2006.eko Ekainaren 6ekoa

Lezon, 2006ko ekainaren 6an, asteartea, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko maiatzaren 22an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko maiatzaren 22az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

3.- Estudio Jurídico Easo, S.L.ri aholkularitza juridiko iraunkorreko zerbitzuaren kontratua luzatzeko proposamena (2006ID160001).

2004ko maiatzaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarrean ?Estudio Jurídico Easo, S.L.?ri aholkularitza juridiko zerbitzuaren aholkularitza eta asistentzia teknikorako kontratua adjudikatzea onartu zen. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango zela adostu zen, luzapena posible litzatekeelarik bi alderdiek elkar eta espresuki horrela adostuz gero.

2005eko ekainaren 6ko Tokiko Gobernu Batzarrak kontratua urte batez luzatzea erabaki zuen.

Ordutik urtea bete delarik, ?Estudio Jurídico Easo, S.L.? ren luzatze-proposamena jaso ondoren, udal Idazkariak 2006ko ekainaren 1ean sinatutako txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aholkularitza juridiko iraunkorreko zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzea urtebeteko iraupenarekin, 2007ko ekainaren 1arte, 2004ko ekainaren 1ean sinaturiko kondizio eta betebeharrekin.

BI: Plegutako II.4 klausularen arabera, kontratuaren prezioaren berraztertze bat egitea, Kontsumorako Prezioen Indizeak jasan duen igoera barneratuz (KPI), oinarri gisa bere garaian sinatutako prezioa hartuaz. Kontutan hartuz 2005ko apiriletik 2006ko apirilera KPI-ak % 3,6 igoera jasan duela duela Euskal Erkidego Autonomoan, prezioa guztira 32.105 ?takoa izango da (AD-305).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Lehen okupaziorako lizentzia ukatzeko proposamena Fermín Urtizberea Ugartemendiari, Frantzisko Gaintza kalea, 4.ean kokaturiko Elizkibel eraikinarentzat.

Fermín Urtizberea Ugartemendiak, Gaintza kaleko 4.ean kokaturiko Elizkibel eraikinaren lehen okupaziorako lizentzia eskatu du (U.A.D.5.3).

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela baitio:

?Gaintza kaleko 4an (U.A.D. 5.3) kokaturiko ?Elizkibel? eraikinaren lehen okupaziorako lizentzia lortzeko helburuz, dokumentazio hau aurkeztu dute:

Obra Zuzendaritzaren Azken Ziurtapenaren fotokopia.

Behin betiko likidazioaren fotokopia.

Kanpoko argazkiak.

Horri dagokionez aipa daiteke komenigarritzat jotzen dela ekarritako dokumentazioa originala izatea edota nolabait ere egiazta dadila haien bisatu zigiluen eta sinaduren originaltasuna. Gainera, dokumentazio horretan bertan jaso beharko dira U-4 inprimakiak behar bezala tramitaturik eta zigilaturik, Foru Diputazioko Ondasun Departamentuaren aldetik.

Egindako obrak egiaztatzeko eta, era berean, habitagarritasunerako gutxieneko baldintzak bete direla ziurtatzeko, behar den ikuskapen bisita eginik, hau seinala daiteke:

- 1. eta 2. oinetan kokaturiko etxebizitzak, funtsean, egokitzen zaizkio bere garaian aurkeztutako Proiektu Teknikoari eta betetzen dituzte gaur egun eska daitezkeen habitagarritasun baldintza minimoak,

- Eraikinaren behe-oinean goiko oinetako etxebizitzen antzerako banaketa egin da: bi egonlekuren banaketarako trenkada bat, biak atzeko fatxada aldera orientaturik, lokalaren hondo aldera eta erabat ekipatutako sukalde bat eta bainugela bat bi egonleku horien eta fatxada nagusira orientatutako beste baten artean. Bisita horretan hauteman da, gainera, lokal hori erabat altzairuz jantzirik dagoela etxebizitza baten antzera.

Egindako banaketa ez zaio egokitzen exekuzio proiektuan aurkeztutakoari, hartan komun bat proposatzen baitzen, lokala bi egonlekutan bereizten zituena.

Beraz, lehen eta bigarren oinetako etxebizitzen lehen okupaziorako lizentzia ematearen aldeko informea egin da, alabaina, lehen aipatutako dokumentazioaz gain, lizentzia-baldintzak bete izanaren egiaztagiria eta behin betiko planoak aurkeztu beharko dira.

Aitzitik, behe-oineko lokala ezin izango da okupatu harik eta obrak zuzendu arte, Proiektu Teknikoari egokituz, edota Obra Amaieraren Dokumentuko planoak ekarri arte, egin diren aldaketak haietan jasorik, behar bezala bisatu eta izenpeturik, egin diren aldaketen justifikazioarekin. Aipatu beharra dago lokal horren erabilpena ez dela iraungitzen eta erabilpen aldaketarik eskatu izanaren inolako ziurtatze biderik ez dugula, eta beraz mantendu egin beharko da obrei ekin aurrez zuen bera?.

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 1. eta 2. oinetako etxebizitzei dagokionez Fermín Urtizberea Ugartemendiari, Gaintza kaleko 4.ean kokaturiko Elizkibel eraikinaren lehen okupaziorako lizentzia ez ematea (U.A.D.5.3), zeren, Obra Amaieraren Ziurtapenaren originalez gainera, behin betiko likidazioa, Obra Berriaren eskritura eta U-4 inprimakiak, Gipuzkoako Foru Diputazioan tramitaturik, aurkeztu behar baititu, proposamen honen azalpen partean adierazten diren arrazoiengatik.

BI: Behe-oineko lokalari dagokionez, lehen okupaziorako lizentziarik ez ematea. Lokalaren erabilpen aldaketarik ez da onartu eta, beraz, mantendu egin beharko da obrei ekin aurrez zuen bera. Ezin izango da okupatu harik eta obrak zuzendu arte, Proiektu Teknikoari egokituz.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Irekitze lizentzia ukatzeko proposamena Alberto Chacón Calviñori, Logidis enpresaren ordezkaritzan, elikagaiak banatzeko eta hornitzeko jarduerarako, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioiarentzat (2006H0050003).

Alberto Chacón Calviñok, Logidis enpresaren ordezkaritzan, irekidura lizentzia eskatu du elikagaiak banatzeko eta hornitzeko jarduerarako, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioian.

Tokiko Gobernu Juntak 2006ko martxoaren 27an eginiko bilkuran, ukatu egin zion jardueraren irekidura lizentzia, tramitazio administratiboari jarraitzeko dokumentazio osagarria ekarri behar zuelarik.

Interesatuak, 2006ko maiatzaren 18an, askotariko dokumentazioa aurkeztu du.

Txosten teknikoak honela dio:

-Ez duela presentatu udalak eskatu diona hau da:

Proiektu berri bat bisaturik azaltzen, solairuartekoaren baimenduta dagoenaren azalerarekin hau da 319,70m²koa 0,35%, azaltzen ere kalkuluak eta aurrekontua.

Ezta ere ez du aurkeztu Proiektu bisaturik ?Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua, haren bidez onartzen baita suteen kontrako segurtasun Arautegia establezimendu industrialetan?

Horretan guztian oin harturik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Alberto Chacón Calviñori, Logidis enpresaren ordezkaritzan, irekidura lizentzia ukatzea eskatu duen elikagai banatzeko eta hornitzeko jarduerarako, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioian, proposamen honen azalpen partean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena, Endara Salaberria Indakoetxeari Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalarentzat.

Endara Salaberria Indakoetxeak, Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalean lehengo hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Endara Salaberria Indakoetxeari, 2005eko apirilaren 19ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuaren ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005ko abuztuaren 8an hitzarmena izenpetu zuen Endara Salaberria Indakoetxearekin, Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalean hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 1ean egindako bilkuran eman zion Endara Salaberria Indakoetxeari, Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalean etxebizitza bat egiteko obretarako lizentzia.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Endara Salaberria Indakoetxeari, Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalean hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Endara Salaberria Indakoetxeari, Donibane kaleko atzeko aldeko 2.bis lokalean dagoena etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Behin-betiko banaketaren planoa ekarri beharko du, bisaturik eta Barne Diseinugileen Elkargo Ofizialak zigilaturik, eta Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 51,49 ?.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena Adrian Salaberria Indakoetxeari Donibane kaleko 2. atzeko aldeko lokalarentzat.

Adrian Salaberria Indakoetxeak, Donibane kaleko 2.bis lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Donibane kaleko atzeko aldeko 2. lokalean lehengo hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Adrian Salaberria Indakoetxeari, 2005eko apirilaren 19ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuaren ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005ko abuztuaren 8an hitzarmena izenpetu zuen Adrian Salaberria Indakoetxearekin, Donibane kaleko atzeko aldeko 2. lokalean hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 1ean egindako bilkuran eman zion Adrian Salaberria Indakoetxeari, Donibane kaleko atzeko aldeko 2. lokalean etxebizitza bat egiteko obretarako lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Adrian Salaberria Indakoetxeari, Donibane kaleko atzeko aldeko 2. lokalean hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Adrian Salaberria Indakoetxeari, Donibane kaleko atzeko aldeko 2. lokalean dagoena etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Behin-betiko banaketaren planoa ekarri beharko du, bisaturik eta Barne Diseinugileen Elkargo Ofizialak zigilaturik, eta Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 50,21 ?.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Obra lizentzia emateko proposamena Zabarre Aholkularitzari, Auñamendi kaleko 2ko etxearen Jabekide Komunitatearen izenean, balkoiak eta teilatuaren hegalak kopontzeko (2006H0030008).

Zabarre Aholkularitzak, Auñamendi kaleko 2ko etxearen Jabekide Komunitatearen izenean, balkoiak eta teilatuaren hegalak konpontzeko obra lizentzia eskatzen du.

Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketa ere aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2006ko maiatzaren 2an bisaturik.

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Zabarre Aholkularitzari, Auñamendi kaleko 2ko etxearen Jabekide Komunitatearen izenean, balkoiak eta teilatuaren hegalak konpontzeko obra lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.568 ? ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuak onartzeko proposamenak (2006GZ010009).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Miguel Javier Olaziregi Agirregomezkortak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Miguel Javier Olaziregi Agirregomezkortari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bat egunero zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,49 ? /ordua da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuak onartzeko proposamenak (2006GZ010010).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Joaquina Sánchez Orejak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Joaquina Sánchez Orejak etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 3 ordu astean etxeko lanetan laguntzeko egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,25? orduko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

11.- Lezoko elkarteei dirulaguntza emateko proposamena, 2006ko Mendekoste jaietarako (2006KU010001).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, era berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mendekoste 2006 jaietan parte hartuko duten elkarteei 10.813 ?tako (A-300) dirulaguntza ematea, ondoren zehazten den moduan:

Allerru Ehiztariak

Plater Tiraketa

1.800 ?

1.800 ?

Allerru Txirrinda Esk.

Zinta karrera/Jinkana

600 ?

600 ?

Altzate

Erraldoi eta buruhandiak eta Zezen suzkoa

714 ?

714 ?

Gazte Asanblada

Malabatristak

200 ?

1.450 ?

Kalejira Musikala

1.200 ?

Trikitilariak

50 ?

Herri Kirola

Agustin Arruti

1.259 ?

1.259 ?

Ixkulin

Bertsolariak

600 ?

600 ?

Murixka

Ikurrinaren igoera

450 ?

1.650 ?

Helduen suelto txapelketa

1.200 ?

Tiñelu

Toka

250 ?

1.275 ?

Tortila lehiaketa

150 ?

Truk

360 ?

Bertsolariak

515 ?

BESTEAK

Konstantino Agirretxe

Dultzaineroak (2 saio x 270 ?)

540 ?

540 ?

Txistulariak

(6 saio x 154 ?)

925 ?

925 ?

GUZTIRA

10.813 ?

BI: Onartzea laguntza horiek arautzen dituzten hitzarmenak eta alkatea ahalmentzea haiek sinatzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna