1998.eko Apirilaren 1ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko apirilaren lehena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko martxoaren 11n ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko martxoaren 11n ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak

    3.- Pasaiako Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa, Bizente Itxaso Gonzalezi obra lizentzia ematea, herriko uraren hodia berritzeko eta finkotzeko.

    Pasaiako Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa, Vicente Itxaso Gonzalezek aurkeztu duen proiektua azterturik, uraren hornidurarako hodia finkotzeko eta Jaizkibel-Donibaneko sifoirako bidea berritzeko obra lizentzia eskatzen baitu, eta udal aparejadoreak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Pasaiako Udalaren izenean eta ordezkari gisa eskaera egin duen Vicente Itxaso Gonzalezi obretarako lizentzia ematea uraren hornidura-hodia finkotzeko eta berritzeko eta, halaber, Jaizkibel-Donibaneko sifoirako bidea moldatzeko, ondorengo baldintza hauen arabera:

    1.- Bai obra hau egiten den bitartean eta gero ere, Lezok, inguruan, duen ur-harrera, orain dagoen bezala mantendu beharko da.

    2.- Mendian egin beharko dira lur-mugimenduak, zanjak etab., baina ondoren, orain dagoen bezala, utzi beharko dute mendia.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 2.676.642 pta. ordaindu beharko du. Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 665.414 pta. da eta obraren tasa 5.000 pta.

    4.- Omega Elevator S.A.ri obra lizentzia ematea, Ipintza 110 poligonoko Iribarren kaleko 1 eta 2ko pabiloian tarteko oin bat eraikitzeko eta egokitzeko.

    Omega Elevator S.A.k aurkeztutako proiektua aztertu ondoren, hartan lizentzia eskatzen baitu Ipintza (110) poligonoko Iribarren kaleko 1 eta 2 zenbakietan kokatutako pabiloia egokitzeko eta tarteko solairua eraikitzeko, jasogailuen mantenimendurako tailerra jartzeko, eta teknikari ahokulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Omega Elevator S.A.ri obratarako lizentzia ematea Ipintza (110) poligonoko Iribarren kaleko 1 eta 2 zenbakietan kokatutako pabiloia egokitzeko eta tarteko solairua eraikitzeko, jasogailuen mantenimendurako tailerra jartzeko, ondorengo baldintza hauekbetetzekotan:

    1.- Beheko plantak, 292,5 m/2 ditu eta, erakustokia, komunak, aldagelak, sarrera eta tailerra, egokituko dira, horretarako aurreko alde batean erakustokia egingo da.

    2.- Entreplanta bat egingo da, eta 55,35 m/2 izango ditu. Entreplanta honetan, bulegoak jarriko dira eta baita biltegia ere.

    3.- Nahiz eta aurkeztu duen proiektua IGOKAren espedientea tramitatzeko prest egon, oraingoz ez da beharrezkoa tramitazio hori, pabiloiaren erabilpenak, erakustokirako eta bulegoetarako direlako; dena den, etorkizunean hori aldatuko balitz, eta tailerraren erabilpenetarako makinak eta besteak jarriko balira, orduan IGOKAren espedientea, tramitatu egingo litzateke.

    4.- Obrak bukatu ondore, irekitzeko baimena lortu behar du, horretarako, Udalarekin harremanetan jarri beharko da.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 154.834 pta. ordaindu beharko du.

    Fakturak eta aurrekontuak

    5.- Tecsa-Jauregizahar UTEak aurkeztutako 1. ziurtapena onartzea, anbulatorioko obrei dagokiena.

    Ikusirik anbulatorioko obrak egiteagatik, Tecsa-Jaureguizahar UTEak aurkeztutako 1. Ziurtapena, eta kontuan izanik arkitekto aholkulariak horri buruz egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea anbulatorioko obrak egiteagatik, Tecsa-Jaureguizahar UTEak aurkeztutako 1. Ziurtapena, 4.534.976,- pezetakoa (0 99 213/98).

    6.- Uralsan S.L.ri kontratua urtebetez luzatzea, Kontuhartzailetzako aretoetan jarritako aire egokituaren ekipoak mantenitzeko.

    Uralsan, S.L.k bidalitako idatziak dio handitu egin dela Alondegiko aire girotzeko makinari kontu egiteko prezioa. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Beste urte bete luzatzea Uralsan, S.L.rekiko kontratua (Kontuhartzailetzan airea girotzeko jarrita dauden makinei kontu egitekoa) eta %2,1 handitzea iazko fakturen aldean.

    BI: 21.035 pezeta da hiru hilean behin ordaindu beharrekoa.

    GIZARTE ONGIZATEA

    7.- Gizarte larrialdietarako laguntzak ematea.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena eta baita ere kontuhartzaileak larrialdiko laguntzei erantzuteko aurrekontuaren egoerari buruz egindakoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente horiei, baina momentu honetan aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoenez, nola nahi ere aurrekontuan horretarako dirua izatean ordaintzea.

    490 A ..................177.332,-pta.

    387 a...................154.744,-pta.

    103 a.....................66.666,-pta.

    8.- Pertsona elbarriak garraiatzen dituzten ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea.

    Ikusirik, Mª Soledad Labordeta Vergarak eta Jose Joaquin Artola Zuloagak, automobilak aparkatzeko txartel berezia edukitzeko egin duten eskaria eta kontuan izanik horri buruz egindako aldeko txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Mª Soledad Labordeta Vergarari eskatutako aparkatzeko txartel berezia ematea.

    BI: Jose Joaquin Artola Zuloagari eskatutako aparkatzeko txartel berezia ematea.

    KULTURA ETA EUSKARA

    9.- Oroitzene AEK Euskaltegiari ordaintzea 1997ko urritik abendura emandako klaseak, familiak eta jende heldua euskalduntzeko egitamuaren barruan.

    Ikusirik, AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera, Oroitzene AEK Euskaltegiari, familiak euskalduntzeko eta helduak euskalduntzeko, 1997ko urritik abendura bitarte emandako euskara-eskolak ordaintzeko egin den proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ordaintzea AEK Oroitzene Euskaltegiari, 1.233.666,- pezeta, familiak euskalduntzeko hitzarmenaren barruan, 1997ko urritik abendura bitarte emandako euskara-eskolagatik (AD 165/98).

    BI: Ordaintzea AEK Oroitzene Euskaltegiari, 1.032.540,- pezeta, helduak euskalduntzeko hitzarmenaren barruan, 1997ko urritik abendura bitarte emandako euskara-eskolagatik (AD 166/98).

    10.- Oroitzene AEK Euskaltegiari likidatzea, eguberrietan eratutako ihardueren ordainketa.

    Santo Tomas egunean, eguberrian eta 98ko ihauterian egin diren zenbait ihardueraren iguruko kitapena egiteko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 97ko Santo Tomas egunean eta gabonetan egindako iharduerengatik, 316.333,- pezeta ordaintzea AEK Oroitzene Euskaltegiari (AD 157/98).

    BI: 98ko Ihauteriak zirela eta egindko iharduerengatik, 15.900,- pezeta ordaintzea AEK Oroitzene Euskaltegiari (AD 158/98).

    11.- Orratx aldizkariaren defizita estaltzeko subentzioa ematea.

    Orratx aldizkariaren 9. Alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 164.800,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 9. Alea inprimatzeagatik sortutako defizita berdintzeko (AD 156/98).

    12.- Urruñako ikastola eraikitzeko subentzioa ematea.

    Urruñako ikastola eraikitzeko subentzioa emateko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 100.000,- pezeta zuzentzea Urruñako ikastola eraikitzeko (AD 163/98).

    13.- Idazkuntza ikastaroa emateko aurrekontua onartzea.

