1. Mailako margolari ofiziala

Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2024ko dirulaguntzen deialdiaren babesean, Lezoko Udalak 1.mailako margolari ofizial bat kontratatu nahi du:

*Funtzioak: 1go mailako ofizial margolariari dagozkion arduren artean:
- Espazio publikoak margotzea: lokalak, garage publikoak, etabar.
- Baranden margoketa, barne espazioak, eskolako guneak, eserlekuak, etabar
- Egurrezko eta burnizko euskarrien margotze lanak

*Ezinbesteko baldintzak:
-Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 20ko ebazpenean agertzen diren baldintzak betetzea.
-Lanpostu berean gutxienez 12 hilabeteko eskarmentua izatea edo prestakuntza arlo honetan.
-Oarsoaldeko eskualdean erroldatuta egotea.
-Langabezian egotea eta Lanbiden alta moduan inskribatuta egotea.

2. Hizkuntza eskakizuna edukitzea baloratuko da (B2)

* Eskaintzen da:
- 4,5 hilabetetako kontratua
- Astelehenetik ostiralera %78ko lanaldian
- Soldata gordina: 1760,26€
- Hasteko aurreikusitako data: 2024ko uztailaren 1. hamabostaldian

* Izen emate: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren bitartez 2024/06/26 bitartean
Prozedura
Lanbide
Espediente zenbakia
2024PE110002
Egoera
Amaituta
Izena emateko epea
-