2018KO ABENDUAK 10

Lezon, 2018ko Abenduaren 10ean, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2018ko azaroaren 26an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210020)

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Martizkone baserrian bi etxebizitza egokitzeko obra baimena emateko proposamena (2012H0030002).

2018ko azaroaren 5ean UBEE SLP Arkitektoak enpresak, I.S.G.ren (44171161Y) izenean, Martizkone baserriaren eraberritze lanen bigarren fasea burutzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2579). Horretarako UBEE-berri Arkitektoak SLP enpresako A.E. eta A.E. arkitektoek sinatzen duten gauzatze proiektua aurkezten dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2018ko urriaren 25eko bisatu zigilua darama, eta gauzatze materialaren aurrekontua 21.987,66 euro izanik.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko maiatzaren 22an I.S.G.ri Martizkone baserrian bi etxebizitza egokitzeko lehen fasearen obra baimena ematea ebatzi zuen, eta orain bigarren fasearekin falta ziren lanak amaituko dira, garajeak jasoko dituen eraikina eraberrituz.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: I.S.G.ri, Martizkone baserrian bi etxebizitza egokitzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera eta jarraian azaltzen diren baldintza hauekin:

Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

Eraikitzaileak zarata eta bibrazioetatik babesteko indarrean den legediak dioena bete beharko du. Horrela, obrak ezingo dira jaiegunetan egin, ez eta lanegunetan ere gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak arte.

Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

Obra burutzeko ur hartunea behar bada, behin-behineko hartunea eskatu beharko da dagokion prozedura erabilita.

Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko da, eta ordurako jarrita izan beharko dute udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berriak. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:

Bigarren faseko obra amaieraren ziurtagiri tekniko bisatua, 3 etxebizitzen azalerak eta behin betiko ezaugarriak jasoko dituena. Era berean, Martizkone baserria kokatzen 01-171 katastro erreferentzia duen lursailaren azalera eta ezaugarriak jaso beharko dira, baserrian dauden hiru etxebizitzei atxikita geratuko baita.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren eskrituraren zirriborroa.

Eraikuntzaren energia zertifikazioa.

Burututako eraikuntzaren kokapen zehatza udal kartografian txertatuta DWG artxiboan.

Behin betiko ur hartunea burutzeko eskaera.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D12/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 493,73 x 1,2 = 592,48 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.099,38 euro ordaindu beharko ditu, gauzatze materialaren %5a.

3. Fomento de Construcciones y Contratas S.A. (FCC, SA)k aurkeztutako lagapena egiteko eskaera ez baimentzeko proposamena (2016ID170010).

C.A.M.ek, FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS, S.A. (FCC, S.A.) enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, idazki bat aurkeztu zuen Lezoko Udalean (sarrerako erregistro zk.: A/18-02485). Idazkian, arrazoiak adierazi ondoren, titularkide gisa FCC, S.A. duen UTE LEZO GARBIKETA 2018 aldi baterako enpresa-elkartearen kontratua haren filiala den FCC Medio Ambiente enpresari lagatzeko baimena eskatu zuen.

Idazkiarekin batera, SERBITZU ELKARTEA, S.L.k, UTE LEZO GARBIKETA 2018 aldi baterako enpresa-elkartearen beste titularrak, sinatutako idazkia ere aurkeztu zen; haren bidez, FCC, S.A.k FCC Medio Ambiente enpresari kontratua lagatzea baimendu zen.

1.- 2018ko martxoaren 26an, Lezoko Udalak eta UTE LEZO GARBIKETA 2018 aldi baterako enpresa-elkarteak Lezoko kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratua sinatu zuten.

2.- 2017ko uztailaren 7an onartu zen kontratazio-espedientea.

3.- Otsailaren 15ean esleitu zen kontratua.

4.- Lau urte iraungo du kontratuak, 2018ko apirilaren 1etik hasita.

5.- Esleipen-aurrekontua 461.741,14 €-koa da (BEZ BARNE) urtean; guztira, beraz, 1.846.964,56 €-koa.

Kontratu hau arautzen duten administrazio-baldintza partikularren agiriek ez dute baldintzarik ezartzen kontratua lagatzeko; hortaz, indarreko legeriara jo behar dugu nahitaez.

2018ko martxoaren 9tik indarrean dagoen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak dio legea indarrean jarri aurretik hasitako kontratazio-espedienteak aurreko arauen pean egongo direla. Ondorio horietarako, kontratua esleitzeko prozeduraren deialdia argitaratu bada esango da hasi dela kontratazio-espedientea.

Orobat, lehenengo xedapen gehigarriak dio legea indarrean jarri baino lehen esleitutako administrazio-kontratuak aurreko arauen pean egongo direla beren ondorioei, betetzeari, iraungitzeari, aldaketari, iraupenari eta luzapenen erregimenari dagokienez.

Goian adierazitako aurrekariak kontuan hartuta, bistakoa da kontratu honi aplikatu beharreko araudia 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua dela, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (aurrerantzean, SPKLTB) eta 226. artikuluan kontratuen lagapena arautzen duena (IV. liburua ―Administrazio-kontratuen ondorioak eta administrazio-kontratuak betetzea eta azkentzea―, I. titulua, VI. kapitulua, 226. artikulua).

Honela dio 226. artikuluak:

«Kontratuak lagatzea.

1. Kontratutik sortutako eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izango dizkio esleipendunak, betiere lagatzailearen ezaugarri teknikoak edo pertsonalak kontratua esleitzeko arrazoi erabakigarri izan ez badira eta lagapenak merkatuan lehiaren egiazko murrizketa eragiten ez badu. Ezingo da baimendu hirugarren bati lagatzea, kontratistaren ezaugarrien funtsezko aldaketak eragiten baditu eta ezaugarri horiek kontratuaren funtsezko elementuak baldin badira.

2. Esleipendunek beren eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Kontratazio-organoak berariaz eta aldez aurretik eman behar du lagapena egiteko baimena.

b) Lagatzaileak kontratuaren 100eko 20 gutxienez gauzatuta izan behar du, edo, zerbitzu publikoen kudeaketaren kasuan, kontratuaren iraupen-epearen bosten bateko aldian ustiatu behar izan du zerbitzu publikoa. Baldintza hau ez da aplikagarria izango esleipenduna konkurtsoan dagoelarik egin bada lagapena, nahiz eta likidazio fasea hasita egon.

c) Lagapen-hartzaileak administrazioarekin kontratuak egiteko gaitasuna izan behar du, eta, orobat, eskatzekoa zaion kaudimena izan behar du; gainera, behar bezala sailkatuta egon behar du, baldin eta lagatzaileari ere baldintza hori ezarri bazaio, eta ez dio eragin behar kontratatzeko ezein debekuk.

d) Esleipendunaren eta lagapen-hartzailearen arteko lagapena eskritura publikoan formalizatu behar da.

3. Lagapen-hartzailea lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.»

Xedapen horrek ez du murrizketarik egiten kontratuen lagatzaileei eta lagapen-hartzaileei dagokienez, lehenengo puntuan adierazitakoa salbu; hau da, lagatzailearen ezaugarri teknikoak edo pertsonalak kontratua esleitzeko arrazoi erabakigarri ez izatea. Ezaugarri horiek prestazio pertsonalekin erlazionatuta daude, eta kasu honetan ez dira aplikagarriak, administrazio-baldintza partikularren agiriaren arabera (izan beharreko kaudimena eta esleipen-irizpideak), lagatzailearen ezaugarri tekniko edo pertsonalak ez baitira izan arrazoi erabakigarri kontratua esleitzeko.

Hortaz, ondoriozta daiteke, artikulu horretako 2. puntuan ezarritako baldintzak betetzen badira, FCC, S.A.k FCC Medio Ambiente enpresari laga ahal izango diola kontratuaren bere zatia. Horren haritik, ohartarazi behar dugu, eskatzaileak idazkian dioenaren aurka, lagatzaileak ez duela gauzatu kontratuaren zenbatekoaren %20 (zerbitzu-kontratu bat da, ez zerbitzu publikoa kudeatzekoa), kontratua 2018ko apirilaren 1ean hasi baitzen, 4 urteko iraupena baitu eta ordainketa-sistema hileko zenbateko finkoarena baita. Hortaz, 9 hilabete eta 18 egun igaro behar dira kontratuaren zenbatekoaren %20 gauzatu izateko. Orain arte, 223.221,07 € ordaindu dira (urriko faktura ere bidali da, 38.478,43€-koa, baina oraindik ez da ordaindu), eta kontratuaren zenbatekoa 1.846.964,56 €-koa da. Hori dela eta, oraingoz ezin da baimenik eman kontratua lagatzeko, gauzatutako zenbatekoa (oraindik ordaindu ez den faktura barne) ez baita iristen %20ra.

Hala ere, 9 hilabete eta 18 eguneko epea igarotakoan (hau da, 2019ko urtarrilaren 19an), kontratuaren %20 gauzatuta egongo da, eta orduan eman ahal izango da kontratua lagatzeko baimena, baldin eta FCC Medio Ambiente enpresak baldintza hauek betetzen baditu:

1.- Kontratua arautzen duten administrazio-baldintza partikularren agiriko 14. artikuluan eskatutako kaudimen ekonomikoa eta teknikoa baduela egiaztatzea.

2.- Erantzukizunpeko adierazpena egitea, esanez lagapen-hartzaileak ez duela Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean aipatzen diren administrazioarekin kontratatzeko debekurik eta betetzen dituela indarreko legezko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak; hori guztia alde batera utzi gabe baldintza hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharra. Agiri horretan, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 12ko 1098/2001 EDren 13 eta 14. Artikuluetan ezarritako inguruabarrak bilduko dira, eta kontratua lagapenean hartuko duen enpresaburuak aurkeztuko du, lagapena baimendu baino lehen.

Edonola ere, lagapena baimentzeko, esleipendunak eta lagatzaileak eskritura publikoan formalizatu behar dute lagapena; eskritura horretan, modu fede-emailean adieraziko da lagapen-hartzailea lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko dela.

Espedientea aztertu eta dagokion teknikariak egindako txosten juridikoa ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Fomento de Construcciones y Contratas S.A. (FCC, SA)k aurkeztutako Lagapena egiteko eskaera EZ BAIMENTZEA.

4. Donibanealde Bailara, 14ean kokatzen den Kaserna baserria eraberritzeko obra baimena eta lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017H0030006).

2017ko ekainaren 16a M.B.G.ek Kaserna baserria eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1503). Horretarako M.M.S.B. arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkezten du, gauzatze materialaren aurrekontua 125.075,08 eurotakoa izanik.

2017ko uztailaren 10ean, M.B.G. berak, proiektu berbera aurkeztu zuen, baina Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko uztailaren 10eko oniritzi zigiluarekin.

2017ko apirilaren 7an M.B. berak, Kaserna baserriaren Ikuskapen Teknikoa (EIT/ITE) aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 899).

2018ko ekainaren 4ko 919 irteera erregistro zenbakia duen jakinarazpenean dokumentazio osagarria eskatu zitzaion M.B.ri, aurkeztutako proiektua osatzeko, eta bertatik bertara egindako ikuskapenean ziurtatu zelako eskatzen zuen obra baimenarekin egin nahi ziren lanak burututa zeudela dagoeneko. Horregatik, lanak legeztatzeko obra amaierako dokumentazioa eskatu zitzaion.

2018ko uztailaren 4ean, M.B.G.ek Kaserna baserria eraberritzeko lanen obra amaierako dokumentazioa eta eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1706). Horretarako M.M.S.B. arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialren 2018ko maiatzaren 30eko bisatu zigilua daramana, eta lanen azken kitapena 126.075,08 euro izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.B.G.ri, Donibanealde Bailarako 14ean kokatzen den Kaserna baserria handitzeko eta eraberritzeko egindako lanak legeztatzeko obra baimena eta lehen erabilera baimena ematea.

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik 6.303,75 euro ordaindu beharko ditu (gauzatze materialaren aurrekontuaren %5a).

HIRU: Lehen erabilera baimena ematearen gaineko eskubideengatik 315,19 euro ordaindu beharko ditu (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren %5a).

LAU: Herri-bideak errespetatu beharko ditu.

PERTSONALA

5. 2019. urteko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako lan egutegiak onartzeko proposamena (2018PE060004).

Gaia mahai gainean geratu da, atal batzuk hobeto aztertu ondoren alkate dekretuz erabakiko da.

6. Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2016PE100010).

Egun lan lan eszedentzian dagon eta udal honetako administraria den M.I.E.k, 2018ko azaroaren 23an aurkeztutako eskabidean, egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzea eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Egun, L.A.A. ari da M.I.ren lan postua betetzen eta ez du eragozpenik beste urte betez horretan jarduteko.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena eta kontuan izanik eskariak Idazkaritzako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E.k eskatutako urtebeteko borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2019ko urtarrilaren 3an sartuko da indarrena, eta 2020ko urtarrilaren 2a bitarte iraungo du, epe honetan lan postua gordeko zaiolarik.

HIRU: Langileak lan eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko dio udalari lanera itzuliko den, edota eszedentziaren luzapena eskatuko duen.

LAU: L.A.A. kontratatzea M.I.E.ren ordezkapen lanak egiteko 2019/01/03tik 2020/01/02ra.

BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.

7. Udal langile bati seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko eskaera onartzeko proposamena (2012PE100002).

M.G.I.k, 2018ko azaroaren 28an aurkeztutako idatzian, lan murrizketarekin jarraitzeko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik.

Lan murrizketa, 2019ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2019ko abenduaren 31a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.
  • Lan-murrizketak 2019ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2019ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea.

8. Udal langile bati seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko eskaera onartzeko proposamena (2014PE100001).

M.S.I.k, 2018ko azaroaren 30an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa urte betez luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.S.I.k egunean 4 ordu eta 30 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:30etara.

Eskaria azterturik, kusirik Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.S.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo kondizioetan:

  • Egunean 4 ordu eta 30 minutu lan egingo du.
  • Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:30etara.
  • Luzapena, 2019ko urtarrilaren 1an sartuko da indarrean eta 2019ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

GIZARTE ZERBITZUAK / SERVICIOS SOCIALES

9. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren kontratua luzatzeko proposamena (2017ID170004).

2017ko abenduaren 13ko D 17/1.163 zenbakia duen Alkate Dekretuz, “Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren” kontratua Lahar Esku-hartze psikosozialerako Elkarteari esleitzea onartu zen.

Kontratazioaren lehiaketaren plegu administratiboaren 2. artikuluak zioen kontratazioa urte betekoa izango zela, luzatzeko aukerarekin, gehienez ere urte betez.

2018ko abenduaren 31ean epea bukatuko da, eta zerbitzuaren jarraipenaren beharra dago. Gizarte langileak egindako txostena azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko programa gauzatzeko Lahar Esku-hartze psikosozialerako Elkartearen kontratua urtebetez luzatzea, hain zuzen ere, 2019-01-01etik 2019-12-31era arte.

BI: Onartzea Lahar Esku-hartze psikosozialerako Elkartearen kontratazioa 2018ko kontratuaren baldintza berdinetan egitea.

HIRU: Onartzea Lahar Esku-hartze psikosozialerako Elkartearen kontratazioareko gastua (50.000€,BEZ gabe) (A-365/2017- D-740/2018)

10. Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2018ko hitzarmena onartzeko proposamena (2018GZ360005).

Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2018ko hitzarmenaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2018ko hitzarmena onartzea.

BI: Euskal Fondoaren 2018.urteko Plan Operatiboa onartzea.

HIRU: Onartzea EUSKAL FONDOA-ri 6.300€ko diru-laguntza honako proiektua diruz laguntzeko. (AD- 727)

- “Euri-uren 400 ml-ko drainatzea eraikitzea, hormigoi indartuko kanal trapezoidalduna. Solidaridad auzoa. Tipitapa. Nikaragua.I fasea.”

11. Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei 2018ko diru-laguntza deialdirako proposamena (2018GZ050002).

Ikusi dut gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko diru-laguntza araudi proposamena eta baita ere Udalak duen Diru-laguntza Araudi orokorra. Guzti hau kontutan izanda eta 2018ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua, begiratu dut eta baita udaleko teknikariak egindako txostena ere. Horrela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei 2018ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartzea eta, dagokion prozedura onartu ondoren, deialdia egitea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

BI: Gastua onartzea horretarako: A-736.

KIROLA

12. 2018-2019 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko Hezikuntza Guraso Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena (2018KI360005).

Eskola Kiroleko 2018-2019 programa burutzeko dirulaguntza eskaera espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2018-2019 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzea Hezikuntza Guraso Elkartearekin.

BI: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEAri 50.000 €tako diru-laguntza (AD-725) ematea 2018/2019 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

HIRU: 35.000 €ko ordainketa egitea (%70) hitzarmena sinatzerakoan.

13. 2018 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak ontzat hartzeko proposamena (2018KI100001).

2018 urteko aurrekontuari dagozkion lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea sei entitate eskatzaileek aurkeztutako eskaerak

BI: Oinarri arauak eta eskaeretan aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntzak luzatzea(A-511), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Allerru K.E.

19.276,60 €

Lezoko Kurkubi Saskibaloi Kluba

3.137,04 €

Jaixkiareto Futbol Kluba

1.779,56 €

Badi Txirrindulari Kluba

3.355,22 €

Gaintxu Futbol Kluba

1.764,18 €

Munttarpe Eskubaloi Kluba

5.687,40 €

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

14. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero 2018ko azaroaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

15. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:35ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1244012 eta 1244014tik 1244022ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna