2004.eko Apirilaren 28ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2004ko apirilaren 28an, 8:40etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea) Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea) eta Isabel Lopez Aulestia (IU-EB taldea).

Ez dira bilkurara etorri: Ainhoa Villanua Ayuela (PSE taldea), Maria Luz Anglada Gonzalez (PP taldea) eta Aitor Ocerin Ibañez (EA taldea). Azken honek ezin etorri izanaren berri aurrez eman du.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

Alkateak argitu du gaurko bilkura apirilaren lehen asteazkenean egitea zegokiona dela eta orduan atzeratu zela batzordeak egin arte. Eskertu die zinegotziei inongo eragozpenik jarri ez izana atzerapenerako.

Deialdiko gai zerrendarekin hasi aurretik esan du, urjentziaz, beste bi gai tratatu nahiko lituzkeela gaurko bilkuran eta horretarako zinegotzien on iritzia behar duela. Gaiak hauek dira: Hauteskundeetan mahaiak osatzeko zozketa Bozeramaileen Juntan delegatzea eta Auñamendiko babes ofizialeko etxebizitzetarik elbarriei erreserbatutakoak esleitzeko baldintza-pleguaren aldaketa, haiek eman gabe gelditu ez daitezen. Bilkuran diren zinegotziak ados daude bi gai hauek gaurko bilkuran tratatzearekin. Alkateak dio gai zerrendako zazpigarren eta zortzigarren tokian sartuko direla eta galde eskeena bederatzigarrena izango dela.

1.- Egoki irudituz gero, ondorengo osoko bilkura hauetako aktak onartzea: otsailaren 5ean ohiko izaerarekin egindakoarena eta otsailaren 18an eta martxoaren 17an aparteko izaerarekin egindakoarenak eta martxoaren 17an aparteko eta premiazko izaerarekin egindakoarena.

Otsailaren 5eko akta onartu egin da, aldeko zazpi botorekin eta Isabel Lopez Aulestiaren abstentzioarekin ez baitzen bilkuran izan. Gainontzeko beste hiru aktak ahobatez onartu dira.

2.- Diktamena: S-1eko Zatikako Planaren behin behineko onarpenerako.

Alkateak diktamena irakurri du eta haren onarpena eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

“ Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2004ko apirilaren 21an egindako batzarraldian Jesus Mari Martiarena (EAJ) eta Iñake Urrestarazuren (EA) aldeko botoekin eta Mikel Antxon Arrizabalaga (PSE-EE) eta Maria Luz Angladaren (PP) abstentzioekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: S-1 Sektoreko zatikako planari jendaurrean egon den epean aurkeztu zaizkion alegazioei Hirigintza Teknikari eta Arkitekto Aholkulariak egindako txostenen arabera erantzutea.

BI: S-1 Sektoreko zatikako planari behin behineko onarpena ematea, onarturiko alegazioen ondorioz egin beharreko aldaketak edo zuzenketak egitearen baldintzapean.

Bestalde Mikel Antxon Arrizabalagak egindako proposamena, hain zuzen ere S-1 sektoreko jarduera sistema kooperaziotik konpentsaziora aldatzea eta udalari dagokion aprobetxamenduaren %10 babespen ofizialeko etxebizitzak egiteko xedatzera, batzordeak atzera bota du Jesus Mari Martiarena (EAJ) eta Iñake Urrestarazuren (EA) aurkako botoekin eta Maria Luz Angladaren (PP) abstentziorekin. Aldeko boto bakarra Mikel Antxon Arrizabalaga (PSE-EE) berarena izan da.

Halaber S-1 Sektoreko zatikako planean 40 aparkalekutik 1 ezinduentzako aurreikustea ere onartu da aho batez.”

Bozketa egin ondoren diktamena onartu egin da, alde sei boto izan dira (alkatea eta EAJ eta EAko zinegotzienak) eta bi abstentzio (PSE eta IU-EB taldeetako zinegotzienak).

