2000.eko Ekainaren 8ekoa

    Lezon, 2000ko ekainaren 8an, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko maiatzaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko maiatzaren 25ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez da inolako adierazpenik eman.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Vicón, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresak aurkeztutako eskabidea, Altamira auzoan, 27 poligonoan garajetarako eraikin bat egiteko obra lizentzia eskatuz.

    Puntu hau mahai gainean geratu da, urbanizazioaren xehetasunei buruz aparejadoreak txostena eman dezan.

    4.- Vicón, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresak aurkeztutako eskabidea, Altamira auzoan, 27 poligonoan eraikiko diren garajeak egokitzeko lizentzia eskatuz.

    Aurrekoari jarraiki, puntu hau mahai gainean geratu da.

    5.- Antonio de Miguel Dominguezek, Shole-Enea, S.Coop.. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, Bikario-Enea esparruan 20 etxebizitza, bebarru komertzialak, garajeak eta trastelekuak egiteko obra lizentzia eskatuz.

    Puntu hau mahai gainean geratu da urbanizazioaren xehetasunei buruz aparejadoreak txostena eman zain eta hitzarmen urbanistikoko baldintzak jaso daitezen.

    6.- Fermin Díaz Lopetegik, Accesorios Elytra, S.A. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, beren bulegoetako fatxadak berritzeko eta sarbide berriak egiteko obra lizentzia eskatuz.

    Fermín Díaz Lopetegik, Urune kaleko 2an (Sagasti Poligonoan) kokaturiko Accesorios Elytra, S.A. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztu duen proiektua azterturik, aipatutako enpresaren bulegoetako fatxadak berritzeko eta sarbide berriak egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Fermín Díaz Lopetegiri, Urune kaleko 2an (Sagasti Poligonoan) kokaturiko Accesorios Elytra, S.A. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea aipatutako enpresaren bulegoetako fatxadak berritzeko eta sarbide berriak egiteko, baldintza hauekin:

    Fatxadetan ?Larson Composite? aluminiozko panelak jarri behar dituzte eta, hortarako, aldez aurretik proiektuaren eranskin bisatu bat aurkeztu, plano baten bidez fatxaden eitea panelen jarrera-zehazpenak azalduz.

    BI: Proposatzen duten markesina berria, enpresaren jabetzako lurretan eraiki beharko da.

    HIRU: Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    LAU: Zaborrak eta hondakinak erretiratzea, kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

    BOST: Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    SEI: Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

    ZAZPI: Eraikuntzaren gaineko zerga 339.058,- pta da eta obra handiaren gaineko tasa 45.000,- pta, beraz, guztira 384.058,- pta ateratzen delarik.

    7.- Proposamena: Endara, S.L. Ingenieritza enpresari adjudikatzea N-1 errepidearen trazadurako dauden beste hautabide batzuei buruzko ikerketa egiteko lanak.

    N-1 errepidearen trazadua bikoizteko hautabide tekniko jorratuak eskura izatearren, Oiartzun eta Lezoko Udalek ikerketa tekniko bat enkargatzea erabaki zuten.

    Endara, S.L. Ingenieritza, enpresak aurkeztutako proposamena azterturik, N-1 errepidearen trazadurako dauden beste hautabide batzuei buruzko ikerketa egiteko, Lezo eta Oiartzungo udalerrien barruko zatian bitan banaturik, (Gaintxurizketa-Errenteriako Saihesbidea), Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Endara, S.L. Ingenieritza, enpresari adjudikatzea N-1 errepidearen trazadurako dauden beste hautabide batzuei buruzko ikerketa egiteko lanak, Lezo eta Oiartzungo udalerrien barruko zatian bitan banaturik, (Gaintxurizketa-Errenteriako Saihesbidea).

    BI: Ikerketa horren zenbatekoa guztira 6.000.000,- pta da gehi BEZ, horren %50 Lezoko Udalak ordaintzeko eta beste %50 Oiartzungo Udalak, horrela geratuz:

    Alkateak justifikatu egin du zuzeneko adjudikazioa, gaiak presa duela arrazoiturik, enpresa hori Oiartzun eta Lezoren nahikunde urbanistikoak eta araudia ezagutzen dituen enpresa trebatua delako eta, lehenagoko antzeko beste gorabehera batzuetan, lan ona egin izan duelako.

    Aurrekontuko kontsignazioari buruz kontuhartzailetzaren txostena falta izatearen ohartarapenaren aurrez aurre, alkateak esan du gastu hori Arau Subsidiarioen idazketarako partidan sartuko dela.

    EUSKARA

    8.- Proposamena: Elhuyar enpresari adjudikatzea Lezoko Euskararen Plan Estrategikoaren diseinua.

    Gaia mahai gainean geratu da aurrekontuan horren kontsignazioa aztertzeko.

    9.- Proposamena: 1999 urteko dirulaguntzaren likidazioa Haurtxo haur-eskolarekin.

    Haurtxo haur-eskolak ekarritako dokumentazioa eta Euskara-kultura zerbitzuak eginiko txostena aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT:Ontzat ematea 2000ko maiatzaren 31n Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 1999ko behin-betiko balantzea eta balantze horretan ageri den emaitza, hots, 835.964 pta.ko irabazia.

    BI: Kontutan hartuta emaitza erreala irabazia izan dela, ez ordaintzea aurreko ekitaldian ordaintzeke geratu zen galeraren %25, hau da, 3.403.279 pta. Ikus Gobernu Batzordeak 1999ko ekainaren 9an hartutako erabakia.

    HIRU:Haurtxo haur-eskolak Udalari itzuli beharko lizkiokeen 835.964 pta horiek 2000 urteko dirulaguntzaren ordainketa egiterakoan kitatzea.

    10.- Proposamena: 2000 urteko dirulaguntza Haurtxo haur-eskolari.

    Haurtxo haur-eskolak ekarritako dokumentazioa eta Euskara-kultura zerbitzuak 2000ko ekainaren 1ean eginiko txostena aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT: Ontzat ematea 2000ko maiatzaren 31n Haurtxo haur-eskolak ekarritako 2000ko aurrekontua eta aurrekontu horretan ageri den emaitza, hots, 11.329.246 pta.ko defizita.

    BI:Haurtxo haur-eskolaren eta Udalaren arteko hitzarmena betetzeari begira, 2000 urterako aurrikusitako defizitaren %75, hau da, 8.496.935 pta ordaintzea 01.471.00.421.00 partidatik, (AD-496).

    GALDE ESKEAK.

    Ez da inolako galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.072.etik 225.075.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna