Udaltzaina

*Lanpostuaren eginkizun nagusiak:
1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, 55. artikulua
a) Udalerrietako agintariak babestea eta haien eraikin eta instalazioak zaintzea.
b) Hiriguneko trafikoa antolatzea, seinaleztatzea eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.
c) Hirigunean izandako zirkulazio-istripuen atestatuak instruitzea.
d) Administrazio-polizia, ordenantzei, bandoei eta udal-xedapen eta -egintzei dagokienez, bere eskumen-eremuaren barruan, bai eta ingurumenaren eta ingurunearen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea ere, gai horietan toki-erakundeek dituzten eskumenen esparruan.
e) Polizia judizialaren eginkizunetan parte hartzea, polizia judizialaren unitateekin lankidetzan.
f) Istripu, hondamendi edo lazeria publikoetan laguntza ematea, eta, legeetan aurreikusitako moduan, babes zibileko planak gauzatzen parte hartzea.
g) Prebentzio-eginbideak eta delitu-egintzak saihesteko jarduera guztiak egitea.
h) Espazio publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten eta giza kontzentrazio handietan ordena mantentzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.
i) Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaienean.

*Ezinbesteko baldintzak:
1) Batxilergoko titulua, baliokidea edo goi mailakoa atera izana.
2) 3. Hizkuntz Eskakizuna ez izan arren, lana euskaraz egiteko gai izan beharko dute hautagaiek. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ezin den kasuetan, elkarrizketa egingo zaie hautagaiei, lanean euskaraz aritzeko gai direla bermatzeko”.
3) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Udaltzaingo izendatzeko antolatutako oinarrizko ikastaroa gainditua izatea
3) B motako gidabaimena izatea (autoak)
4)Arrazoi medikoengatik baztertuta ez egotea
5)Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea eta inolako funtzio publikotarako ezgaitua ez egotea
6)Aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko beste polizia-kidego batean sartzeko baztertua ez izatea, hala nola Ertzaintzan, falta astunagatik, non eta falta preskribatu ez den.

*Eskaintzen da:
- 2024/12/31 arteko bitarteko funtzionario kontratua.
- % 100 lanaldia. Turnoka, goiz eta arratsalde.
- Hileko soldata gordina 2.822,38€
Prozedura
Lanbide
Espediente zenbakia
2024PE090010
Egoera
Prozesuan
Izena emateko epea
-