1998.eko Uztailaren 22ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko uztailaren hogeita bigarrena. Goizeko 12:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko uztailarren 8an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko uztailaren 8an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezerren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Fakturak eta aurrekontuak:

    3.- UTE Oreretak aurkeztutako 2. Ziurtapena onartzea, futbol zelaiko obrei dagokiena.

    Mahai gainena gelditu da, txostenak falta dira eta ordaindu beharrekoa ziurtapenaren %50a da.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    4.- 1998ko egitasmoa burutu dezan 1.500.000 pezeta ematea Oarso Telebistari.

    Oarso Telebistak aurkeztutako 1997ko balantze ekonomikoa ikusirik eta horren haritik 1998ko egitasmoa aztertuz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Oarso Telebistari 1.500.000,- pezetako dirulaguntza ematea 1998ko egitasmoa burutu dezan (AD 427/98).

    Dena den ordainketak bi zatitan egingo dira.

    5.- Euskara ikasleentzat bekak onartzea.

    1995eko apirilaren 27an Gobernu Batzordeak erabakitakoaren arabera, asistentziaren %80 ziurtatzen duen ororentzat, matrikularen erdia ordainduko zaio. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aurkeztutako dokumentazioaren arabera asistentziaren %80 ziurtatu dutenentzat matrikularen erdia ordaintzea, denetara 373.651,- pezeta (A 430/98).

    6.- Josetxo Etxandiren XXIII. Oroitaldirako 1.912.000 pezetako dirulaguntza onartzea.

    Ikusirik Allerru Pilota Taldeak, Josetxo Etxandieren XXIII. Oroitaldiarako aurkeztu duen programa eta aurrekontua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Josetxo Etxandiren XXIII. Oroitaldirako aurkeztutako egataraua eta aurrekontua onartzea, eta 1.912.000,- pezetako dirulaguntza ematea Allerru Pilota Taldeari Oroitaldia burutzeko (AD 429/98).

    7.- Elias Salaberria XXVIII. Pintura oroitaldirako 620.000 pezetako dirulaguntza onartzea.

    Urtero bezala, aurten ere, Elias Salaberria Pintura oroitaldia burutuko da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 620.000.- pezeta zuzentzea Elias Salaberria XXVIII. Pintura oroitaldia burutzeko (A 432/98).

    8.- 1997/98 ikasturteko matrikulazio kanpaina eta inagurazioaren kostoa ordaintzea Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiari.

    Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiak aurkeztu du 1997/98 ikasturteko matrikulazio kanpainaren eta euskaltegiaren inagurazioaren balantze ekonomikoa eta bide batez, bi ekintza hauen kostoa ordaintzea eskatu dio Lezoko Udalari.

    Horiek horrela, eta bere garaian sinatu zen transmisio planaren hitzarmena kontuan hartuz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udalak bere kargu hartzea 1997/98 ikasturteko matrikulazio kanpaina eta euskaltegiaren inagurazioaren kostoa, hau da, 450.734,- pezeta (AD 431/98).

    Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    9.- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatzea Eskola Kirola hitzarmena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu nahi den Eskola Kirola hitzarmena ikusirik, eta, egun eskola orduz kanpoko kirol jardueretan egiten den hizkuntzari buruzko diagnosia erabat kezkagarria denez, eta bertan eman diren koordinazio lanetako hutsuneak konpontzeko asmoz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Datorren ikasturteari begira Eskola Kirola hitzarmena sinatzea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Lezoko Udalaren aldetik, 426.591,- pezeta jartzea datorren ikasturterako (A 428/98).

    10.- Galde eskaerak.

    Iraila arte ez da Gobernu Batzorderik egingo.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:15an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna