KILOMETRO LEZO-REN ALDARRIKAPENA

Al, 2024-08-12 13:08

2024 edizioan parte hartuko duten konpainietako ordezkariek euren ikuskizunen berri eman dute gaur.

Bosgarren edizio honetan beste horrenbeste izango dira parte hartuko duten konpainiak. Zirkua, antzerkia, dantza… denetarik izango da eta, horren berri emateko, talde horietako ordezkariak, Lezoko Kultur aretoan bildu dira bakoitzaren lanaren berri emateko eta bertakoak zein inguruko ikusleak animatu ahal izateko

Abuztuaren 23an hasi eta irailaren 15ean amaituko den Kilometro Lezo Trapu Zaharra konpainiak inauguratuko du ¡Dale Ramón! antzerkiarekin. Hurrengo egunean, abuztuaren 24an, Lezo Herri Eskolako patioak herriko Orratx! Antzerki Taldearen Ubu errege antzerki-lana jasoko du. Abuztuaren 30ean, berriz, Alas Circo Teatro taldearen zirko-ikuskizuna dator; eta 31n, dantza emanaldi berezia jasoko du Santo Kristo Basilikaren paretak, dantza bertikala ikuskizuna. Aurtengo edizioari, etxeko dantzariek emango diote amaiera, Tio Teronen Semeak; Haurreskolari dantza-saioa eskainiko dute. 

Kilometro Lezoko parte hartzaileak

Gogoratu, beste urtetan ez bezala, jaialdi ibiltaria bihurtu dela 2024ekoa. Orain arte, emanaldi guztiak Lezo Herri Eskolako patioan egin badira, aurten, lehen aldiz, Lezotik barrena mugituko da, publiko eta espazio berrien lanketan. Herri Eskolako patioak emanaldi bat jasotzen jarraituko du, baina, Lopene plazan, Goiko plazan eta Santo Kristo Basilikaren paretan izango dira beste emanaldiak.

Programazio osoa ikusi 

Arloa edo saila
Etiketak