Dagoeneko hasiak dira eraikuntza lanak eta aurreikuspena da udararako amaituta izatea.
Ur jolasen helburua da familientzat eta bereziki haurrentzat jolas-gune berri eta freskagarria sortzea.
Koronabirusak eguneroko jarduna gogor astindu badu ere, Udalak lanean jarraitzen du etengabe mahai gainean dituen proiektuak aurrera eramateko. Ildo horretan, martxoaren hasieran udal aldizkarian argitaratu bezala, martxan dira, maiatzaren hasieratik Altzate igerilekuan ur-jolas parkea eraikitzeko lanak.
Esleitutako proiektuari jarraiki, jolas gune berriak 100m2ko azalera izango du eta gaur egun dutxak dauden eremuan kokatuko da. Helburua da familiei eta bereziki haurrei aisialdi gune berri eta freskagarria eskaintzea, igerilekuaz haratago ez baitago horrelako besterik Lezon. Hori horrela izanik, aipatu parkeak adin desberdinetako haurrei zuzenduriko jolas zein guneak izango ditu:
- 0-4 urte bitartekoentzakok gunea: altuera txikiko jolasak eta haurren zentzumenen garapenean eta urarekiko interakzioan oinarrituta.
- Familia eta haurrentzako gunea: haur zein gurasoak elkarrekin jolasteko gunea, jolas aktiboagoekin.
- Gaztetxoentzako gunea: jolas handiagoak eta altuagoak.
Ur parkeak, halaber, igerilekuak egun eguzkitsu eta beroetan izan dezakeen erabilera gainkarga arintzen ere lagunduko du, lezoarrek freskatzeko aukera gehiago izango dituztelako. Horri lotuta, koronabirusa dela eta lanak beranduago hasi diren arren, Udalaren aurreikuspena da horiek uda sasoirako amaituta izatea.
Edozein kasutan, Udaletik nabarmendu dute ur-jolas parkearen erabilera koronabirusaren eboluzioari eta betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazitako neurri zein baldintzei lotuta egongo dela. “Gure asmoa eta nahia da lezoarrek aurtengo udan erabili ahal izatea jolas gune berria, baina betiere egoeraren bilakaerari erreparatu beharko diogu horretarako”, amaitu dute Udaletik.