Herriko festa nagusiak Mendekosteak (maiatza/ekaina) eta Santakruzak (irailean) izaten dira. Hala ere, urtean zehar beste hainbat hitzordu eta ospakizun daude, auzoetako jaiak eta inauteriak tarteko.
Negua
- Inauteriak: Trapujale gose garaitan mamitutako pertsonaia da. Trapuz estalitako gizon, zaldi eta betizu nahasketa den izakia da.
Martxoa
- Lesoinu Tomas Garbizu Udal Musika Eskolaren Jardunaldi musiko-pedagogikoak.
Maiatza
- Mendekoste jaiak (urte batzuetan ekainean)
Ekaina
- San Juan bezpera.
- Sagardo Eguna.
- Euskal Jaia
- Kurtso amaierako ekitaldiak: Udal Musika Eskola, Murixka, Orratx.
Iraila
- 14 Santakrutz jaiak.
Abendua
- Gabonak: Euskal Liburu eta Diskoaren Azoka.
- Santomas.
Hemen topatuko dezu Lezoko jaien inguruko informazio gehiago.