Kirol orientazio zerbitzua

Bereziki jarduera fisikorik egiten ez duten herritarrei zuzenduriko zerbitzua da, baina edonor gerturatu daiteke bulegora, bai kirolik praktikatzen ez duten herritarrak eta, baita esaterako, lesio edo patologiaren bat dutenak, mugitzea edo ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrak edo esklusioan daudenak ere.

Herritarra bere kabuz joan daiteke bulegora informazio bila. Bestalde, osasun zentrotik ere bideratu ditzakete pertsonak Kirol Orientazio Zerbitzura; osasun-zentroan jarduera fisikoa egiteko errezetak banatzen baitzaizkie gaixoei. Haurren edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kasuan,  gizarte ongizate sailetik eta eskoletako orientatzaile eta gurasoen eskutik bideratuko dira teknikariarengana.

Ordutegia eta kokalekua:

Bulegoa Bekoerrota kiroldegian kokatuta dago bulegoa eta herritarrak jarraian azaldutako ordutegian bertaratu daitezke:

  • astelehen, asteazken eta ostiraletan 9.00-12.00 bitartean,
  • astearteetan 16.00-19.00 bitartean
  • ostegunetan 9.00-10.30 eta 16.00-17.30 bitartean