2006.eko Irailaren 25ekoa

Lezon, 2006KO irailaren 25ean, goizeko 9:00etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006eko irailaren 11ean eta 18an egindako bilkuretako aktak onartzea.

Bi aktak onartu dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak uztailaren 17az geroztik emandako dekretuen berri eman dio Tokiko Gobernu Batzarrari.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Gipuzkoako Errepideen Lurralde Planaren Aurrerapenari proposamenak onartzea.

2006ko uztailaren 24an erregistratu zen Udal honetan Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren idatzi bat 2198 zenbakiarekin, eta harekin batera zetorren 88-C/2006 Foru Aginduaren Jakinarazpena, irteera erregistroa 8468, 2006ko uztailaren 20koa.

Foru Agindu horrek erabakitzen du ?Bi hilabeteko entzunaldi epea ematea Gipuzkoako udal guztiei eta Gipuzkoako Errepide Planaren Aurrerapenenean interesa izan dezaketen Gipuzkoako gainerako herri administrazioei, epe horretan, nahi izanez gero, oharrak, iradokizunak eta proposamenak aurkez ditzaten?.

Horri dagokionez, alkatetza honi egoki iruditu zaio puntu hauek azaltzea:

· Lezoko Udala Arau Ordezkatzaileen berrikuntza dokumentua lantzen ari da, eta jada hasierako onarpena eman zaio.

· Nahiz eta gaur egun Lezoko ehun industrialak komunikazioetarako bide-sare onargarria eduki, Donostialdetik eta Pasaiako Portutik datozen trafiko industrial guztiek Lezoko hirigunea zeharkatuz zirkulatu behar dute. Aipatutako arau ordezkatzaileen berrikuntza horrek zenbait poligono handiagotzea eta beste zenbait lurzoru industrial berri sortzea planteatzen du, horien artean jarduera logistikotara xedatuak nabarmentzen direlarik.

· ?Herriondo? deritzan egoitza gune berria N-1 errepidearekin lotzeko beharrezkoa den konexioa gauzatu ahal izango litzateke Errenteriako ?Papresa? enpresaren instalazioekin lehendik dagoen konexioa egokitu eta baliatuz.

· Arau Ordezkatzaileen berrikuntzak ?Lexo Bertsolaria kalea?, ?Lopene plaza? eta ?Marrukene? egoitza eremu berriaren arteko loturak egokitu nahi ditu, gaur egungo konexioaren paretsuan GI-2638 errepidean errotonda bat eginez.

Hori guztia dela eta, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko egoitza gune berrien garapenei sarrera-irteera emateko, gaur egun N-1 errepidean Errenteriako ?Papresa? instalazioekin dagoen konexioa egokitu dadila.

BI: Lezoko saihesbide baten trazatua lehenbailehen gara dadila, trafiko astunak hirigunetik kanpora ateratzeko, eta nekazal lurraldeetan eragin handirik izan gabe.

HIRU: Lezoko saihesbide hori bai lehendik dauden eta bai orain proiektaturiko poligono industrialekin konekta dadila.

4.- 4.- Lezoko Hirigune Historikoaren Plan Bereziaren dokumentua entregatzeko luzapena eta ordainsaria abontzeko proposamena.

Lezoko Hirigune Historikoaren Birgaitze Plan Bereziaren dokumentua entregatzeko luzapena eskatu du Rosario Marijuan de la Asunciónek.

Era berean, eta dokumentuaren entrega atzeratzea idazle-ekipoaz kanpoko arrazoirengatik izan dela argi adierazi ondoren, ordainsarien %50 abonatzeko eskatzen du.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Hirigune Historikoaren Birgaitze Plan Bereziaren dokumentua entregatzeko bi hilabeteko luzapena ematea Rosario Marijuan de la Asuncióni, hau da, 2006ko azaroaren 24 arte, betiere epe hori bete baino hilabete lehenago, gutxienez, idazle-ekipoari entregaturik izatekotan Arau Ordezkatzaileen aldaketaren Hasierako Onarpenaren dokumentuaren kopia osoa, edota bestela, idatzian iradokitako Hirigune Historikoari buruzko indarrean dauden Arau Ordezkatzaileetan finkaturiko zehazpenak aldatzen dituen dokumentua.

BI: Proiektua idaztearen ordainsarien %50 (hau da, 9.500 euro, D-326) abonatzea onartu, aldez aurretik dagokion faktura aurkeztuta.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Idazkariak ohartzen du, osoko bilkurak irailaren 18ko bileran onartutako alde zaharrari buruzko txosten teknikoak azaldutako gaien inguruan, erabakiak hartu beharko dituela horretarako eskumena duen organoak, PERCH dokumentuaren idazketan aurrera segi ahal izateko.

EUSKARA ETA KULTURA

5.- Ludoteka zerbitzua kontratatzeko lehiaketaren proposamena (2006KU17002).

Ludoteka zerbitzua kontratatzeko lehiaketa esleipenerako espedientea azterturik, Kontratazio Mahaiak proposaturik eta Alkateak aurkezturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ludoteka 2006/07 zerbitzua Jokaitza, S.L. enpresari esleitzea, gehienez ere 50 ?/haurreko prezioan, guztira 22.500 ?.(A-276).

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egun naturaleko epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, 10. atala; berme honen zenbatekoa 900 ?koa izango da.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.000 ? izango da, gehienez.

c) Administrazio honen bulegoetara etorri, proiektuaren zuinketa berrikusteko eta dagokiona akta izenpetzeko.

d) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna