1999.eko Irailaren 16ekoa

    Agiri mota
    Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko iraillaren 16an, 19:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Imanol Esnaola Arbiza, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Inmaculada Muñoz Martinez, Mikel Mitxelena Iza, Jesus Mª Martiarena Jaka, Nekane Artola Labordeta, Juli Del Sol Bermejo eta Gurutze Sein Cordero.

    Kepa Garbizu Azkue aztergai zerrendako hirugarren puntua tratatzerakoan heldu da bilkurara eta Xabier Alegria Loinaz bosgarren puntua tratatzerakoan.

    Ainhoa Villanua Ayuela ez da etorri, bere alderdikide Mikel Antxon Arrizabalagak haren ezin etorria azaldu duelarik, lan arrazoirengatik.

    Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik. Ainhoa Villanua Ayuela etorri ez denez, alkateak, gainerako zinegotzien adostasunez, baimena eman dio Patxi Apalategi udal itzultzaileari osoko bilkura hau utz dezan.

    1.- “Euskal Fondoa” deritzan euskal toki-entitate kooperatzaileen elkartean Udalaren ordezkaria izendatzeko proposamena.

    Alkateak udalbatzari eskatu dio izendapen proposamena onar dezala, eta hitzez hitz honela dio:

    “Lezoko Udala “Euskal Fondoa” deritzaneko partaide da.

    Udaleko kargu hautatuak berritu direnez, bidezkoa da organismo horretarako udalaren ordezkaria izendatzea.

    Eginkizun horretarako, Osoko Udalbatzari proposatzen diot Aitor Sarasola Salaberria izendatzea ordezkari titular gisa, eta Nekane Artola Labordeta ordezko gisa.”

    Bozketa eginik, proposamenaren aldeko sei boto eman dira, alkateak eta EH-ko gainerako zinegotziek emanak, boto bat izan da kontra PSE-ko Mikel Antxon Arrizabalagak emana, eta hiru abstentzio EAJ-EA-ko Iñake Urrestarazu Jesus Mª Martiarena eta Gurutze Sein zinegotzienak.

    Iñake Urrestarazuk iradoki du, aldian-aldian informazioa eman dadila Euskal Fondoaren iharduerari buruz eta udalak hartan duen partaidetzari buruz.

    2.- San Markosko Mankomunitateko Batzordean Udalaren ordezkaria izendatzeko proposamena.

    Alkateak udalbatzari eskatu dio izendapen proposamena onar dezala, eta hitzez hitz honela dio:

    “Uztailaren 21ean egindako udalbatzaren osoko bilkuran, Udalbatzak ordezkari bat eta haren ordezko bat izendatu zituen San Markosko Mankomunitateko Batzorderako.

    Batzorde hori udalerri bakoitzeko bi ordezkarik osatzen dutenez, bidezkoa da beste ordezkari titular bat izendatzea Udalbatza honen izenean aipatutako Batzorderako.

    Hori guztia dela medio, Udalbatzari proposatzen diot Nekane Artola Labordeta zinegotzia izendatzea bigarren titular gisa, joan zen uztailaren 4an onartutako gainerako izendapenak mantenduz.”

    Bozketa eginik, proposamenaren aldeko sei boto eman dira, alkateak eta EH-ko gainerako zinegotziek emanak, boto bat izan da kontra PSE-ko Mikel Antxon Arrizabalagak emana, eta hiru abstentzio EAJ-EA-ko Iñake Urrestarazu Jesus Mª Martiarena eta Gurutze Sein zinegotzienak.

    3.- Pasaiako Portuko agintaritzaren administrazio Kontseiluan Udalaren ordezkaria izendatzeko proposamena.

    Alkateak udalbatzari eskatu dio izendapen proposamena onar dezala, eta hitzez hitz honela dio:

    “Eusko Jaurlaritzaren 82/1998 Dekretuko 4. artikuluari jarraiki, “portuaren zerbitzu-eremua bere lurretan kokaturik duten udalerriak, hiru batzordekideren bidez ordezkaturik egongo dira dagokion Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan”.

    Beraz, Lezoko Udalari dagokio ordezkaria proposatzea. Dekretuko 4.2. artikuluaren arabera, “izendapen proposamenak Garraio eta Obra Publikoetako Sailari jakinaraziko zaizkio, horrek Gobernu Kontseiluan aurkez ditzan Batzordekideen izendapena behin-betikoa bilakatzeko”.

    Hori dela eta, ondorengo izendapen hauek proposatzen dizkiot Osoko Udalbatzari:

    Titularra: Aitor Sarasola Salaberria.

    Ordezkoa: .....”

    Zalantza azaldu da ordezkoa izendatzea komeni ote den ala ez. Idazkariak ohartarazi du, portuko kontseiluaren funtzionamendu-araueak ez dutela ametitzen balizko horrenik, bokalen artean botoa delegatzeko aukera badago baina haien ordezkapenerako biderik ez.

    Hala eta guzti ere, bai alkatea baita EH-ko bestea zinegotziak ordezkoa izendatzearen alde azaldu dira, horrela defendatu ahal izateko bere ordezkaria eta ordezko propioak organo horretan edukitzeko udal honi, haien iritzirako, dagokion eskubidea. Hortaz, ordezko gisa Nekane Artola Labordeta izendatzea proposatu da.

    Bozketa eginik, proposamenaren aldeko sei boto eman dira, alkateak eta EH-ko gainerako zinegotziek emanak, eta bost abstentzio, PSE-ko zinegotziarena eta EAJ-EA-ko lau zinegotzienak.

    4.- Altamira auzoan plaza publikoa eta lurpeko garajetarako eraikina eta lokal komertzialak egiteari buruzko Zehazpen Estudioa behin-betiko onartzea.

    Alkateak aurkeztu du udalbatzaren osoko bilkuran onartzeko hirigintza batzordearen diktamena. Diktamen horrek honela dio:

    “Alkatetzaren 1999ko uztailaren 26ko Dekretu bidez onartu zen hastapenez Altamira auzoan, 27 poligonoko 4. partzelan, plaza publikoa eta lurpeko garajetarako eraikina eta lokal komertzialak egiteari buruzko Zehazpen Estudioa.

    Zehazpen Estudio hori Alvaro Arcaya eta Alejandro Ramirez arkitektoek idatzi dute eta Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisatu du, promotorea Jose Luis Txokarro Amonarriz izanik, Viviendas y Contratas, S. Cooperativa delakoaren ordezkari gisa.

    Informazio publikorako jarrita egon den denboran, prentsan eta probintziako aldizkari ofizialean argitaratu ondoren hasita, ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

    Horietan oin harturik eta aldeko txosten teknikoarekin, proposamena Hirigintza Batzordearen esku ipini da, aipatutako Zehazpen Estudioa behin-betiko onartzeko.

    Hirigintzako Batzorde Informatzaileak, Euskal Heeritarrokeko ordezkarien aldeko botoekin, Aitor Sarasola eta Xabier Alegria, P.S.E.ko ordezkariaren kontrako botoarekin, Mikel Antxon Arrizabalaga, EAJ-EAko ordezkariaren abstentzioarekin, Pello Garbizu, Udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIO hau har dezan:

    BAT: Altamira auzoan, 27 poligonoko 4. partzelan, plaza publikoa eta lurpeko garajetarako eraikina eta lokal komertzialak egiteari buruzko Zehazpen Estudioa, Viviendas y Contratas, S. Cooperativa delakoak sustatua, behin-betiko onartzea.

    BI: Behin betiko onarpen horren akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki iruditzen zaiona.”

    Iñake Urrestarazuk gogorazi du, parke publikoan etxebizitzak eraikitzearekin bere taldea ez dagoela ados.

    Mikel Antxon Arrizabalagak ere bere desadostasuna azaldu du plan urbanistikoaren filosofiarekiko.

    Mikel Mitxelenak zentsuratu egin die bi taldeei beren axolagabetasuna Altamiraren egoeraren aurrez aurre garrantzi hain handia duten merkataritza eta aparkaleku gaietan. Bere iritzirako, parkearen aipamenak aitzakia hutsa dira zeren, parkea parke den ezkero inor ez baita arduratu, ez Eusko Jaurlaritza ezta udala ere beren legealdietan barrena, eskualde hura duintzen saiatzeaz.

    Mikel Antxon Arrizabalagaren ustez gaia berriro tratatzeko beste aukera bat izango denez, zeren diktamenak botoen gehiengo absolutua ez baitirudi lortuko duenik, gaiak adosteko erari buruz eztabaidatu da, gehiengo absolutua arrabol gisa erabiltzeaz, eta ea zeini dagokion adostasuna lortzen saiatzea, alegia, gobernu ekipoari ala oposizioari.

    Eztabaidaren ondoren, gaia mahai gainean uztea proposatu du Pello Garbizuk. Alkateak zentsuratu egin du eskaeraren arrazoitzen falta. Alabaina, bozketa egin da eta bost boto eman dira gaia mahai gainean uztearen alde (EAJ-EA eta PSE) eta sei kontra (EH), beraz, gaiari aurrera segitu zaio diktamenaren onarpena proposatuz. Bozketa eginik, aldeko sei boto izan dira alkateak eta EH-ko gainerako zinegotziek emanak, hiru boto kontra, EAJ-EA-ko Iñake Urrestarazu eta Gurutze Sein eta PSE-ko Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziek emanak, eta bi abstentzio izan dira, EAJ-EA-ko Pello Garbizu eta Jesus Mª Martiarena zinegotzienak.

    Onartzeko beharrezkoa zen gehiengo absolutuaren aldeko botoa lortu ez denez, gaia onartu gabe geratu da.

    5.- Lezoko 8. Sistema Orokorrari (Bikarioenea) dagokionez, Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketarako espedienteari buruz akordioa.

    Alkateak eman du aditzera obra eta hirigintza batzordeak onartutako diktamena, udalbatzari haren onarpena eskatuz. Diktamenak honela dio:

    “Lezoko Udalak onartu zuen dokumentu hori hastapenez 1998ko urriaren 14ko osoko bilkuran, eta behin-behinekoz 1998ko abenduaren 9an, horren espedientea behin-betiko onarpenerako Gipuzkoako Foru Diputaziora igorri zelarik.

    Diputatuen Kontseiluak, 1999ko ekainaren 29ko bilkuran, dokumentuaren behin-betiko onarpena etenik lagatzea erabaki zuen, harik eta espazio libre zabalagoren beharra konpondu arte, hirigintzako legediaren eskakizunen ildotik, eta harik eta Udalaren aldetik asistentzia-ekipamenduei buruzko aurreikuspenak justifikatu arte.

    Udal arkitekto aholkulariaren txostenak egiaztatzen du, promotoreak 400 m/2 jarri dituela jabetza eta erabilpen publikoko espazio libretara xedatzeko. Proposamen horren aldeko txostena eman du, jarritako partzela hori Jaizkibelgo aisia-esparruko lurzoru publikoaren alboan kokatzen denez.

    Hirigintza-ekimen horretan ordezkatutako ekipamendu asistentzialei buruzko aurreikuspenei dagokienez, gizarte laguntzailearen txostena ekarri da espedientera, hartan egiaztatzen baita gaur egungo eskakizunak probiztziako zentroetan jasorik daudela.

    Etorkizuneko eskakizunei dagokienez, Udala aztertzen ari da zenbait egoitza-zentro pribaturekin behar diren hitzarmenak egitea (esate baterako Errenterian eraikitako berria) eta, halaber, beste espazio batzuk egokitzea edota beste zerbitzu berri batzuk ematea (egunezko zentroak, etxebizitza babestuak, ...).

    Bi txosten horietan oinarriturik, Hirigintzako Batzorde Informatzaileak Euskal Heeritarrokeko ordezkarien aldeko botoekin, Aitor Sarasola eta Xabier Alegria, P.S.E.ko ordezkariaren kontrako botoarekin, Mikel Antxon Arrizabalaga, EAJ-EAko ordezkariaren abstentzioarekin, Pello Garbizu, Udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIO hau har dezan:

    BAT: Arau Subsidiarioen aldaketaren promotoreak jarritako 400 m/2ko partzela, jabetza eta erabilpen publikoko espazio gisa kalifikatzea.

    BI: Udalaren iritzirako, Lezoko udalerriak ekipamendu asistentzialen eskakizunak beterik dauzkala, azalpeneko partean aipatu diren beste hobekuntza-ekimen batzuk eta zerbitzu berriak jartzea bertan behera utzi gabe.

    HIRU: Akordio hau, dokumentazio osagarriarekin batera (txostenak eta planoak) Gipuzkoako Foru Diputaziora igortzea, Arau Subsidiarioen Aldakuntzaren espedientea behin-betikoz onartzeko.

    Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki iruditzen zaiona.”

    J. M. Martiarena, Pello Garbizu eta Iñake Urrestarazuk hartu dute hitza eta hirugarren adinekoentzako ekipamenduen gaiari behin betikoz ekin beharra azpimarratu dute proiektu horretan Foru Diputazioa inplikatuz.

    Bai Inma Munozek eta bai alkateak errepikatu dute, Diputazioak argi eta garbi definitu behar duela Lezon zer-nolako asistentzi proiektua sustatuko lukeen. Alkateak esan du, laster Diputazioan bilera bat izango duela gai horri buruz eta gaur azaldu diren gaiei buruz erantzunak lortzea espero duela.

    Mikel Antxon Arrizabalagak kontrako bere botoa iragarri du zeren, bere iritzirako, aurkeztu diren espazio publikoak, urrun daudenez, eraikin berriak suposatzen dituen eskakizunak betetzeko ez baitira egokiak.

    Eztabaidan zehar, Xabier Alegria zinegotzia sartu da biltzar aretoan eta bere tokia hartu du.

    Eztabaida buruturik, alkateak bozketa planteatu du. Bozketa eginik, aldeko zazpi boto izan dira, alkateak eta EH-ko gainerako zinegotziek emanak, eta kontrako boto bat PSE-ko Mikel Antxon Arrizabalagak emana. EAJ-EA-ko zinegotziak, Pello Garbizu, Iñake Urrestarazu, Jesus Mª Martiarena eta Gurutze Sein, abstenitu egin dira.

    6.- Industrial Salva S.A enpresarekin izenpetzeko Hitzarmen Urbanistikoa onartzea.

    Alkateak proposatu dio udalbatzari hirigintza batzordearen diktamena onartzeko. Diktamenak honela dio:

    “Alkateak eta Industrial Salva S.A.ren legezko ordezkariak 1999ko abuztuaren 4.ean izenpetu zuten aurre-hitzarmen urbanistiko bat, zeinaren bidez alkateak bere sostengua adierazten baitzuen Lezoko Arau Subsidiarioen aldaketa puntual baten alde, Industrial Salva S.A.ren jabetzako 25.049 m/2ko lurralde bat, Lezoko 107 poligonoan enpresa berak duen nabe industrialaren ondoan kokatua, hiri-lurzoru industrial gisa kalifikatzeko.

    Era berean, aurre-hitzarmen horretan jasotzen zen Udalari dagokion probetxu urbanistikoaren eskubidea balio ekonomikoz ordezkatzea.

    Aurre-hitzarmen hori Hirigintza Batzordearen irizpiderako aurkezturik, Mikel Antxon Arrizabalagak, PSEko ordezkariak, proposatu zuen ezen, aurre-hitzarmen horretako azalpen parteko VI. klausulan jasotzen den ekarpen ekonomikoa, edota kendu edota haren xedea marka zedila, alegia, udalaren lurzoru-ondarea erosteko edo hobetzeko. Proposamena bere egin zuten EH-ko ordezkariek.

    Hirigintzako Batzorde Informatzaileak, Euskal Heeritarrokeko ordezkarien aldeko botoekin, Aitor Sarasola eta Xabier Alegria, P.S.E.ko ordezkariaren aldeko botoarekin, Mikel Antxon Arrizabalaga, eta EAJ-EAko ordezkariaren abstentzioarekin, Pello Garbizu, Udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIO hau har dezan:

    BAT: Alkateak eta Industrial Salva S.A.ren legezko ordezkariak izenpetutako aurre-hitzarmen urbanistikoa, zeinaren bidez oniritzia ematen baitzaio Lezoko Arau Subsidiarioen aldaketa puntual baterako espedientea tramitatzeari, Industrial Salva S.A.ren jabetzako 25.049 m/2ko lurralde bat, Lezoko 107 poligonoan enpresa berak duen nabe industrialaren ondoan kokatua, hiri-lurzoru industrial gisa kalifikatzeko eta Udalari dagokion probetxu urbanistikoaren eskubidea balio ekonomikoz ordezkatzeko.

    BI: Akordio urbanistiko honetatik eskuratuko diren diru-sarrerak, Udalaren Lurzoru Ondarea gehitzera xedatuko dira.

    Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki iruditzen zaiona.”

    Mikel Antxon Arrizabalagak bere desadostasuna azaldu du VI. klausularekiko. Bere iritziz, legalki zalantzazkoa da Lurzoru Legeak markatzen duen kopurua baino handiagoa exijitzea.

    Alkateak gogorazi du, kalifikazio berria onartzeak enpresa eskatzailearentzat sortzen duen plusbalioa, nahiz eta kontuan izan enplegu-sorrerarako enpresaren ahalegina. Ildo horretan zehaztu du ezen, sotuko diren lanpostuak, eskualdeko jendeak beteko dituela lezoarren lehentasuna izanik, hori guztia Industrial Salvak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin izenpetutako konpromezuaren arabera.

    Diktamena, eta horrekin batera hitzarmen urbanistikoa, onartzeko bozketa eginik, aldeko hamar boto izan dira, alkateak, EH-ko sei zinegotziek, EAJ-EA-ko bik eta PSE-koak emanak, eta bi abstentzio izan dira EAJ-EA-ko Iñake Urrestarazu eta Gurutze Sein zinegotzienak.

    7.- 107. poligonoaren ondoko lurralde bati dagokionez, (Industrial Salva) Arau Subsidiarioen Aldakuntzaren Aurrerapena onartzea.

    Alkateak proposatu du onarpena, eta diktamenak honela dio:

    “David Llordés Arratibelek, Industrial Salva S.A.ren ordezkari gisa, Lezoko Arau Subsidiarioen aldaketa puntual baterako aurrerapen-dokumentua aurkeztu du, 107 Poligonoaren alboko 25.049 m/2ko lur sail bat hiri-lurzoru industrial gira kalifikatzeko, Industrial Salva S.A.k han baitauka oraingo ihardueraren kokagunea eta produkzio eta organizazio beharrek bultzatzen baitute gau egun duen nabe industriala handitzera.

    Aurrerapen-dokumentu hori Jorge Caballero Bustamante arkitektoak eta Ernesto Soler Bontigui injineru industrialak , Construbrik, S.L. enpresakoak, idatzi dute.

    Udal arkitekto aholkulariaren iritziz, badauka nahikoa garapen-maila planeamenduaren irizpideak, helburuak eta konponbide nagusiak formulatzea bideratzeko.

    Hori guztia dela eta, Hirigintzako Batzorde Informatzaileak, Euskal Heeritarrokeko ordezkarien aldeko botoekin, Aitor Sarasola eta Xabier Alegria, P.S.E.ko ordezkariaren aldeko botoarekin, Mikel Antxon Arrizabalaga, eta EAJ-EAko ordezkariaren abstentzioarekin, Pello Garbizu, Udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIO hau har dezan:

    Informazio publikorako hogeita hamar eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan iragarkia argitaratuz, denboraldi horretan iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen eta, halakorik balitz, Korporazioek, elkarteek eta partikularrek beste planeamentu-hautabide batzuk aurkez ditzaten.

    Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki iruditzen zaiona.”

    Bozketa eginik, aurrerapena onartzearen aldeko hamar boto izan dira, alkateak, EH-ko sei zinegotziek, EAJ-EA-ko bik eta PSE-koak emanak, eta bi abstentzio izan dira EAJ-EA-ko Iñake Urrestarazu eta Gurutze Sein zinegotzienak.

    8.- 2000. urterako ordenantza fiskalak onartzea.

    2000. ekitaldirako ordenantza fiskalei buruzko hazienda batzordearen diktamena alkateak aurkeztu du onarpenerako. Proposamena laburbildu du esanez, proposatutako gehikuntza KPI dela. Zehaztu du, Musika Eskolako prezioak ez direla aurkeztu, horien onarpena 2000-2001 ikasturtearen hasieran egitea komenigarriagotzat eman delako. Kiroldegiko prezioak ere ez dira aurkeztu, horiek Oiartzungo Udalarekin adosteko zain daudelako, instalazioetan partaide izaki.

    Mikel Antxon Arrizabalagak kritikatu egin du osoko bilkura honetan Kontuhartzailearen ausentzia, are gehiago eskuartean den gaia halakoa izaki. Oiartzunekin erabakiak partekatzea barregarria dela esan du. Azken baieztapen horri alkateak erantzun dio, kirol instalazioen erabilpenari buruz Oiartzunekin akordioa Lezoko herritarrentzat onurakoa dela.

    Pello Garbizuk Hazienda batzordean esandakoa laburbildu du. Zehazpen hauek egin ditu: irizpide falta eta anarkia gaizki iruditzen zaizkio: bere iritzirako, eskualdeko udalerriekin konparatzean muturretan kokatzetik ihes egin behar da, dioenez, nekazal kontribuzioa ez da ukitu ere egiten, jabari publikoaren okupazioari ordenantza arautzailea falta zaio, eta era berean panteoienari. Iruditzen zaio, ur zerbitzuaren kostuak puztuta daudela, panteoiak gehiegi kobratzen direla, irekiduren prezioetan irizpide falta, udalerriak ematen dituen beste zerbitzu batzuentzat prezioen falta: etxez-etxeko laguntza zerbitzua, udaleku irekiak, Urtzainki aterpetxea, erabiltzen hastear den futbol zelaia e.a.Esan du alkateari sinetsi nahi diola, arazo hauek urtebetean konpontzen saiatuko direla esan zuenekoa.

    Bozketa eginik, onartu egin da diktamena eta, beraz, 2000ko ekitaldirako ordenantza fiskalen hastapeneko onarpena, aldeko zazpi botoz, alkateak eta EH-ko gainerako zinegotziek emanak, eta bost abstentziorekin, EAJ-EA-ko lau zinegotziak eta bilkuran dagoen PSE-ko Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzia.

    Aztergai zerrendatik at, eta izatez bilkura ezohikoa den arren eta legez beste inolako gairik ezin tratatu izan arren, duen garrantziarengatik eta inolako akordiorik hartu gabe udalbatzari informazioa ematea denez, alkateak adierazi die korporaziokideei atzo hartutako erabakiaren berri, Dorleta Jimenez udal enplegatua enplegutik eta soldatatik eteteaz eta disziplinazko kanporatzearen espedientea irekitzeaz, Gizarte Zerbitzuen arduradun izaki, laguntza ekonomikoren tramitazioan irregulartasun larriren egile aitortu baita. Azaldu du, ikerketa judizial bat izan dela, eta epailearen aurrean aitorpena gaur bertan. Hemendik aurrera, udal honek beste espediente batzuk ikertuko ditu eta horien tramitazioa bermatu, molde horretako arriskuak ekiditeko. Halaber, bando baten eta prentsa-ohar baten argitaratzea iragarri du, gertaturikoaren berri Lezoko herriari emanez.

    Aktaren amaiera.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 18:35 orduetan lehendakaritzat amaitutzat eman du batzarraldia, Idazkaria naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna