Dab "Nun zira?"
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Testurik gabekoa
- Prezioa
-
DOAKOA - EZ DA SARRERARIK BEHAR
- Lugar
-
Goiko plazan
Nun Zira?-k gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, NORTASUNA berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.
Fitxa Artistikoa
- Ideia originala: Iker Sanz
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xián Martínez
- Ekoizpena eta gestioa: DAB
- Musika: Iñaki Palacios
- Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
- Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz
Ertza "Otempodiz"
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Testurik gabekoa
- Prezioa
-
DOAKOA - EZ DA SARRERARIK BEHAR
- Lugar
-
Goiko plaza
ZUEK ERLOJUAK DITUZUE, GUK DENBORA DUGU
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
Fitxa artistikoa:
- Berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
- Dantzariak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava
- Ekoizpena: Ertza Sorkuntza Artistikoa, S.L.