EUSKARALDIAN EKINTZA UGARI IZANGO DIRA LEZON

Ar, 2025-05-13 11:11

Ostegunean hasiko da laugarren EUSKARALDIA. Lezoko Euskaraldi Batzordeak maiatzaren 15etik 25era herritarrak kalera ateratzeko asmoz prestatu duen egitaraua aurkeztu du. 

Herriko eragileek, norbanakoek eta Udalak osatzen dute Euskaraldiko Batzordea eta lanean aritu da azken hilabeteetan egun horiek edukiz betetzeko. Aste honetan zabaldu dute egitaraua; ekitaldiz, jardueraz, aisialdiz eta euskaraz bete ditu egun hauek. 

Hizkuntza-ohituretan eragin, euskararen erabilera aktibatu eta Lezo euskaragarriagoa egiteko ariketa moduan aurkeztu zuen Euskaraldiko Batzordeak ariketa erraldoia. Helburu horrekin, Euskaraldiak iraun bitartean, ia egunero hitzordu bat prestatu dute, herritar guztientzako moduko egitarua da, anitza eta denontzat pentsatua.

Edozein modutan, elkartzeko eta euskaraz aritzeko egitaraua da, kaleetan elkartu, mendira joan, txikienekin hitz egin edota kulturaz gozatu, berdin du zertan eta norekin, baina euskaraz aritzeko egunak izango dira. 

 

     Maiatzak 14, asteazkena

        18:15 KUXKUERAGILEAK. Ludotekan. 

     Maiatzak 15, osteguna

        19:00 HASIERA EKITALDIA. Gurutze Santuaren Plazan. 

     Maiatzak 16, ostirala

        18:30 TIRKI-POTEOA

     Maiatzak 17, larunbata

        12:30 KANTU-JIRA. Aiton-amona Bordatik hasita.

        PAELLA-JANA. Karlos Saldise plazan.

        Ondoren, EUSKAPARATE LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

     Maiatzak 20, asteartea

        18:30 EUSKARA IKASLEEI OMENALDIA

     Maiatzak 21, asteazkena

        18:15 IPUIN-KONTALARIA. Andreone Liburutegian.

     Maiatzak 23, ostirala

        21:30 KANTU-AFARIA. Ibaiondon.

     Maiatzak 25, igandea

        9:00 MENDI-IRTEERA. Gurutze Santuaren Plazatik

        Ondoren, AMAIERA-EKITALDIA eta BAZKARI AUTOGESTIONATUA

        17:00 ERROMERIA: Imuntzo eta Beloki. Gurutze Santuaren Plazan (eguraldi txarrarekin, Karlos Saldise Plazan).

Arloa edo saila
Eranskinak