Ibilbideak

Bi dira funtsean Lezon egin daitezkeen ibilbide motak: bata herri barruan eta bestea Jaizkibel mendian barrena. Bigarren horrek, noski, proposatzen dugun ibilbidearen aldaera ugari eduki ditzake, norberaren nahi edo egoerara moldatzeko.

BILBIDE KULTURALA

Lezoko kasko historikoak arte handia du. Plaza karratuaren ondoan dauden elementuei erreparatuz, balio arkitektoniko eta artistiko handiko eraikinak aurkituko ditugu. Ezin daiteke alde batera utzi Gurutze Sainduaren irudi gotikoari egin behar zaion bisita. Irudia Gurutze Sainduaren basilikan dago. Hasieran ermita txikia zen arren, XVI. mendearen amaieran ustezko mirari batengatik irudiarekiko debozioa Euskadin zehar hedatuz joan zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian oraingo basilika errenazentista eraikitzen hasi ziren. Irudiak berezitasun bat du: Europan bizarrik gabe hiru Kristo daude eta Lezokoa da horietako bat.

San Juan Batailatzailearen Parrokia ere bisita daiteke. Parrokiaren idatzizko lehenengo aipamena 1399. urtekoa da. Kasko historikoaren bestelako alderdi nabarmenak honako hauek dira: XVI. mendeko eraikinak, armarridun etxeak eta XVII. mendeko udaletxea, besteak beste.

Gainera, nabarmentzekoak dira ere herrian zehar dauden oinetxeak: Arpire-enea, Jamot-enea, Paskual-enea, kuartela, Zabala-etxea eta Andreone.

Horietaz gain, arkitektura aldetik balio handiko baserri ugari daude Lezon. Hala nola Olatzar, Borda, Minkura, Bordatxo, Darieta-zar "Daita", Miura, Iribarren, Gaintza, Apaiziartza, Itzua Bekoa, San Juan Iturria, Itxue, Galardi, Maisu Cristobal-enea, Susana-enea, Sagu-enea, Mandasayania, Pikandia-enea, Mariya-enea eta Txerrimuino.

 

IBILBIDE NATURALA: JAIZKIBELGO DORREEN IBILBIDEA

Natura aprobetxatuz, ibilbide ugari egin daiteke. Hala, bi koloretako paisaiaz gozatu ahal izango dugu: batetik, mendien berdea, eta bestetik, Kantauri itsasoaren urdina. Egin daitekeen ibilbideetariko bat Lezon hasten da eta Jaizkibel mendia zeharkatuz, Hondarribiaraino iristen da.

Dorreen ibilbidea GR 121 ibilbidearen zatia da. Talaia ibilbidea bezala ere ezagutzen da.

Jaikibelen karlistaden garaiko bost dorre daude (sei ziren hasiera batean). Horiek guztiak zeharkatzen ditu ibilbide honek, Lezotik hasi eta Hondarribiaraino.

Jaizkibeleko bidea hartuta, Lezotik Hondarribiara doan errepidean, 4. eta 5. kilometroen artean, Taberna izeneko taberna dago. Horretatik 100m-ra aldapa gogorreko bidea dago. Hortik gora eginez, lehenengo dorreraino iristen da. Pasaiako eta Txingudiko badien artean estrategikoki kokatuta dago. Ibilbide horretan ez dago galtzerik. Betiere IE-ko norabidea hartu behar da.

1. eta 2. dorreen artean gure bidea errepide nagusiarekin elkartzen da, baina beti ere gailurreko lerroari jarraitu behar zaio. 3. eta 4. dorreen artean telekomunikazioko antena handiak aurkituko ditugu. Hori da gunerik altuena, Alleru gailurra (547 m). Karlistek San Enriqueko gotorlekua kokatzeko hautatu zuten. Bere aurriak egoera onean kontserbatzen dira, inguruko hormak eta barneko zenbait zatiketa bereiz baitaitezke. Ezin daiteke ingurua utzi antenen arteko behatokira hurbildu gabe. Bertako bistak izugarriak dira eta Bidasoako estuarioa, Irun eta Hondarribia modu paregabean ikus daitezke.

4. dorrean basoa agertzen hasten da Kantauri itsasoan itsasoratzen diren errekatxoen inguruan. 1999ra arte probintziako turismoko paradorea egon zen lekurako bidean Iskulin trikuharria dago. Historiaurreko aztarna gehienak 4. eta 5. dorreen artean daude. Horien artean, bi trikuharri eta bi harrespil.

5. dorrearen ondoren Guadalupeko Amabirjinaren Santutegia ikusten hasten da. Aldapa oso gogorra igo ostean iritsiko gara bertara.

Horra iritsita, bi aukera daude: Hondarribiara jaisten den bidea hartu edo abiapuntura buelta egin Artzainaren Etxetik, eguterako aldetik, igarotzen den baso-pista hartuta.

Informazio gehiago: Talaia ibilbidea

 

LEZOKO IBILBIDEEN MAPA

LEZOKO IBILBIDEEN MAPA

Mapa hau osatzeko erabilitako informazioa, bai eta Lezoko ezaugarri eta interes-guneen inguruko informazioa hurrengo zerrendako argitalpenetan topa daiteke. Argitalpen guztiak Lezoko Udal Liburutegian eskuragarri daude. 

Liburu, liburuxka eta artikuluak

  • AGIRRETXE, Joxe Luix; ESNAOLA, Imanol. Euskara Lezon. Lezo: Udala, 1994.
  • AGIRRETXE MITXELENA, Joxe Luix. Frankismoaren langile edo “trabajadore” batailoiak Lezon, 1939-1946. Lezo: Etxetxo Lezoko memoria historikoaren taldea, 2016.
  • AGIRRETXE MITXELENA, Joxe Luix; ESNAOLA ARBIZA, Imanol. Lezoko euskararen azterketa. Lezo: Udala, 2000.
  • AGIRRETXE MITXELENA, Joxe Luix; PONTESTA GARMENDIA, Agustina; LEON NANCLARES, Ander. Zigortuak, ilunpetik argitara : frankismoaren biktimak Lezon, 1936-1945. Lezo: Udala, 2008.
  • ÁLVAREZ PÉREZ-SOSTOA, Denis; GARRIDO YEROBI, Iñaki. In Dei nomine : la Hondarribia del siglo XVI a través de sus testamentos = XVI. mendeko Hondarribia bertako testamentuen bidez. Hondarribia: Udala, 2014.
  • ANZIZAR, Nerea [et al.]. Lezoko literatur sariak (1996-1997). Lezo: Udala, 1998.
  • AURKENERENA, Joseba. Jaizkibelazpi. Donostia: Hiria, 2008.
  • AURKENERENA BARANDIARAN, Joseba. Harribeltzeta nire gogoan. Bilbo: Gero, 2004.
  • AURKENERENA BARANDIARAN, Joseba. Harribeltzetako ipuinak. Bilbo: Gero, 2001.
  • AURKENERENA BARANDIARAN, Joseba. Lezoko ipuin inoizkoak. Lezo: Udala, 1997.
  • AURKENERENA BARANDIARAN, Joseba. Makurmendiren magalean. Bilbo: Gero, 2002.
  • AZPILICUETA OLAGÜE, Miguel. “La basílica del Santo Cristo de Lezo : estudio histórico-artístico”. Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián, 1997, 31 zenb., 1-317 or.
  • BARCENILLA, Miguel Ángel. Garaituak eta esklabotuak : bortxazko lanak Lezon (1939-1942) = Vencidos y esclavizados : trabajos forzados en Lezo (1939-1942). Lezo: Udala, 2024.
  • BARRENTSORO, Karlox; JAUREGI, Ainhoa. Oroitzene : Lezoko sorgina. Lezo: Udala, 2014.
  • BARRUTIABENGOA OLAZABAL, Usoa [et al.]. Astelehenean baserrian, asteartean… : Lezoko baserriak lehen eta orain. Lezo: Udala, 2005.
  • BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari; AGIRRETXE, Joxe Luix; LACUNZA, Javier. Agirretxetarrak : Gipuzkoako dultzainaren testigantza. Oiartzun: Soinuenea, 2017.
  • BUCES, Javier; MORA, Juan Carlos. Lezoaundia : gure herriaren sorrera ikertzen = investigando el origen de nuestro pueblo. Lezo: Udala, 2010.
  • CARO BAROJA, Julio. “Cuatro relaciones sobre la hechicería vasca”. Anuario de Eusko-Folklore, 1933, 13 zenb., 87-145 or. —–Besteak beste: Relacion que hizo el Doctor don Lope de ysasti presbytero y beneficiado de leço, que es en guipuzcoa acerca de las maleficas de Cantabria por mandado del señor inquisidor Campofrio de Madrid (1618)—–
  • CARRERA, Estanis [et al.]. Txirrindularitza Lezon. Lezo: Udala, 1995.
  • CHIL ESTÉVEZ, Agustín. Pildain : Cartas y documentos inéditos. Las Palmas de Gran Canaria: Fundación Canaria Mapfre Guanarteme, 2001.
  • CHIL ESTÉVEZ, Agustín. Pildain : Un obispo para una época. Las Palmas de Gran Canaria: Caja Insular de Ahorros de Canarias, 1987.
  • CORTIZO, José Manuel [et al.]. Jaizkibel amaharri : Europako natura eta kultura ondarea = patrimonio natural y cultural europeo = patrimoine naturel et culturel européen. Donostia: Jaizkibel Geo Nature, 2013.
  • ESNAOLA, Imanol. Lezoko euskararen historia soziala. Lezo: Udala, 1999.
  • ESNAOLA, Imanol; ARTOLA, Gentzane. Zabarre : Joxe Zabalaren kondaira. Lezo: Zabarre Gazte Taldea, 1996.
  • ETXEZURIETA SARASOLA, Karlos. Lezo herriaren ikuspegi sozio-politiko-ekonomikoa. Lezo: [s.n.], 1984.
  • FERNÁNDEZ ALTUNA, J. Javier; MATEY MUÑOZ, Mª Pinar. Elias Salaverria memoriala : Euskal Herriko artearen historian istorioa. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2010.
  • GAINZA, Francisco de. Historia de la universidad de Irun Vranzu : probando con… Enao ser el pueblo que corresponde en la Cantabria al antiguo lugar de Iturisa, señalado para marca por los geographos Ptolomeo y Mela a la posteridad. Pamplona: Martin Francisco Picart, 1738.
  • GARBIZU, Tomas. Ala baita : 27 abesti. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2004.
  • GARMENDIA, Joxemi; INTXAURRANDIETA, Patxi. Josetxo Etxandi pilota oroitaldia : 1975-2000. Lezo: [s.n.], 2000.
  • GARMENDIA AMUTXASTEGI, Gotzon; SAN ROMAN URANGA, Alaitz. Lezoko demografia eta industria XX. mendean. Lezo: Udala, 2003.
  • GARMENDIA ETXANDI, Joxe Mikel; ZURUTUZA SUNSUNDEGI, Lander. Lezoko ibilbide pedagogikoak. Lezo: Udala, 2005.
  • GORROTXATEGI, Aritz; JAUREGI, Ainhoa. Zabarre : euskal pirataren kondaira. Lezo: Udala, 2013.
  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz; ZALDUA GOENA, Josune. Lezo, ondarea eta hiri garapena. Lezo: Udala, 2009.
  • HUGO, Victor. Victor Hugoren Jaizkibel : 1843ko Pasaia eta Lezo. Pasaia: Pasaia-Lezo Lizeoa, 1997.
  • INTXAURRANDIETA, Fernantxo; INTXAURRANDIETA, Patxi. Ixkulin elkartea : 1975-2005. Lezo: Ixkulin Elkartea, 2005.
  • INTXAURRANDIETA, Patxi; URKIZU, Patri. Tomas Garbizu Salaberria : 1901-1989. Lezo: Udala, 2002.
  • IRIXOA CORTÉS, Iago. Documentación medieval de los archivos municipales de Pasaia y Lezo (1361-1520). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2013.
  • ISASTI, Lope Martínez de. Compendio historial de Guipúzcoa. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1972.
  • LABORDETA, Jorge. Lezo, 50 urtean errepresioa = Lezo, 50 años de represión. Lezo: Udala, 2012.
  • LEGORBURU, Jon. Kixkurkeriak. Lezo: Udala, 2006.
  • MARTÍNEZ RUIZ, Julián. Salaverria : el pintor de Lezo en Guipúzcoa. San Sebastián: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1990.
  • MUGURUZA SARASUA, Saioa; ETXEBARRIA SAGARZAZU, Kepa. Hiku miku ziriku. Lezo: Udala, 2021.
  • MURUA URIBE-ETXEBARRIA, Aitziber. Lezoko baserriak : baserrien izana eta egoera. Lezo: Udala, 2000.
  • OSTOLAZA OYARZABAL, Ibon. Lezoko herri mugimendua XX. mendean. Lezo: Udala, 2007.
  • PANTORBA, Bernardino de. El pintor Salaverría : ensayo biográfico y crítico. Madrid: Espasa-Calpe, 1948.
  • Pasaia eta Lezo bertsotan. Pasaia: Pasaia-Lezo Lizeoa, 1997.
  • Pasaia eta Lezo hizketan. Pasaia: Pasaia-Lezo Lizeoa, 1997.
  • PONTESTA GARMENDIA, Agustina. Lezoko ikastolaren sustraiak. Lezo: Pasaia-Lezo Lizeoa, 2010.
  • PUENTE SÁNCHEZ, Mª Teresa. “Escultura exenta de virgenes y cristos en Pasajes, Lezo, Renteria y Oyarzun”. Cuadernos de sección, artes plásticas y monumentales, 1989, 6 zenb., 75-124 or.
  • Revisión sobre el patrimonio natural de la montaña de Jaizkibel (Gipuzkoa, País Vasco). Donostia: Aranzadi Zientzia Elkartea, 2014.
  • RILOVA JERICÓ, Carlos. Askatasunaren arbola : Lezo historia garaikidean (1793-1876) = El árbol de la libertad : Lezo en la historia contemporánea (1793-1876). Lezo: Udala, 2005.
  • RILOVA JERICÓ, Carlos. Dueño y señor de su estado : un ensayo sobre la persistencia del feudalismo, el señorío colectivo de la ciudad de Hondarribia (1499-1834). Irun: Luis de Uranzu Kultur Taldea, 2000.
  • SALAVERRIA, Javier. Lezo´ko baserriak, oroitu ditzala herriak : 1971-2021, 50 urte. Oiartzun: 1545 argitaletxea ; Lezo: Udala, 2021.
  • SILVÁN, Leandro. Lezo. San Sebastián: Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1970.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Korri, Xalto ta Brinko Aiako Harrian. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2005.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Korri, Xalto ta Brinko asto gainean Guadalupera doaz. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2004.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Korri, Xalto ta Brinko liburutegian. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2006.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Xalto ta Brinko Lezoko inauterian. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2003.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Xalto ta Brinko oporretara doaz txirrindan. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2003.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Xalto ta Brinko Santakrutzak ospatzen. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2002.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Xalto ta Brinko Trapujalerekin Jaizkibelen. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2002.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Xalto ta Brinko udaleku irekian. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2002.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel. Xalto ta Brinko Zabarre pirataren itsasontzian. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2002.
  • SUSPERREGI, Mikel; CASAL, Mikel; LUJAMBIO, Miguel Angel. Korri, Xalto ta Brinko Jaizkibelgo itsasertzean. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2009.
  • SUSPERREGI, Mikel; ZURUTUZA, Lander. Esklaboen barrakoiak. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2021.
  • SUSPERREGI, Mikel; ZURUTUZA, Lander. Juanes de Salaberriaren hilketa. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2018.
  • SUSPERREGI, Mikel; ZURUTUZA, Lander. Lope de Isasti eta goiko elizako “aziyua”. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2020.
  • SUSPERREGI, Mikel; ZURUTUZA, Lander. Maria Labaienen apustua. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2019.
  • SUSPERREGI, Mikel; ZURUTUZA, Lander. Marinazkane eta bere zirikuak. Lezo: Udala, 2017.
  • SUSPERREGI, Mikel; ZURUTUZA, Lander. Trapujale : Lezoko ihauteria. Lezo: Udala, 1990.
  • SUSPERREGI OLAIZOLA, Mikel; CASAL PATIÑO,  Mikel. Korri, Xalto ta Brinko-ren abenturak. Lezo: Xalto ta Brinko Animazio Elkartea, 2017.
  • TORRES SAENZ, José Angel; VIERA AUSEJO, Luis Ignacio. Oiartzun haranaren geologia = Geología del valle de Oiartzun. Oiartzun: Udala, 1998.
  • TREKU, Joxelu. Doinu zaharren haritik, euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017). [Oiartzun]: Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, 2017.
  • UGALDE, Iraitz; LANDA, Juan Luis. Trapujale : Lezoko inauteriaren oinarria eta istorioa. Lezo: Udala, 2008.
  • UGALDE ORDOKI, Joxe Juan. Lezo dantzari : Murixka eta aurrekoak. Lezo: Murixka Dantza Taldea, 2007.
  • UGALDE ORDOKI, Joxe Juan. Polentzi Gezala. Lezo: Udala, 2010.
  • URKIZU, Patri. Eskribu galduen bila : autobiografia eta kultur kritikak. Lezo: Udala, 2023.
  • URKIZU, Patri. Zoazte hemendik! : 1936ko Santakrutzak. Zarautz: Susa, 1995.
  • URKIZU, Patri; INTXAURRANDIETA, Patxi. Garbizu anaiak : Zubigar, Iruzubi, Tege, 1921-1936. Lezo: Udala, 1991.
  • URQUIZU, Patricio. “Breve estudio antológico y léxico del tema marino vasco”. Anuario del seminario de filología vasca Julio de Urquijo, 1973, 7 zenb., 57-103 or.
  • ZABALA, Xanti. Udaberriz : ametsaren gauzatzea oraingoan ote da, udaberriz kukuaren kantuekin batera? Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2013.
  • ZAVALA, Antonio. Lexo bertsolaria. Tolosa: Auspoa, 1968.
  • ZUMALABE, Fran [et al.]. Guía de Lezo : naturaleza y huella humana. Lezo: Udala, 1995.
  • ZUMALABE, Fran [et al.]. Lezoko gida-liburua : natura eta giza lorratza. Lezo: Udala, 1995.
  • ZURUTUZA, Lander. Lezoarrak itsasoan. Lezo: Udala, 1991.
  • ZURUTUZA SUNSUNDEGI, Lander. “El Santo Cristo de Lezo y la comisión de Lope de Isasti (1605)”. Bidasoako ikaskuntzen aldizkaria, 2006, 24 zenb., 559-626 or.
  • ZURUTUZA SUNSUNDEGI, Lander. Lezo airetik (1959-1970). Lezo: Udala, 2010.
  • ZURUTUZA SUNSUNDEGI, Lander. “Lezoandiko jaunaren hilketa”. Bidasoako ikaskuntzen aldizkaria, 1999, 19 zenb., 77-84 or.
  • ZURUTUZA SUNSUNDEGI, Lander. Lezoko toponimia. Baiona: Maiatz, 2019.

Aldizkariak

  • Allerru : boletín informativo para socios. 1-3 zenb. Lezo: Allerru, 1964-1966.
  • Aske : Lezoko aldizkaria. 1-4 zenb. Lezo: [s.n.], 1985-1987.
  • Hezikuntza : Lezo Herri Eskolako aldizkaria. 1 zenb. (mar. 1991)-. Lezo: Lezo Herri Eskola, 1991- Lezo. 1-20 zenb. Lezo: Kultur Batzordea, 1988-2000.
  • Orratx! : Lezoko aldizkaria. 1-64 zenb. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 1996-2003.
  • Orratx 800! : Lezoko aldizkaria. 1-4 zenb. Lezo: Orratx! Kultur Elkartea, 2003.
  • Txanpa : Pasaia-Lezo Lizeoaren aldizkaria. 1 zenb. (abe. 1998)-. Pasaia: Pasaia-Lezo Lizeoa, 1998-
  • Zartako. 1-10 zenb. Lezo: Txerrimuño, 1986-1998.
  • Zeorri!. 1 zenb. (abe. 2019)-. Lezo: Piztu Lezo, 2019-

Argitalpen elektronikoak

  • ÁLVAREZ ZUMETA, María Teresa. “Valoración de paisajes culturales y potencial de los recursos turísticos en un territorio. Estudio de caso: el municipio de Lezo”. Espacio, tiempo y forma, Serie VI Geografía, 2018, 11 zenb., 47-81 or. 20305-47276-1-PB LEZO
  • URKIZU SARASUA, Patri (Lezo, 1946). www.patriurkizu.eus