Lezoko Udalak bere APP-ko albiste eta agendaren diseinua berritu du

Or, 2021-07-16 10:18

Protagonismo handiagoa eman zaie argazkiei, erakargarritasun handiagoa izan dezaten.

Lezoko Udalaren Kultura sailak bere app-aren albiste eta agendaren atala berritu du, erakargarriagoa eta ikusgarriagoa eginez diseinuari dagokionez. Aldaketarekin, garrantzi handiagoa eman nahi izan zaie argazkiei, kontuan hartuta erabiltzaileek plataformara sartzerakoan kontuan hartzen duten lehen gauza dela. Aldaketa honekin mezuen argitasuna areagotu nahi da ikusizko komunikazio deigarriago baten bidez.

Era berean, Kultura sailak aurreratu du lanean ari direla beste atal batzuetan hobekuntza gehiago ezartzeko eta horiei buruzko informazioa eguneratzeko.

Aplikazioa doan deskarga daiteke, beste edozein aplikazio bezala, Android sistemako mugikorretan zein IOS-etan. Horregatik guztiagatik, aplikazioak harrera bikaina izan zuen 2015ean estreinatu zenetik, eta urtez urte erabiltzaile kopurua handitu egin da.

Tresna honek hainbat atal ditu: batetik, Udalak egiten duen guztiaren berri izateko balio duten albisteak daude eta agendak aukera ematen du hilabete bakoitzean eskaintzen diren jarduerak bertatik bertara ezagutzeko.

Halaber, kulturak, kirolak, garraioak eta zerbitzu soziosanitarioek beren lekua dute. APParen bidez, programatzen diren ikuskizunetarako sarrerak ere eros daitezke.

Arloa edo saila