    Euskara zerbitzuak bere urteroko egitasmoen artean eta hizkuntzaren normalizazio bidean idazkuntza ikastaro bat eratzea planteatzen du. Ikastaro hau EGA titulua izanik, lanbidez nahiz gustuz idazteko premia duen edozein pertsonari zuzendurik dago, dena den gehienez ere 15 lagunek parte hartu ahal izango dute eta 15.000,- pezetako matrikula ordaindu beharko da.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Euskara zerbitzuak planteatutako idazkuntza ikastaro bat antolatzea eta horretarako 279.000,- pezeta zuzentzea (A 161/98).

    PERTSONALA

    14.- Pili Aizkorreta Saizar administrari laguntzaile plazan Lezoko Udaleko funtzionario izendatzeko proposamena.

    Gobernu Batzordeak 1997ko irailaren 24ean izendatu zuen Pilar Aizkorreta Saizar zergabilketako administrari laguntzailearen posturako funtzionari praktikatan.

    Praktika-denboraldia amaiturik, Epaimahai Kalifikatzaileak aztertu zuen, 1998ko martxoaren 13an bildurik, proba denboraldi horri buruz Kontuhartzaileak emandako txostena, denboraldia gainditutzat emanez eta haren izendapena proposatuz.

    Hori guztia dela eta, Epaimahai Kalifikatzaileko lehendakariak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Pili Aizkorreta Saizar Udal honetan karrerako funtzionari izendatzea, Administrazio Orokorreko Eskalan, Laguntzaile Azpieskalan, D Klasifikazioko Taldean.

    BI: Akordio honen berri interesatuei ematea eta Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratzea.

    ALKATETZA

    15.- Udalaren behar informatikoei egokituko zaien fitxa-erloju bat erosteko, Tecnikronosek aurkeztutako aurrekontua onartzea.

    Udalaren behar informatikoei egokituko zaien fitxa-erloju bat erosteko, Tecnikronosek aurkeztutako aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Tecnikronosek aurkeztutako 440.000,- pezetatako aurrekontua fitxa-erloju bat erosteko (AD 170/98).

    16.- Kontserje titular baten baja betetzeko, Alkatetzak emandako 35. dekretua berrestea.

    Alkateak emandako 35. Dekretuaren bidez, Eugenio Salaberria Lazkanoren baja betetzeko, Jose Luis Goienetxea Sistiaga kontratatu da, hau da atezainen lan poltsan lehena zegoena. Horiek horrela Gobernu Batzordeak dekretua berretsi egin du.

    Era berean ikusirik alkateak emandako 33. 34. eta 37. dekretuak, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu.

    33. dekretuaren bidez, pertsona bat zahar etxean sartzeko pagatu beharrekoari aurre egiteko konpromezu hartzen da.

    34. eta 37. dekretuen bidez kalegarbitzaile bat eta peoi kualifikatu bat kontratatzea erabaki da.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    17.- Etxez-etxeko zerbitzua ematea Mª Luisa Loro Marcosei.

    Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko Maria Luisa Loro Marcosek egin duen eskabidea. Era berean, azterturik horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Maria Luisa Loro Marcosi eta baldintza hauetan:

    1. Zerbitzua etxeko lanak egiteko izango da, eta astean 3 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2. Zerbitzua Paula Dávila laguntzaileak egingo du.

    3. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 1.963.- pta. da.

    18.- Langile bat kontratatzea kalegarbiketa zerbitzurako.

    Kalegarbiketa zerbitzuko pertsonalari dagokionean Barne arazoetarako Eskuordedunak proposatua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ramón Lizaso Arrastuaren (edota hala behar balitz, itxaron zerrendako hurrengoaren) zerbitzuak kontratatzea kalegarbitzaile gisa, 1998ko apirilaren 14tik hasi eta maiatzaren 13ra arteko denboraldirako, bi egun horiek barne.

    19.- Galdera eskaerak:

    Hurrengo Gobernu Batzordea apirilaren 16an egingo da, horretarako gairik baldin badago.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna