Etxean 24 orduz geratzeak ez du esan nahi kirola egin ezin denik. Are gehiago, guztiz kontrakoa da aholkua: kirola egitea, gorputza mugitzeak ezinbestekoa bilakatzen da. Ohetik sukaldera eta sukaldetik sofara salto egin ordez, BPXport, Bekoerrota Kirolgia kudeatzen duen enpresak, etxean Kirola egiteko alternatiba bat eskaintzen du. Bertan, entrenamendu aukera ezberdinak daude. Aukeratu zurea.
Helburua koronabirusari aurre egitean datza, heziketa fisikoaren bitartez gorputza eta burua osasuntsu mantentzen diren aldi berean. Izan ere, kirola egitea aspergarritasunaren antidotoa da eta buruari ere sekulako onurak ekartzen dizkio aktibo mantenduz.
Lezoko Udalaren Kirol Saila