3.- Diktamena: Ertzaintza eta Oarsoaldeako Udaltzaingoen arteko Koordinakuntzarako Batzordean parte hartzeko.

Alkateak Pertsonal eta Barne Gaietarako Batzordearen diktamena irakurri du eta haren onarpena eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

“ Gipuzkoako Ertzaintzaren Lurralde Buruzagitzatik Lezoko Udalari proposatu zaio, 1995/12/13 datan Errenteria eta Pasaiako Udalen eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren artean izenpetutako Hitzarmenaren barruan partaide gisa sartzea, Toki Esparruko Koordinazio Batzordea sortzeko, haren bidez artikulatzen baita udalerri horietako bakoitzeko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren polizia-zerbitzuen arteko ekintza-koordinazioa.

Uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Euskadiko Poliziari buruzkoak, 22. artikuluan, eta agindu hori garatzen duen urriaren 4ko 382/1994 Dekretuak, finkatzen dute ezen, tokian tokiko koordinazio batzordeak direla lanabesa Ertzaintzaren, hedatua dagoen tokietan, eta Tokiko Polizia-Gorputzen polizi zerbitzuak eraginkorki koordinatuko dituena, Euskadiko Erkidego Autonomoaren esparruan polizi jardueraren eraginkortasuna lortzeko helburuz.

Toki-mailako koordinaketa batzordeen eraketa, zereginak, antolaketa eta iharduera arautzen dituen urriaren 4ko 382/1994 Dekretuaren 4. atalak dioenez, batzorde horiek behar bezala eratzeko polizien arteko lankidetzarako administrazio-hitzarmenak egingo dira.

Urriaren 4ko 382/1994 Dekretuaren 7. Ataleko 2. azpiatalak eratzen diren toki-mailako koordinaketa batzorde bakoitzari izendatzen dio ihardunerako beharrezko arauak onartzeko ahalmena, atal horretako lehenengo azpiatalean berariaz jasota datozenez gain. Batzordeak egingo dituen bilkuren garapen normala bermatzeko helburuz, hitzarmenaren Eranskin gisa azaltzen diren funtzionamendu arauak proposatzen dira.

Kepa Garbizu (EAJ-PNV), Mª Luz Anglada (PP) eta Mikel Antxon Arrizabalagaren (PSE) botoa alde delarik, Pertsonal eta Barne gaietarako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko Koordinazio Batzordean partaide izateko borondatea azaltzea.

BI: Polizi lankidetzako Hitzarmen administratiboa eta funtzionamendu arauak jasotzen dituen haren eranskina onartzea.

HIRU: Akordio hau bideratu eta gauzatzeko behar diren agiriak izenpetzeko Alkateari ahalordea ematea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoa:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Osoko bilkurak diktamena aho batez onartu du.

4.- Diktamena: Izatezko bikoteen udal errolda ixteari buruzkoa.

Alkateak Pertsonal eta Barne Gaietarako Batzordearen diktamena irakurri du eta haren onarpena eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

“ Izatezko bikoteak arautzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Maiatzaren 7ko, 2/2003 legea, 2003ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta hurrengo egunetik dago indarrean.

Gai bererako Lezoko udalak ba du udal araudia, 1999ko otsailaren 24ean osoko bilkurak onartua eta 2000ko ekainaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Udal idazkariak emandako txostena ikusirik, bi arauak ez datoz bat bere edukian ezta ere ondorioetan: bi arauak erregistroak sortu dituzte izatezko bikoteentzat eta horietan egoteko izan beharreko baldintzak ez dira berdinak ezta ere ondorioz lortzen diren eskubideak. Arauketa bikoitz honek sortu lezakeen nahasketa argitzeko beharrezkoa iruditu zait udal araudiaren eta erregistroaren etorkizunaren inguruko hausnarketa proposatzea, Lezoko udalak erabaki beharko duelarik bere araudi eta erregistroarekin zer egin.

Erregistroak bikoizteari ez diodalako zentzurik ikusten, herritarrak batean egotearekin nahikoa izan beharko zukeelako, Batzordeari egiten diodan proposamena zera da: udal araudia indargabetzea eta izatezko udal erregistroa bertan behera uztea. Hemendik aurrera izatezko bikoteak EAEko erregistro bidez egiaztatuko dira. Udalak ez du inongo datu baserik izango.

Orain arte inskribatutako bikoteei erabaki honen berri emango zaie, beraien espedienteak EAEko erregistroan inskribatzeko egin beharrekoa aipatuz. Aukera horri uko egiten dioten bikoteekin bakarrik mantenduko lirateke udaleko erregistroa.

Kepa Garbizu (EAJ-PNV), Mª Luz Anglada (PP) eta Mikel Antxon Arrizabalagaren (PSE) botoa alde delarik, Pertsonal eta Barne gaietarako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 1999ko otsailaren 24ean osoko bilkurak onartutako eta 2000ko ekainaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Izatezko bikoteen udal araudia indargabetzea eta izatezko bikoteen udal erregistroa bertan behera uztea.

BI: Orain arte inskribatutako bikoteei erabaki honen berri emango zaie, beraien espedienteak EAEko erregistroan inskribatzeko egin beharrekoa aipatuz.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Osoko bilkurak diktamena aho batez onartu du.

5.- Diktamena: Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako delegatuaren liberazioa eta ordainketa onartzea.

Alkateak diktamena irakurri du eta haren onarpena eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio diktamenak:

“ Pertsonal eta Barne Batzordeak, 2004ko apirilaren 21an eginiko batzarraldian, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren liberazioari eta ordainketari buruz aurkeztutako proposamena diktaminatu du Kepa Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu Azurmendiren aldeko botuekin, eta Mari Luz Anglada Gonzalez eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusinen abstentzioarekin.

Horiek horrela, Osoko Bilkurari honako ERABAKI hauek hartzea proposatzen diot:

BAT: Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren liberazioa eta ordainketa onartzea. Indarrean dauden delegazioen arabera, Udal honetako zinegotzi den Jesus Mª Martiarena Jakak okupatzen du gaur kargu hori eta, beraz, aurrerantzean, dedikazio esklusiboz egingo du bere lanbidea, harik eta delegazio hori indarrean mantenduko den arte.

Urtean jasoko duen ordainketa gordina 48.629 eurokoa izango da, hamalau hilabetekotan banaturik.

BI: Akordio hau 2004ko maiatzaren 1ean sartuko da indarrean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Jende artetik Iker Salaberriak hartu du hitza, eta Lezoren Alde Herri Plataformaren izenean, erabaki proposamen honen aurka azaldu da. Joan den irailean Algeposari emandako lizentziaren inguruan Plataformako kideak azaldutako arrazoiengatik, ez omen dago garbi noren interesak defendituko dituen liberatzea proposatzen den zinegotziak. Auzi horren inguruan udalak erantzun badu ere, ez dagoela frogaturik Algeposa eta Martiarenaren arteko harremana, juridikoki horrela izan badaiteke ere Lezoko herriak garbi omen du bi horien arteko harremana. Interes kontrajarriak direlako zinegotzi horri Hirigintza ardurak uztearen eta udalaren konturako liberazioaren kontra azaldu da Iker Salaberria.

Ondoren diktamena bozkatu eta onartu egin da. Alde bost boto izan dira (alkatea eta EAJko hiru zinegotzi eta EAko bat) eta hiru abstentzio (PSE taldeko, IU-EB taldeko eta Jesus Mari Martiarena zinegotzienak).

6.- Mozioa, Partido Popular Taldeak aurkeztua, Euskadiko Autonomi Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren (Euskal Y) onartutako behin betiko trazatuaren aldekoa.

Aurreko batzarrean mozioa mahai gainean utzi bazen ere, Mari Luz Anglada bilkurara etorri ez zelako eta oraingo bilkuran berdin gertatu arren, alkateak eta gainontzeko zinegotziak konforme daude gaia gehiago ez atzeratzeko eta gaurko bilkuran tratatzeko.

Mozioak honela dio:

“Mª Luz Anglada andreak, Lezoko udalean Alderdi Popularraren bozeramailea izaki, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Arautegiko 97/3 artikuluan xedaturikoan oin harturik, Udalbatza honetan eztabaidatzeko aurkezten du

MOZIOA

Abiadura Handi Espainiarra Euskadira heltzearen beharra eta garrantzia ukaezina da, Euskadiren etorkizunari eta garapenari begira. Hori zalantzan jartzen dutenek, azpiegitura hori errealitate bilakatzea arriskuan jarri ez ezik, euskal hiritarrei beren aurrerapen, hazkuntza eta lehiakortasun ahalmena ukatzen ere ari dira.

Batzuek iragarri genuen, duela zenbait egun, zenbaterainoko arriskutan dagoen euskal Y ezaguna, Eusko Jaurlaritzako kideen jarreren artean irekita dagoen leize sakon eta gaindiezinaren ondorioz.

Euskal Y Proiektuak hil ala biziko garrantzia du Euskadirentzat, eta hori zalantzan jartzerik ez dago. Abiadura Handi Espainiarretik kanpo geratzea, gure Erkidego Autonomoak har ezin dezakeen luxua da, baldin eta enpresa-ehuna lehiakorra izatea nahi badu, baldin eta bertako hiritarrei Espainiaren eta Europaren gainerakoarekin komunikatuko dituen azpiegitura eman nahi badie, edo baldin eta etorkizuna duen herrialde moderno baten aldeko apustua egiten bada, behintzat.

Euskal Y bezalako proiektu batek inolako desadostasunik gabeko konpromiso tinkoa behar du, eta nolanahi ere ez dakarkiote inolako onurarik haren kontra plazaratutako eraso funsgabeek, eta gainera eraso, oztopo, gaitzespen, kritika, zatiketa, zalantza eta eztabaida horiek Eusko Jaurlaritzatik bertatik sortzen badira, proiektuari egiten zaion kaltea izugarri handia da.

Gobernuek obligazioa dute, batik bat, beren proiektuak defendatzeko, baina bereziki hiritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan saiatzeko, eta haien garapen soziala eta ekonomikoa bideratzeko. Ez da koherentea, ganorazkoa eta zuhurra, euskal Y bezalako proiektu baten gain etengabeko zalantza mantentzea, Euskadirentzat hainbeste esan nahi duenean eta hiritarrek hain nabarmen eskatzen dutenean, baina are gutxiago da, proiektu hori gaur zalantzan jartzen duen gobernu berak diseinatu, hautatu eta onartu duenean.

Gobernu baten interesek, eta hura osatzen duten indarrenek, lehenik eta behin beren hiritarren beharrak betetzera jo beharko luketenean, Eusko Jaurlaritzak nahiago du osatzen duten alderdien interesei, batik bat gehiengoa duen alderdiarenei, lehentasuna eman, jarrera horrek hiritarren eskakizunetatik urruntzen dituen arren.

Gure taldeari, ordea, iruditzen zaio Euskal Y horren proiektuak inolako badaezpada gabeko sostengua behar du, inork zalantzan jarri gabe, eta are gutxiago Eusko Jaurlaritzak.

Hori guztia dela eta, Alderdi Popularraren Udal Taldeak ondorengo MOZIO hau aurkezten dio Udalbatzari, bere iritzia eman dezan eta ondorengo erabaki hau har dezan:

AKORDIOA

1.- Lezoko Udalak bere sostengu tinkoa eskaintzen dio Euskadiko Autonomi Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren (Euskal Y) behin betiko trazatuari, Eusko Jaurlaritzak 2001eko otsailaren 27an onartutakoari.

2.- Lezoko Udalak premiamenduz eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, “Euskal Y” gisa ezagutzen den azpiegituraren gauzatze normala zalantzan jarri, atzeratu edo eragotzi dezakeen planteamendu oro bertan behera utz dezan, otsailaren 27ko 41/2001 dekretuan aurreikusitako trazatuaren arabera.”

Alkatea z dago ados mozioaren edukiarekin: Abiadura Handiko Trenaren beharra eta garrantzia zalantzan jarri gabe eta Jaurlaritza osatzen duten hiru taldeen arteko iritziak ezberdinak direla kontuan izanda, Gipuzkoako Batzar Nagusiak,, Europak abiadura handiko trenbide trazatuak proposatu zituenean (Kid Star programa bidez) eta haietan Dax- Gasteiz- Madril bitartekoa ez zegoelako, hartutako erabakiarekin bat datorrela EAJ taldea hau da, programa hura gelditzea edo bertan Euskal Y sartzea hain zuzen.

Isabel Lopez Aulestiak esan du IU-EB taldea Y grekoaren trazatuaren aurka dagoela, gogora ekarriz, Audientzia Nazionalak proiektuaren bideragarritasun eza azpimarratu duela, bere ikaragarrizko kostuarengatik eta pertsonen garraiorako bakarrik delako merkantziak kanpo utziz. IU-EB ziur omen dago Y ez duela errepideetako garraio arazoa konpontzen. Horregatik mozioaren aurka bozkatuko omen du.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio PSE taldea Y grekoa egitearen alde dagoela.

Jende artetik Iker Salaberriak eskatu du hitza eta Lezoren Alde Herri Plataformaren izenean, mozioa erdara hutsean aurkeztu izana Alderdi Popularraren Lezoarrekiko eta euskaldunekiko errespetu falta dela dio. Idazkera bera manipulatzailea eta tonu autoritariokoa dela dio. Baita ere kritikatu du gai honetan Eusko Jaurlaritzak berak esaten dituen mezuak Y ez egiteak suposatuko lukeenari buruz. Lemoizen sasoia gogoratzen omen diote. Zenbait aditu eta adibide aipatuz, hazkunde ekonomikoak ez omen du garapena esan nahi. Gehiengo sindikalak proiektua gelditzea eskatu omen du. Bat dator Isabel Lópezek esandakoekin, eta proiektua gelditzea eta garapen jasangarriaren inguruko eztabaida orokorra irekitzea proposatu du.

Osoko bilkurak bozketa egin du eta ahobatez mozioa ez da onartu.

7.- Alkatearen (2003ko likidazioa), Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak, 2003ko ekitaldiaren likidazioa onartzen, martxoaren 31n emandako 144. dekretuaren berri eman dio bilkurari.

Alkateak, Oarsoaldea S.A.ko eta Badia Berri, S.A.ko Administrazio Kontseiluek izandako bileretan, martxoaren 3an bata eta 29an bestea, aztertutako gaien kontu eman du.

Bilkura hasieran urjentzia onartu ondoren, osoko bilkurak datozen bi gau hauek tratatu ditu.

8.- Hauteskundeetan mahaiak osatzeko zozketa Bozeramaileen Juntan delegatzekoa

Alkateak bere proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Hau da proposamena: “ Hauteskunde Erregimen Orokorraren 5/85 Lege Organikoko (L.O.R.E.G.) 26. Artikuluak finkatzen du, hauteskunde mahaiak eratzeko eskumena Udalak duela. Hauteskunde Junta Zentralaren zenbait ebazpen eta akordiok finkatzen du, Udalbatza dela eskuduna eginkizun horretan. Erabakiak hartzen bizkortasun handiagoa nahirik eta, L.O.R.E.G. delakoaren 26.2 artikuluak finkatzen duen bezala, zozketa publikoa izatearen kalterik gabe, Udalbatzari proposatzen diot eginkizun horren eskumena Bozeramaleen Juntaren esku lagatzea. Horrela bermaturik legoke talde politiko guztiek horretan parte hartzea. Hori dela eta, alkateak proposatuta Udalbatzak honako akordio hauek hartu ditu: ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Bozeramaleen Juntaren esku lagatzea, deituko diren hauteskunde prozesuetan Mahaiak eratzeko zozketa egitea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Proposamena aho batez onartu du osoko bilkurak.

9.- Auñamendiko babes ofizialeko etxebizitzetatik elbarriei erreserbatutakoak esleitzeko baldintza-pleguaren aldaketa

Alkateak proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari. Honela dio proposamenak: “Udalak-, 2004ko otsailaren 5ean egindako bilkuran onartu zuen baldintza administratiboen plegua, Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 3. Sektorean babes ofizialeko etxebizitzen eskaera egiteko. Zozketan emango diren 56 etxebizitzetarik, zazpigarren oinarrian 3 gordetzen dira elbarrientzat, ondoren zehazten diren egoeretarikoren batean daudela egiaztatzen duten higigarritasun murriztu iraunkorrekoentzat:

a) Gurpildun aulkira behartuak.

b) Ibiltzeko nahitaez bi makulu behar dutenak

c) Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko D eta H atalei dagokienez, 12 puntu edo gehiago dutenak.

Eskaerak aurkezteko epea datorren ostiralean, apirilaren 30ean, amaitzen da eta, oraingoz, 3 etxebizitzaren eskaintea betetzeko nahikoa elbarri-eskaerarik ez dago. Hiru etxebizitza erreserbatu horiek adjudikatu gabe gera ez daitezen, eskatzaileen kolektiboa azken horietara ere hedatzea planteatu da, eta baina hori, bakar-bakarrik, baldin eta izena emateko epea amaiturik, datorren ostiralean, etxebizitza erreserbatu horiek hutsik segituko duten kasurako. Eskatzaile-kolektibo berri posible hori definitzeko, kontuan eduki behar da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Arazoetarako Sailak gaur egun aplikatzen duen arautegia, adjudikazioa egin ondoren Eusko Jaurlaritzak ez bisatzearen balizkoa gerta ez dadin. Zentzu horretan, Gizarte Arazo eta Etxebizitza Sailak, 2003ko abenduaren 16ko Agindua ezkero (4. artikulua) era berean higigarritasun murritzeko elbarritzat hartzen ditu “aipatuko Dekretuko esandako atalei dagokienez 7tik 11 puntutara biltzen dituztenak ere”. ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Baldintza administratiboen plegua aldatzea, horrela, eskaerak aurkezteko epea amaiturik, hartako 2.2.6 eta zazpigarren oinarrietan elbarrientzat erreserbaturiko etxebizitzarik hutsik geratuko balitz, higigarritasun murriztu iraunkorreko pertsona elbarritzat hartu ahal izan dadin Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko D eta H atalei dagokienez 7 eta 11 puntu bitarte biltzen dituela egiaztatzen duena.

BI: Aldaketa hori beharrezkoa litzatekeen balizkoan, soilik kolektibo berriko interesatuentzako izen emateko epea, maiatzen 3tik 7ra izango litzateke.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Proposamena aho batez onartu du osoko bilkurak.

10.-Galde Eskeak.

1.- Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du ea nola doan babes ofizialeko etxebizitzetarako izena ematearen gaia, ea jende asko apuntatu den, ea ostiralean bukatzen den epea luzatu behar den, e.a....

Jesus Mari Martiarenak dio 600 bat eskaera jaso zirela eta 200 bat pertsonak bere izena eman dutela.

2.- Mikel Antxon Arrizabalagak arkitekto aholkularia eta aholkularitza juridikoa kontratatzeko Gobernu Batzarrak onartutako baldintza orriak eskuratzea eskatu eta hautaketan talde politiko bakoitzeko ordezkari bana egotea eskatu du.

3.- Jende artetik Iker Salaberriak aurreko osoko bilkuran gertatutakoari buruz eskatu dio alkateari ez oztopatzeko partaidetzarik eta ez kentzeko hitzik bilkuretan.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.---.etik 310.------.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna