1999.eko Ekainaren 9ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren bederatzigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko maiatzaren 26ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko maiatzaren 26ko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerreren berri eman.

HIRIGINTZA:

Obra lizentziak

3.- Juan Francisco Dominguez Fariñari obra lizentzia ematea, Arretxene kaleko 1.an lokala egokitzeko, handizkako arropa-salmentarako.

Juan Francisco Dominguez Fariñak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Arretxene kaleko 1.an kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatu baitu, arroparen biltegi eta handizkako salmentarako, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Juan Francisco Dominguez Fariñari obra lizentzia ematea Arretxene kaleko 1.an kokatutako lokala egokitzeko arroparen biltegi eta handizkako salmentarako, betiere, eta baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzetzaileak betetzekotan, horiek igorririk.

BI: Obrak burutu ondoren, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, horrekin batera ziurtapen tekniko bisatua aurkeztuz eta hartan seinalatuz ezen, obra horietan, bete direla Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzetzaileak.

HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 112.443 pta. da.

4.- Obra lizentzia ematea Bikarioenean etxeak eraikitzeko.

Antonio de Miguel Dominguezek, Shole-Enea S. Coop.-en (eratzen ari direnaren) ordezkari gisa, obra lizentziaren eskabidea aurkeztu du 20 etxebizitza, lokal komertzialak, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko Bikario-eneako aiekan (lehen 8. S.O.), eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Antonio de Miguel Dominguezi, Shole-Enea S. Coop.-en (eratzen ari direnaren) ordezkari gisa, obra lizentzia ematea 20 etxebizitza, lokal komertzialak, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko Bikario-eneako aiekan (lehen 8. S.O.), Miguel Mª Lasa Olarrak egindako proiektuaren arabera eta baldintza hauen pean:

1.- Bikario-enea aiekari dagokionez Arau Subsidiarioen Aldaketa puntuala behin-betiko onartzea. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta akordio hartan ezar daitezkeen baldintzak betetzea.

2.- Terrenoa egokitzearen lanei, alabaina, ekin ahal izango zaie, sotoa eraikitzea 0 kotaraino eta horma tinkatzeko lanak barne. (Guillermo de Lazon kaleko sestraraino).

3.- Arau Subsidiarioen Aldakuntza puntuala behin-betiko onartuko ez balitz, nahitaez beharturik gertatuko dira orubea lehengo egoerara itzultzera.

4.-

Eraikuntza burutu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Obra-bukaeraren ziurtapena.
  • Obra berriaren deklarazio-eskritura.
  • Etxearen fatxaden argazkiak.
  • Kokapen planoak
  • Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.
  • Sekzioen planoak.
  • Kontribuzioaren azken ordainagiria.

BI:

Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 10.203.988 pta ordaindu behar du.

Idazkariak adierazi du erabaki hau egun dagoen araudiaren kontrakoa dela.

Lur-ustiaketaren luzapena:

5.- Elortegi aldean kokatutako 12.000 m/2 terrenoren ustiapenaren adjudikazioa urtebetez luzatzea.

Udal Gobernu Batzordeak 1997ko irailaren 24an erabaki zuen Julian Mendizabal Toledori adjudikatzea, urtebeterako, Jaizkibelen Elortegiko gaineko aldean kokatutako 12.000 m/2ko lurralde baten ustiapena eta, denboraldi hori iraganik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Urtebetez luzatzea, alegia, 1999ko urriaren 14 arte, Jaizkibelen Elortegiko gaineko aldean kokatutako 12.000 m/2ko lurralde baten ustiapena.

Adjudikaziodunaren baldintzak hasierako kontratuko ber-berak izango dira: ustiapenerako duen lurralde hori garbi mantentzea.

GIZARTE ONGIZATEA

6.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Gai hau mahai gainean gelditu da.

7.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzu bat ematea.

Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Agustina Salaberria Echavek egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena. Hortaz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea hemen heldu direnei eta baldintza hauetan:

1. Zerbitzua norberarentzako lanak eta etxerako lanak izango da, eta astean gutxienez 3:45 ordutik 5 ordutakoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua hasieran Mª Angeles Zuloaga Olascoaga laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 1.472.- pezeta.

8.- Gizarte-entitate batzuei dirulaguntzak ematea.

Dirulaguntzak jasotzeko eskaerak ikusi eta gero, Gizarte Ongizate Delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jarraian aipatzen diren entitateei dirulaguntzak ematea:

  1. Odol emailearen taldea 75.000.-
  2. Gurutze Gorria 100.000.-
  3. DYA 250.000.-
  4. Gizakia Helburu 150.000.-
  5. Harri Beltza 75.000.-
  6. Atzegi 75.000.-

7. ASPACE 50.000.-

8. Asociación padres ORTZADAR 50.000.-

BI: Kopuru horiek 1-00-00-481-313 00-01-99 "subvenciones a entidades sociales" partidatik ordainduko dira.

Idazkariak, kontuhartzailetzako txostena falta dela dio.

9.- Gizarte Zerbitzuen Oinarriko Sarearen II. eranskina izenpetzea onartzea.

Aztertu ondoren Gipuzkoa Foru Aldundiak bidalitako dokumentazioa; izan ere, Diputatuen Kontseiluak 1999ko otsailaren 9an hartutako erabaki bat dela bide baremo ekonomiko batzuk onartu ziren "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko itunea"n heldu diren programak, zerbitzuak eta ekintzak egitekoan erabiltzeko. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak (Gizartekintzak) "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna"ren II. eranskina izenpetzea, Gizarte zerbitzuen oinarrizko sarea, 1999. urtea. Itunak 1996ko apirilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra arte balio du.

10.- Orientabide eta laguntza sozioprofesionalaren programa Lezon martxan jartzea onartzea.

Aztertu ondoren Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzenduta Nerea Etxezarreta Gonzalezek aurkeztu duen programa eta horri buruz gizarte langilea egindako balorazio txostena. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzendutako programa martxan jartzea Lezon.

BI: Udalak bere gain hartzea programa honen kostua, guztira, 704.600,- pta. Programa zortzi hilabete zehar burutuko da, 1999ko urriaren 1etik 2000ko maiatzaren 31 arte, guztira 271 ordu.

HIRU: Programa hau finantziatzeko 704.600.-pta. kopurura xedatzea, Gizarte Zerbitzuetako Oinarriko Sarearen Hitzarmeneko ekarpen osagarriari dagokiona.

LAU: Gastu hori 1999ko Udal Aurrekontutako "1-00-00-227-321 00-07-99" partidari atxikitzea.

11.- Udal tasen salbuespen-eskaerak onartzea.

Ikusirik, aurten Udal Tasetatik salbuetsiak izateko jaso diren eskaerei buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena, eta aurkeztutako I eta II eranskinak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Proposamenaren I. eranskinean azaltzen diren eskaerak onartzea.

BI: Proposamenaren II. eranskinean azaltzen diren eskaerak ukatzea, eskatzaileek, udal tasetatik salbuetsiak izateko ezarritako baremo ekonomikoa baino diru sarrera haundiagoak dituztelako.

12.- Pertsona elbarriei trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko udal zergaren salbuespenerako irizpideak onartzea.

Aztertu ondoren gizarte laguntzaileak egindako informea, 1999an pertsona elbarriei Trakzio Mekanikodun Ibillgailuen gaineko zerga itzultzeari buruzkoa. Haren argitan, bada, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Epe bat jartzea aipatu zergagatik ordaindutakoa itzultzea eskatzeko: 1999ko ekainaren 15etik uztailaren 15era.

BI: Onartzea zerga ordaintzetik salbuetsia izateko irizpideak (proposamenaren eraskinean heldu dira) eta eskabidea egitekoan ekarri beharreko dokumentuak.

13.- Lezoko EPAren jarduerei dirulaguntza ematea.

Gai hau mahai gainean gelditu da.

PERTSONALA

14.- Udal Brigadaren lan-egutegia onartzea.

Ikusirik udal brigadarako aurkeztutako lan-egutegia, 1999. urtekoa, Gobernu Batzordeak onartu egin du.

Egutegi honen arabera, Mendekoste jaietako bi egun eta Santakrutzetako beste hiru lan egutegian sartuko dira, hau da, urteko egutegian 1427 ordu sartuak gelditzen dira, eta beste 19ak, konbenioa osatzeko falta direnak, ordu poltsa gisa gelditzen dira, hilean ordu bat eta 50 minutuko lan-poltsa gelditzen delarik.

Ordu-poltsaren ajustea urria/azaroan egingo da.

15.- Etxez etxeko laguntzaileen lan-eguna onartzea.

Gai hau mahai gainean gelditu da.

16.- Kaleen garbiketa-zenbitzurako langileak kontratatzeko proposamena.

Barne gaietarako Eskuordedunak kale-garbiketako zerbitzuari dagokionez egindako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hurrengo kontratazioa egitea ERABAKI DU:

- Jesus Montes Ugartemendiaren zerbitzuak kontratatzea, Urdaburu kale alderako e.a., 1999ko uztailaren 2tik 23 arte.

17.- Andoni Pikabea Lertxundiri lehen hirurtekoa baieztatzeko proposamena.

Andoni Pikabea Lertxundik hirurtekoak ezagutzea eskatuz egindako eskaria eta Pertsonaleko Teknikariak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Aitortzea, Andoni Pikabea Lertxundiri lehenengo hirurtekoa, 1999ko apirilaren 7tik aurrera eta maiatzaren batetik aurrera gauzatzea nominan.

18.- Alkatetzaren 87. dekretua berrestea, horren bidez kontratatu baitira kale-garbiketa lanetarako bi langileren zerbitzuak.

Gobernu Batzordeak alkateak emandako 87. dekretua berretsi egin du. Dekretu honen bidez Gorka Otaño Goñi eta Mª Antonia Ozkoidi Moreno, hilabete baterako kontratatzea erabaki zen, kale-garbiketa lanetarako.

Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea erabaki da:

URJENTZIAZ:

19.- Obra lizentzia ematea Jose Cruz Lopetegi Salaberriari, Donibane kaleko 5.eko etxearen teilatua konpontzeko.

Donibane kaleko 5.eko etxearen administratzaile gisa, teilatua konpontzeko obra lizentzia eskatuz, Jose Cruz Lopetegi Salaberriak aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Eskatutako obra lizentzia Jose Cruz Lopetegi Salaberriari ematea, Donibane kaleko 5.eko etxearen teilatua konpontzeko, jarri bide den teila arabiar erakoa eta gorria izatekotan.

BI: Era berean ematen zaio baimena hilabetez aldamioak jartzeko eta kontainerra bost egunez.

Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 66.851 pta ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 61.210.- pta da eta Kontainerra -bost egunez- 3.250 pta. eta aldamioak ?hilabetez- 2.400 pta).

20.- Agustina Lizarazu kaleko 4ko Jabekide Elkarteari baimena ematea, kale horretako lokalaren parte bat okupatzeko.

Gobernu Batzordeak 1999ko otsailaren 10ean egindako bilkuran eman zion, Ascensores Ulahi S.A.ri, Agustina Lizarazu kaleko4ko etxean igogailua jartzeko obra lizentzia.

Nolanahi ere, instalazio hori egin ahal izateko, udal honek etxe horretako behe oinean daukan lokalaren parte txiki bat okupatu behar denez, gaur egun "aiton bordak" daukan lekuan, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Agustina Lizarazu kaleko 4ko Jabekide Elkarteari baimena ematea, kale horretako lokalaren parte bat okupatzeko (2,30 x 2,50 = 5,75 m/2), nahiz eta sarrera Antonio Pildain kaletik izan, etxe horre sotoan igogailu bat jartzeko xedez.

21.- Udal arkitekto aholkulariaren kontratua luzatzeko proposamena.

Udal arkitekto aholkulariaren kontratua ekainaren 29an bukatzen da, eta kontuan izanik haren esperientzia eta bere eginkizunak egoki bete izan dituela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Raimundo Mendiburu Abad, udal arkitektu aholkulariaren zerbitzu-kontratua luzatzea, 1999ko abuztuaren 29 arte, luzatutako kontratuko baldintzen arabera.

22.- Dirulaguntza ematea Haurtxo Haurtzaindegiari.

Lezoko Haurtxo haurtzaindegiak aurkeztutako dirulaguntza eskaera ikusirik, Gobernu Batzordeak, zera ERABAKI DU:

BAT: 10.209.837,- pta. subentzio ekonomikoa ematea, "1471.00420004" deritzan partidaren kargura.

Kopuru hau, aurtengo urterako aurkeztu duten gastu-aurrekontuaren %75ari dagokiona da, hura guztira 14.447.000,- pta izanik, eta horri aurreko urteko superabitari dagokion 833.884,- pta kopuruaren kenketa egin zaio.

Jone Salaberria abstenitu egin da.

Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako informea falta dela.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna