkea

Zer da?

Barne Parkea familiek beraien haurrekin jolasteko toki bat da. Eguraldi txarra egiten duenean eremuak asko mugatzen dira etxetik kanpo txikienekin jolasteko eta beraz, Lezoko Udalak, Udal ludoteka espazioa ordu libreetan Barne Parkera egokitu du.

Nola egin erreserbatzeko?

Jarraian duzun online inprimakia erabili behar duzu erreserba egiteko. Bertan, erreserbatzeko ordutegian nahi duzun ordua erreserbatu behar da bertaratuko zareten kopuruaren arabera. Ordu bat baino gehiago erreserbatu behar izatekotan, ordu bakoitza erreserbatu beharko da.

Lagun talde batekin joateko asmoa baduzue, zuotako batek erreserba egiteko ardura hartu dezake eta kopurua zehatza jarri (heldu zein umeek pertsona bat bezala kontatzen dute). Horrela pertsona hori bihurtuko da eremuko arduraduna eta giltza udaltzaingoan jaso beharko du.

Erreserba 24 ordu lehenago egin beharko da beranduenez.

Ordua libre egon arren, sartutako kopuruaren arabera erreserba egiten uzten ez badizu, kopuru horrekin lokalaren gehieneko edukiera (30 lagun) gaindituko litzatekeela esan nahi du. Hortaz, kopuru txikiagoarekin probatu beharko duzu.

Lokalaren irekiera eta itxiera

  1. Eskaera egin duenak udaltzaingotik pasa beharko du lokala irekitzeko giltzaren bila. Lokalaren erabilera amaitutakoan giltzak berriro Udaltzaingora eraman beharko ditu.

  2. Lokala ireki duenak bere erreserba ordutegia amaitu aurretik beste norbait baldin badator, eta denbora gehiagoan geratzeko asmoa badu, azken honen ardura izango da giltzak itzultzea.

  3. Amaiera ordutegi berdina duten bi eskatzaile egonez gero, giltzak hartu dituenak, edo azkeneko eskaera egin duenak itzuli beharko ditu lokaleko giltzak Udaltzaingora.

Eskatzailearen ardurak

  1. Eskaera egiten duena izango da bere taldeko arduraduna. Horrela, berak ziurtatu beharko dugu umeen zaintza egokia, bai eta Ludotekaren erabilera egokia ere.
  2. Barne Parkearen erabilera amaitutakoan, sarreran topatu duten bezala utzi beharko da: gauza guztiak zeuden lekuan utziz, eta behar izanez gero, lokala garbituz.
  3. Barne Parkean ezingo da merendolarik egin.

Ordutegia

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
09:00 – 14:00 09:00 – 10:00 / 11:30 – 14:00 09:00 – 14:00 09:00 – 10:00 / 11:30 – 14:00 09:00 – 14:00 09:00 – 19:00 09:00 – 19:00