2000.eko Azaroaren 30ekoa

    Lezon, 2000ko azaroaren 30ean, goizeko 9:50 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko azaroaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko azaroaren 16an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Emiliana Vicente Herrerok egindako egoitza eskaera onartzen duen 173. dekretua ikusirik, bertan Udalak konpromezua hartzen baitu Emiliana egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko baina, beti ere, interesatuak berak ezin badu ordaindu, orduan bakarrik, Gobernu Batzordeak aho batez berritsi du.

    3.- Proposamena: Senideak Elkarteari dirulaguntza ematea.

    Alkatetzaren proposamena azterturik eta preso eta errefuxiatuei bisitak egiteak eragiten dituen gastuei buruz Senideak Elkarteak aurkeztu dituen xehetasunak ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak Senideak Elkarteari dirulaguntza ematea erabaki du: 2.500.000 pezeta, (AD-944).

    Idazkariak ohartarazi du ez dagoela elkarte horren eskaerarik erregistratuta. Proposamenarekin batera aurkeztutako idatzian sinatzen duenak ez duela ez bere burua aurkezten ezta nor gisa ari den adierazten. Era berean, ez da entitatearen nortasun juridikoa akreditatzen.

    4.- Proposamena: Euskal Fondoari dirulaguntza ematea.

    Alkatetzaren proposamena azterturik eta ?Alkatetzen jarraipenerako programa: Udalaren eta instituzionalitate lokalaren sendotzea? izenburupean Guatemalan burutzen ari den programa, Euskal Fondoak aurkeztua, ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du dirulaguntza ematea: 1.100.000 pezeta. Idazkariak, aurrekontu-kontsignaziorik ez dagoela eta, legezkotasunik eza adierazi du.

    5.- Jaizkibel hiribidea eta Aralar kaleko bidegurutzean dagoen kioskoaren emakida erreskatatzea.

    Jaizkibel hiribidea eta Aralar kaleko bidegurutzean dagoen kioskorako bide publikoaren erabilera eskubidearen esleipendun Rufino Herrero Dominguezek emakidaren erreskatea eskatu du. Horren truke diru ordaina eskatzen du eta Francisco Javier Yeregui peritoaren tasazioa aurkeztu.

    Era berean, Udal honek Servatasi beste tasazio bat eskatu zion.

    Tasazio biak azterturik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Jaizkibel hiribidea eta Aralar kaleko bidegurutzean dagoen kioskoaren emakidaren erreskatea, Rufino Herrero Dominguezek aurkeztua, onartzea. Horren truke, Udalak 3.027.911 pta. ordainduko dizkio interesatuari abenduaren 11tik aurrera.

    BI: Interesatuari jakinaraztea.

    Idazkariak, aurrekontu-kontsignaziorik ez dagoela eta, legezkotasunik eza adierazi du. Era berean, emakida bere borondatez uzten duenez, inolako kalte-ordainik badagokion eta zenbatekoa ere ¾espedientean beste balorazio batzuk baitaude¾ zalantzan jarri du.

    Alkateak dio erabakia hartzeko bi arrazoi daudela: lehenengoa, kioskoa Rufino Herrero berak eraikia dela eta orain udalaren eskuetara pasako dela eta, bigarrena, arautu gabeko emakida (eperik gabekoa, e.a.) arautzea.

    6.- Jaizkibel Hiribidea eta Aralar kaleko bidegurutzean dagoen kioskoa adjudikatzea.

    Jaizkibel hiribideko eta Aralar kaleko bidegurutzean kokatutako kioskoa esleitzeko tramitatu den espedientea azterturik.

    Adjudikazio-mahaiaren akta eta Alkatetzaren proposamena ikusirik Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: JOSE ANTONIO KORTA IRIBARRI Jaizkibel hiribidearen eta Aralar kalearen arteko bidegurutzean dagoen kioskoaren ustiapena behin-betiko esleitzea, eskatzaile bakarra izanda baldintza pleguan ezarritako baldintza guztiak betetzen baititu.

    BI: Esleipendunak Pleguan ezarritako betebehar guztiak bete beharko ditu, haien kopia jakinarazpenarekin batera bidaliko zaiolarik.

    HIRU: Emakida-hitzarmena abenduaren 11n sinatuko da. Ordurako behin betiko fidantza, 30.000 pta. jarri beharko du.

    GIZARTE ONGIZATEA

    7.- Etxez etxeko laguntza eskaerak.

    Ikusi ditugu etxez-etxeko laguntza eskatzeko Julia Alvaro, Olatz Gonzalez Gonzalez eta Maite Bueno Intxaurrondok egin dituzten eskabideak eta era berean, aztertu ditugu gizarte langileak egindako txostenak. Hortaz, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT:Etxez-etxeko zerbitzua ematea Julia Alvarori ondorengo baldintzetan:

    1) Zerbitzua astean bost ordukoa izango da atentzio pertsonala egiteko, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2) Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 3.435,- pta. da.

    BI: Zerbitzu hori Pepi Lasarte laguntzaileak burutuko du.

    HIRU: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Olatz Gonzalez Gonzalez ondorengo baldintzetan:

    1) Zerbitzua astean bost ordukoa izango da laguntza pertsonala eskeini eta heziketa lana egiteko, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2) Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 3.435,- pta. da.

    LAU : Zerbitzu hori Izaskun Kintas laguntzaileak burutuko du.

    BOST: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Maite Bueno Intxaurrondori ondorengo baldintzetan:

    1) Zerbitzua astean bost ordukoa izango da etxeko lanak eta laguntza pertsonala eskeintzeko, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2) Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 3.435,- pta. da.

    SEI: Zerbitzu hori Marian Zuloaga laguntzaileak burutuko du.

    Gizarte Ongizateri gogoraraziko zaio etxeko zerbitzu berria proposatzen duen bakoitzean etxeko laguntzaileen dedikazioa eta lanaldia zehaztu behar dituela.

    8.- Larrialdiko laguntzak baliorik gabe uzteko proposamena.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak baliorik gabe uzteko gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Baliorik gabe uztea ondorengo kantitateak: 147.637,-pta(AD-46-3), 11.460,-pta(AD46-4), 129.869,-pta(AD-46-9), 376.664(AD-46-23), 33.333,-pta (AD-46-18). Arrazoia: onuradunak bizilekuz aldatu dira edo lanean hasi direlako ez dute dirulaguntza behar, (D/-941.

    9.- Larrialdiko laguntzak onartzeko proposamena.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza onartzeko gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT:Onartzea dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:

    646B..........95.832,-pta.

    103A..........39.390,-pta.

    635A..........54.508,-pta.

    Guztira........189.730,-pta.(A-943).

    BI: Ez onartzea 644 B espedienteari dagokion laguntza ekonomikoa. Arrazoia: Bizilekua aldatu du eta ez da Lezon bizi.

    10.- Gizarte Zerbitzuen oinarrizko sarearen ituna: 2000 urteari dagokion eraskin ekonomikoak onartzea.

    Azterturik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako dokumentazioa: izan ere, Diputatuen Kontseiluak 2000ko apirilaren 18an hartutako erabaki bat dela bide baremo ekonomiko batzuk onartu ziren ?Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko itunea?n heldu diren programak, zerbitzuak eta ekintzak egitekoan erabiltzeko. Eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT:Onartzea, Lezoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Gizartekintzak) ?Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna?ren II. eranskina izenpetzea, Gizarte zerbitzuen oinarrizko sarea, 1999. Urtea. Itunak 1996ko apirilaren 1etik 2000ko abenduaren 31ra arte bailo du.

    EUSKARA ETA KULTURA

    11.- Dirulaguntzak emateko zenbait proposamen:

    Euskara-kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak heldu diren dirulaguntzak ematea erabaki du:

    - Lezoko Txirrindulari Eskolarentzako dirulaguntza mahai gainean geratu da.

    - 50.000 pta ?Uda Leku Elkarteari?, euskarazko jarduerak egin eta garatzeko, (AD-929).

    - 9.040 pta. Ekaitz Atseden Taldeari, Urzainkiko etxerako zenbait erosketa egin izanagatik, (AD-930).

    - 1.115.323 Lezoko Elkarteei, jaiak antolatzeko izan dituzten gastuei aurre egiteko, (A-931):

    Ixkulin elkartea: Danborrada 230.000 pta.

    Marmitakoa 263.725 pta.

    Altzate elkartea: Danborrada 180.000 pta.

    Gazte Asanblada Zabarre 183.881 pta.

    Ekaitz: Gazte festa 45.315 pta.

    Tiñelu Marmitakoa 120.000 pta.

    Truk 27.058 pta.

    Toka 4.450 pta.

    Sagardo eguna 35.320 pta.

    Danborrada 24.150 pta.

    Aiton Borda: Marmitakoa 1.424 pta.

    - Allerru Pilota Taldeari, 42.713 pta, ?Txikian Txiki? programan izandako diru galera kitatzeko, (AD-932).

    - Ekaitz Atseden Taldeari, 2000 urteko egitasmoa gauzatzeko, 130.382 pta, (AD-933).

    - Tomas Garbizuren biografia lanak osatu ahal izateko, Patxi Intxaurrandieta Aizpurua eta Musika Eskolari, 500.000 pta, (AD-934).

    - 50.000 pezetako dirulaguntza zuzentzea, SEI Elkartea gorpuztu eta aurrera ateratzeko, (AD/946).

    FAKTURAK

    12.- Zenbait faktura onartzea.

    Azterturik Construcciones A. Sobrinok aurkeztutako 1 zk.dun ziurtagiria, Altamiran igerilekuak eta aldagelak erikitzearena, guztira, 46.223.593 pta., Gobernu Batzordeak aho batez onartu du, ( O 99 1443).

    Azterturik, era berean, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak aurkeztutako zerbitzu-sarien minuta ¾ guztira, 6.185.053 pta.¾ futbol-zelaiko obretan Luis Ariz Esquisabel aparejadoreak buruturiko zuzendaritzagatik, Gobernu Batzordeak onartzea erabaki du.

    Idazkariak adierazi du ez dagoela minuta hori ordaintzeko kontsignaziorik nahiko aurreko ekitalditik txertatutako partidan; ezta partida berririk ere aurtengo ekitaldian.

    Gobernu Batzordeak 2000ko azaroaren 2an eginiko bilkuran, futbot-zelaiko eta instalazio osagarrietako obren zuzendaritzagatik Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak aurkeztutako zerbitzu-sarien faktura ¾guztira, 5.153.748 pta¾ onartu zuela ikusirik eta kontutan hartuta orduan onartu beharreko kopuru osoa, berez, 6.100.355 pta. zela, Gobernu Batzordeak azken kopuru oso hori onartzea erabaki du, (DO-99 1273-2000).

    GALDE ESKEAK.

    Alkateak adierazi du hurrengo Gobernu Batzordea abenduaren 21ean izango dela.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11: 30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.194.etik 225.199.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna