Lanak 7 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da.
Altamirako lehenengo igogailuaren beharra eta arrakastaren ostean, proiektuak aurrera jarraitu behar zuela argi zeukan Lezoko Udalak.
Azpimarratu behar da Altamira etxebizitza ugari dituen auzoa dela eta bizilagunek beti adierazi dutela irisgarritasun-arazo handiekin bizi direla.
Horregatik, bigarren igogailua egin, auzoaren irisgarritasuna hobetu eta ingurua eta parkea berreskuratzeko proiektua martxan jarri eta obrak 2022 urteko martxoaren lehen asteetan hasi dira. Urrirako, gutxi gora behera, amaituak egotea aurreikusten da. Momentuz, zuinketa egin da eta igogailua eta pasarela jartzeko beharrezkoak ziren zuhaitzen mozketa egin da.
Kontratuaren esleipena Construcciones Echaide S.A-ri esleitu zitzaion eta 716.000 euroko inbertsioa egingo da. Eusko Jaurlaritzatik 300.000 euroko dirulaguntza jasoko da, herriko irisgarritasuna hobetzeko helburu duen laguntza bat da.
Herriko irisgarritasuna hobetzeko lanketan jarraituko du Lezoko Udalak.